Matematika etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Matematika etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017(e)ko ekainaren 13(a)

Binaka arrazoitzen: matematika baino gehiago

Datorren ikasturteko prestakuntza diseinatzen ari gara eta orain arte izan ditugun prozesuak aztertu ditugu, ea proposamen berriak egin behar diren edo lehengo prozesuetan zer aldatu behar dugun erabakitzeko. Hori horrela, 2016-17 ikasturtean hasitako Binaka arrazoitzen mintegiaren balorazio oso ona egin dugu eta interesgarria iruditu zaigu informazioa zabaltzea.

Tutorea eta tutoratua problemak ebazten elkarrekin - irudiaren jabea: ARA CRIATURES

Bartzelonako UAB-ko GRAI (Grup de Reserca sobre Aprenentatge entre Iguals) taldearen eskutik jaso genuen iaz "Binaka arrazoitzen" programaren berri. Marta Flores Coll irakaslea gonbidatu genuen eta zuzenean aurkeztu zigun. Ondoren, ikastetxe batzuk berdinen arteko tutoretzan eta matematika arloan sakontzera animatu ziren eta aurrera jo genuen.

2016-17 ikasturtean programa garatzen eta aplikatzen jardun dugu Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako hainbat irakasleekin batera eta bukaeran egindako balorazioetako batzuk ekarri ditugu hona:

Programa oso egituratuta dago. Dena bideratuta dago, horrek errazten du lana eta programaren martxa.
Problemak ebazteko beste modu erakargarri bat ikastetxean ezartzeko, ikasleek gustura hartzen dutena.
Oso interesgarria ikaskuntza kooperatiboan aurreratzeko.
Gogoeta sakona problemen ebazpenaren inguruan; planifikazioa gai bereizgarri gisara.
Problemen ebazpenean berrikuntza; interakzio egituratu eta planifikazioa indartzen du.
Matematika lantzeko era berri bat.

Horrekin batera, mintegia eraman dugun aholkulariok arazo-egoeren bidez irakasteko bidea ere badela ikusi dugu, gaitasun anitzak abiarazten dituelako, planteatzen dituen jarduerak erronka txiki batzuk direlako eta, gehienetan, ebazpena irekia dutelako. Era berean esan dezakegu, Matematikarako konpetentziaz gain, Konpetentzia sozial eta zibikoa garatzen duela eta, zehar-konpetentziak diren Ikasteko eta pentsatzeko konpetentzia, Ekimenerako konpetentzia eta Elkarbizitzarako konpetentzia ere. Eta ez alboko ondorio gisara, intentzionalitate betearekin baizik. Horretarako izan baita diseinatuta.

Laburbilduz, programa aberatsa da eta oso ondo garatu ditu bi osagai nagusiak:
1. berdinen arteko tutoretza egituratua
2. eta problemen ebazpena arrazoitua lantzeko aproposak diren materialak.

Berdinen arteko tutoretzaz luze aritzea ez da behar, urte asko daramatzagu-eta gure ikastetxeetan praktikan jartzen, baina interesgarriak dira oraingo bertsio honek ekartzen dizkigun berrikuntzak. Bigarren osagaiari dagokionean, berriz, lan handia egin dugu aurten: katalanez eta gaztelaniaz zeuden materialak euskarara itzuli, gure egoeretara egokitu eta jarduera berriak sortu. Eta lan horri esker, datorren ikasturteko mintegian parte hartuko duten ikastetxeek behar duten guztia hasieratik eskura izatea bermatu ahal izango dugu.

Informazio gehiago nahi duenarentzat, hara hemen:
  1. Cuadernos de pedagogia aldizkariak argitaratu artikulua:
    Razonar en pareja (Cuadernos de pedagogia)
  2. Razonar en pareja liburuaren laburpena:
    Razonar en pareