Badira urte batzuk Igeldo eskolak pertsonen arteko berdintasunaren alde lanean ari dela. Berdintasunaren eta tratu onaren bidean lana egitea txertatuta dute eskolako Hezkuntza Proiektuan, Patioaren eraldaketatik orain komunen eraldaketara egin dute bidea, generorik gabeko dutxak jarriz aldageletan.
GAIAK - Ikasturte hasierako orientabideak: prozedurak, protokoloak, aplikazioa... - Kontsultoreen esku-harmena HH eta LH etapetan; esperientzien trukatzea. - Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzarako trantsizioa: gogoeta, proposamenak eta esperientziak - Tutoretza plana: garapen pertsonala, harremanak, ikaskuntza prozesuak eta lanbide-orientazioa
ORDUTEGIA: asteazkena, 9:00 - 11:00
EMAILEAK:
Arantza San Sebastian-Maxus Zaldua-Karmele Zubeldia
Izen emateko: http://berritzeguneak.net/eu/actividades_detalle.php
ARMIARMA SAREA-- -------------------------Gaurkoan, taldeko kide guztiak elkar ezagutu eta norberaren asmoak mintegiarekiko jasotzeko erabili dugun talde kohesiorako jolasa.
HEZKUNTZA LAGUNTZARAKO ESPEZIALISTEn FORMAKUNTZA: TEACCH oinarriak
"Orden fisikoak bultzatzen du orden mentala" Jesus García
Aurtengo HLE formakuntza 2 saiotan eskaini dugu. Ekainaren 25 eta 26an EHU-UPVko FILOSOFIA ETA HEZKUNTZA ZIENTZIen Donostiako Fakultateko Areto Nagusian.
Antolamendu honetan Gipuzkoa osoko BGek parte hartu dugu. Aurtengoak egituran aldaketa ekarri du, orain arte bi zonaldetan banatutako formakuntza, modu bateratuan eskaini dugu, gaiak piztu duen interesarengatik.
Ikastaroaren emailea, GAUTENA elkarteko, TALDE KLINIKOAren Psikologoa den, Jesus GarcíaAlonso izan da.
Formakunttza saioaren helburu nagusia: TEACCH metodologiaren oinarriak eta teknikak gure egitea eta hauen garapena eskolan aurrera eramateko estrategiak ikastea izan da. Egitura egokiak eskaintzeak, ikasleen erregulazioan laguntzen duela azpimarratuaz.
TEACCH akronimo bar da: Autismoa edota Hezkuntza premia bereziak eta komunikazio arazoak dituzten ikasleen tratamentu eta heziketa esan nahi du.
1972-Ipar Carolinan martxan jarri zuten Eric Schopler eta Gary Mesibow-ek
GAUTENAk 1987a ezkeroztik erabiltzen duen eredua da.
BAT-ZUK leloan sinetsita, denon mundu honetan, kriseilu koloretsu honen baitan biltzen den gure Euskara bultzatzera atera gara korrika 1260. kilometroan, Donostian, alaitasun eta ilusioz, zirrarak jota, gure txikitasunean proiektu erraldoi horren parte garela sentituta.
Txomin Enean elkartu gara kuadrilatxoa, gure talde sendoaren izenean. Lekukoa 3 partaideren artean zeramatela, elkarren indarrak bilduta, burutu dugu zegokigun kilometro zatia.
Bat egiten dugu antolatzaileek jai-ekimen honen aurkezpenean adierazitakoarekin: Nik, hik, hark. Guk, zuk, zuek, haiek. Bat eta batzuk: nire hizkuntza, zure hizkuntza; gure kultura, gure kulturak; mundu hau, mundu hauek.
Hizkuntza baten alde egitea, finean, guztien alde egitea da. Baten eta batzuen munduaren alde. Kultura unibertsalaren alde.
Horregatik, elkar aberasten dugula, jendartearen partaide oro aniztasunean bidaide, gure ekarpentxoa sustatu dugu: Euskara arretaz zainduz, gure nahia eta denon egitekoa da euskara aukera-berdintasunean bizitzea egunero eta eremu guztietan. Herritar guztiok bizi behar dugulako aukera-berdintasunean egunero eta plaza guztietan.
Dakizuenez, apirilaren 30ean 20. Korrika izango dugu Euskal Herriko herrietatik barrena. Ikastetxeetan ere KORRIKArekin bat egiten da. Ikasleen artean dugun aniztasunari erantzuteko ahaleginean, zuekin partekatu nahi dugu KORRIKA 20, aurtengo abestiaren moldaketa hau. Ikasle guztiek abestia uler dezaten eta ulertzearekin gozatu eta parte hartu!
Donostiako Berritzegunean ikastaro honen lehenengo saioari hasera eman diogu aste honetan. Hizlaria, EHUko Psikologia Fakultateko irakaslea den JAVIER GOMEZ-ZAPIAINekin. Bigarren saioa urtarrilaren 26an izango dugu
ZER DA SEXUALITATEA? Gure izatea bera da, bere osotasunean. MERLEAU-PONTY 1975
Sozialki, Hezkuntza eta Osasun esparruak hartzen baditugu, Sexualitatearekiko hurbilketa, gaur gaurkoz oraindik ere, BELDURRAren bidez egiten da.
Garapen psikosexualaren eredu biografiko batetik abiatuta OSASUN alorretik nola esku-hartu jakiteko proposamenak jaso ditugu.
XABIER LEIZEA- KIROLENEko irakaslea eta GAITUZ SPORT programaren arduradunak eskeini digu 2.saioa abenduaren 2ean.
Saio honetan kontzeptuak argitu ditugu:
URRITASUNA- egitura edo funtzio psikologiko, fisiologiko edo anatomikoaren galera edot kaltea.
EZGAITASUNA-gaitasunen murrizketa edo ausentzia urritasun batek sortarazten duenean, normaltzat hartzen den gauza bat egiteko.
ELBARRITASUNA-MINUSBALIOTASUNA- urritasun edo ezgaitasunun baten ondorioz, pertsonak duen desabantailezko egoera eta honen ondorioz bere kasuan normalak diren jarduerak edo ekintzak mugatzen edo eragozten duenean.
Bestalde, argi geratu da, irakaskuntzan jarduten dugunok, ezgaitasun eta minusbaliotasunak eta baita hauek sortzen dituzten desabantaila sozialak ekiditen laguntzeko eragileak garela,
Horretarako PRESENTZIA -PARTEHARTZEA-GARAPENA BERMATU behar dira, Eskola Marko Inklusiboan.
Formakuntza saio hauek jarraipena izango dute 2017ko urtarrilaren 16tik aurrera, Eskola Marko Inklusiboaren baitan programaketak nola garatu ikusteko.
Azaroaren 29an izan genuen 2.
saioa; honetan beraun partaideak diren
ikastetxe bakoitzeko hizkuntza batzordearen egoera nahiz asmoak zeintzuk ziren
alde batetik eta sentsibilizazio fasearen ekimenak nola bideratu ziren bestetik
gertatu ziren saioaren 1. zatiaren punturik garrantzitsuenak.
Ondoren
diagnostiko fasearen “ikasleen hizkuntza ingurunea” eta “ikastetxearen
ingurunearen” atalak jorratu ziren (tresnak, txostenak, adibideak). Honez gain
kontraste gisa bizpahiru (LH, BH) ikastetxeren hizkuntza proiektuei buruz hitz
egin zen. Hona hemen batek, K. Mitxelena eskolak, Eskola Hiztun Bila jardunaldian aurkeztutako
hitzaldia.
"Kulturartekotasuna eta Hizkuntzak indartzea" ikastaroa
Azaroaren 23an amaiera eman
genion urriaren 19tik astean behin garatzen ari ginen kulturartekoa eta
hizkuntzak indartzea delako ikastaroari. Ordutik saio bakoitzaren ildoa nahiz erabilitako
tresnak ala baliabideak komentatu dira blog honetan. Baita partaideen elkarreraginaren
bidez sorturiko ondorioak ere.
23ko saioan gairik nagusiena
hizkuntza errefortzuko irakaslearentzat ebaluaketaz marko edo erreferentzia bat
edukitzea izan zen. Jakina honetaz baliaturik Ikaslearen Norbanako Planari ere
begirada bat eman zitzaion. Gainerakoan ebaluazioaz hitz egiterakoan gertatu
den prozesua nahiz erabilitako tresnak ere atxikitu beharko lirateke gai honen
barruan. Azkenik ikasturtez ikasturte honen guztiaren ondoren Memoria bat
egiteak zentzu osoa erdiesten du.
Bestaldetik gogoratu behar da
hezkuntza-gai honi buruz Eusko Jaurlaritzaren asmo berriak -Ikasle Eorkinei
Hezkuntza-arreta emateko II Plana- blog honetan (azaroaren 21eko post edo sarreran) iragarri zirela. Baita dokumentura joateko aukera ere.
Honez gain Amelia Barquínen
saioan (ikastaro honen 2.a) parte hartu zutenei bidali zitzaien azkenotan
harengandik iradokitutako liburua: kulturarteko gatazkei buruz Catalunyan Joan
Canimas zein Francesc Carbonellek argitaratutako obra.
Bukatzeko hizkuntza indartze
prozesuetan -etorkinen 2./3. hizkuntzaren jabekuntzan- Lehen Hizkuntza (ama
hizkuntza) nahitaezko garrantzia azpimarratzen ari da non-nahi.
Gauzak horrela, eta aldez
aurretik eman beharreko urratsak kontuan harturik, iaztik LACM (Lengua Árabe yCultura Marroquí) programa dago Bizkaiko eta Arabako ikastetxe batzuetan
(Gipuzkoan arabiera-eskola batzuk eman dira hainbat tokitan).
Azaroaren 28an Kale dor Kayikók antolaturiko VII Jardunaldi Pedagogikoa ospatu genuen Donostiako Berritzegunean, aurtengo leloa Eskola- absentismoa gainditzeko gakoak delarik.
Marko legalaren aurkezpenarekin hasi ginen: Hezkuntzaren derrigortasuna, hezkuntza eskubide unibertsala bezala eta hortik Pedro Carnicero ikuskariak Eskola-Absentismoaren aurka aritzeko erakunde desberdinetatik garatzen diren prozesuetaz hitzegin zuen.
Donostiako Berritzegunearen izenean Lui García Gurrutxaga aritu zen gero.
Gure berritzeguneak aurkeztutako gaia Eskola Arrakasta guztiontzat izan zen, ekitatea bermatzeko eta inklusioarako dauden oztopoak gainditzeko gakoak edo giltzarriak.
Bilboko Pio Baroja ikastetxeak aurkeztu zigun esperientzia inspiratzailea izan zen, Ikasketa Buruak mezu oso positiboa luzatu zigun: ikasleengan itxaropen altuak izan behar ditugula, familiak gureganatu behar ditugula, ditugun baliabideak era eraginkorrean erabili behar ditugula eta batez ere jarrera derrotistek porrota sortarazten dituztela.
Kale dor Kayikoko hezitzailea den Ainara Pinak ere familiekin lana egiteko , berdinen arteko elkarekintzan abiapuntutzat harturik, ideiak ere eman zizkigun
Bukatzeko ikasleen eta familien bizipenak ere bideo baten bidez entzuteko aukera izan genuen.
Bukatzeko gure Donostiako Berritzegunearentzat hezkuntza eragile desberdinekin: elkarte, ikasle, familia, irakasle, beste erakundeekin elkarlanean jardutea helburu estreategikoa dela esan beharra dago.
XABIER LEIZEA- KIROLENEko irakaslea eta GAITUZ SPORT programaren arduradunak eskeini digu saioa urriaren 21ean. Bertaratu direnen artean, Gorputz Hezkuntzako espezialistez gain, Okupazio terapeuta,Fisioterapeutak, Tutore, PT eta HLEak ere izan dira. Elkarrekin aztertu dugu eskola INKLUSIBOAk zer eskaini behar duen, eta nola egituratu behar den GHko arloa; metodologia oinarrietatik abiatuta , antolamendu eta jarduera konkretuetaraino.
Datorren saioa abenduaren 2an 10:00etatik -12:00etara
Ikastaro honek jarraipeneko bigarren atala izango du urtarrilean: eskola marko inklusiboaren baitan programaketak nola garatu ikusteko.
Amelia Barquin izan dugu gurekin Donostiako Berritzegunean, “Kulturartekotasuna eta hizkuntzak indartzea” ikastaroaren barruan. Gaia, Kulturartekotasuna ikastetxean: indarguneak, dilemak eta erronkak.
Ertz askotako gaia da eta -hizkuntzaren ikuspegitik garatzeko ekarri badugu ere- aukera izan dugu elkarbizitzaz, errespetuaz, eskolaren zereginaz, kontsumismoaz, pobreziaz, identitateaz, generoaz... eta beste hainbat gaiez jarduteko. Gai mardulak denak, Barquinek berak dioen moduan, “temazoak”.
Leun mintzatzen da Amelia Barquin. Batzuetan xuxurlatu besterik ez, esaten duena barru barrutik aterako balitzaio bezala. Eta emeki azaldu dizkigu hausnarketa sakon batean sortutako galderak eta gogoetak, gure artean presente eginaz ikastetxeetan ditugun ikasle “diferente” guztiak, ikasle guztiak baitira diferente. Saiora ekarritako "besteek" izena dute: Rachid, Aixa, Samira... Izena dute Amelia Barquinen bizitzan ere izena dutelako. Eta horrek egiten ditu benetakoagoak entzun dizkiogun hauek bezalako pentsamenduak: "Etorkinak dauzkaten eskolak eta gelak hobeak dira besteak baino?" "Etorkinen seme-alabarik gabeko eskolek ez dute ondo prestatzen bizitzeko." "Noiz uzten diote etorkinen seme-alabek etorkinak izateari" "Bere habia egiteko lastoaren bila dabilen neskarekin... erantzukizuna daukagu"
Zer pentsatu ematen dute entzundakoak, baina ez da entzunaldia eta barruko gogoeta soilik izan, geuk ere aukera izan dugu eskoletan ditugun esperientziak azaltzeko eta ditugun kezkak partekatzeko, une askotan elkarrizketa bilakatu den ikastaro saioan.
Lau orduko emanaldia motza egin zaigu eta gehiago sakontzeko gogoz geratu gara, munduan dugun erronka handienetakoa baita etorkinen eta migrazioen gaia eta, era berean, aukera paregabea barruan ditugun aurreiritzi inkontzienteekin lan egiteko.
Ondorengo bideoan ikus dezakezue azalpenaren zati bat, saioaren tonua nola izan den ikusteko aukera ematen duena.
Gaurko saioan, GAIKUNTZA,INTEGRAZIOA eta NORMALIZAZIOAren oinarriak aurrera eramanaz, musika aniztasunaren erantzunean nola ulertu ikusi dugu.
Horretarako, Kontxuelo Aizpuruak materialen azterketa egiten lagundu digu.Sarean dauden baliabide ugariren berri jaso dugu. ASCHERO sistema ezagutzeaz gain, bere oinarrietatik abiatuta,musika partiturak egokitzeko lehen urratsak emanez saioari amaiera eman diogu.
KOMUNIKAZIO ETA HIZKUNTZAK BULTZATZEKO JARDUERAK - Aitor Zenarruzabeitia-
Urriaren 15ean , "Komunikazio eta hizkuntzak bultzatzeko jarduerak" ikastaroaren bigarren saioa izan genuen.
Partaideek ikasle guztiekin gelan egindako praktikaren azalpenaz, hainbat zalantza eta idei komentatuz, saioari hasiera eman genion.
Gero, irudimen narratiboa, elokuzioa eta inter-elokuzioa, artxi ahozkapena, harnasketa, gorputz- adierazpena, entzumena.... lantzeko, hainbat eta hainbat jarduerak egin genituen, beti, ikasle guztiei zuzenduak, ikasleen arteko ikaskuntza bultzatuz eta irudimen sinbolikoa erabiliz.
Azkenik, egindako jardueren proposamenen zergatia eta zertara ausnartu genuen.
Geletan, jarduerekiko ikasleak izan duten erantzuna eta motibazioa ikusita, hasitako bidetik jarraitzea animatzen gaitu.
IKASTAROA: “KOMUNIKAZIOA ETA HIZKUNTZAK BULTZATZEKO JARDUERAK” Aitor Zenarruzabeitia
Ikastaroaren lehenengo saioa pasa den larunbatean izan zen. Bertan bildu ginen irakasleak , proposatutako egoera komunikatibo desberdinetatik abiaturik, komunikazioaren atal desberdinak jorratu genituen:
Gorputz-komunikazioa
Elementu paralinguistikoak
Elementu linguistikoak
Lanketa honetan, berdinen arteko irakaskuntza aprobetxatu eta biziki bultzatu zen.
Landutakoa geletan praktikan jartzera animarurik bukatu genuen goiza.
Ikastaro honekin eman diogu hasera ikasturteari. Bertan, Hezkuntza Sailerako lan egiten duten Gipuzkoako EHI eta logopedak bildu dira formakuntza saio honetan. IRIDIA taldeko psikologoa den Laura Velayos-ekin landu duguna :
TEA duten haurrengan ematen diren komunikazio premiak nola ebaluatu ikasi dugu.
Komunikazio eskuharmenerako helburuak.
Komunikazio nahia eta eta bapatekotasuna sustatzeko estrategiak.
Donostiako Berritzegunean Hizkuntza Proiektuaren Mintegiaren azkeneko saioa (7.a) burutu eta gero hasieratik bukaeraino egindako ibilbideari begirada bat ematea nahitaezkoa da. Hortik doa segidan adierazten dena.
Batez beste Hizkuntza Proiektua aztergai moduan izatean bospasei azpigai nagusi jorratu dira:
-Baliabideak teknologi berrietan (Moodle), informazioa
-Ikastetxeen esperientziak partekatu
Prestakuntzaren ikuspegitik agian beste batzuen artean aspektu bat gailentzen da. Nola egin ikastetxe bakoitzak daraman hizkuntzekiko esperientziak bat egin dezala besteek daramatenarekin?. Hain zuzen ere hortxe dago koska ze gero Mintegiaren saioetan zehazten diren galderak zein atazak denei baliagarriak suertatu behar baitzaizkie.
Beraz, emandako iradokizunak zein aholkuak alde batetik eta erabilitako tresnak zein baliabideak bestetik ildo horretatik zihoaz, hots, nolabaiteko kutsu orokorretik ikastetxe bakoitzean duen kutsu partikularrera abiatzeko ildotik.
Gainerakoan ez da esan behar formakuntza honen partaide ororen arteko elkarreragina funtsezkoa suertatzen denik.
Saioaren amaieran, baliabide hornitzearen ildotik jarraituz, Mintegiaren aplikazioan (Moodle) Ignacio Vilaren hitzaldi bati ("Prácticas educativas en entornos plurilingües") buruzko bideoa aipatu eta ikusi zen oso gainetik. Interesgarria delakoan hemen ere txertatzen da.
Minutu batzuen edukiak:
4:20- Inmigración y niveles educativos parecidos
8:50- Creciendo la diversidad
10:00-Los últimos 7 años, Plan Inclusión, interculturalidad, plurilingüismo
12.45-Competencia plurilingüe
14:40-Una lengua base
19:02-Incorporación tardía, aulas de acogida
23:00-Aprender una lengua....
24:30-Prácticas educativas y predominio lengua oral
27:00-Incorporación todas las lenguas
..................
Bukatzeko Hizkuntza Proiektuaren erronka honekin Mintegi honen bidez urrats bat eman dela esan genezake, aurrerantzean ere beste urrats batzuk faltako ez zaizkigula kontuan harturik.
Altza S.J.C. HLH ikastetxeak azaldu digu Bidelaguna Programa nola garatzen duten eskolan.
Ikastexe hau 2006-07 ikasturtean hasi zen Bidelaguna Programa martxan jartzen eta geroztik egin dituzten hobekuntzak anitzak izan dira.
Horregatik etorri dira gaur lan saiora Paki Sarabia, Programaren arduraduna eta eskolako ikasketa burua; Naiara Crujeiras, begiralea; eta Yerai Uzkiano eta Aintzane Arrizabalaga ikasleak.
Benetan interesgarria kontatu dutena: Programa nola kokatzen duten Aniztasunari erantzuteko duten Planaren barruan, koordinazioa nola egiten duten, zer denbora dedikatzen dioten, zer helburu dituzten, familiekin harremana bai programa zer den azaltzeko bai ikasleen jarraipena eta ebaluazioaz hitz egiteko momentuetan, begiralearen funtzioak zeintzuk diren, bere partehartzea programan...Batez ere oso interesgarria izan da benetako inplikatuen testigantza. Yerai eta Aintzanek azaldu digute zer suposatu duen beraientzat programan egotea, bai arlo pertsonalean bai akademikoan. Oso pozik daude lan saioekin, ikasgelan egin dituzten aurrerapenekin eta harro sentitu dira gure aurrean dena azaldu dutenean.
Jakin ezazue lan saioaren balorazioan partaide gehienek oso ondo baloratu dutela Altza HLH Ikastetxeak egin duen azalpena, baliogarria izan dela zenbait eremu hobetzeko.
Donostiako Berritzegunean 2015-16 ikasturtean Bidelaguna
Programari buruzko hausnarketa egin dugu Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeekin. Badira
urte batzuk PROA programa martxan jarri zela, orain Bidelaguna dena, eta
geroztik lan handia egin da ikastetxeetan. Gure ustez, iritsi zen garaia elkartzeko,
egiten dugunari buruzko erreflexioa egiteko eta denon esperientziekin
aberasteko.
Horregatik, urtean zehar 3
bilera jarri ditugu: lehenengoa, kurtso hasieran, programa martxan jartzeko
garaian; bigarrena, ikasturte erdian, egin duguna eta egiteke dagoena
konpartitzeko; eta azkena, kurtso bukaeran ikasleen eta programaren ebaluazioa
eta memoriak egiteko daudenean.
Garrantzi handia eman diogu
talde honen partaidetzari. Lan saioetan partaide hauek egon dira:
Programa duten LH eta BH ikastetxeetako koordinatzaileak
Eskoletako kontsultoreak
5. eta 6. mailetako tutoreak
Begiraleak
Helburuak hauek izan dira:
Bidelaguna programaren ezaugarriak landu, oinarrizko aspektuak
aztertu: koordinazioa, figura bakoitzaren betebeharrak, familiekin
harremana eta egin beharrak, ikasleen ebaluazioa (zeinen ardura, noiz,
nola...), saioen antolakuntza, eta helburu eta jarduerak zehaztu...
Bidelaguna programaren jarraipena egin, ikastetxeetako esperientziak
elkar jarri, proiektua diseinatzeko orientabideak jorratu.
Programaren ebaluazioa eta memoria egiteko orientabideak landu, eta
talde honen etorkizuna aztertu.
Moodle plataforman kurtso bat prestatu Bidelaguna Programa izenarekin.
Bidelaguna Programarekin lotura duten deialdiak, dokumentuak, erremintak eta ikastetxeek sortutako zenbait materiala.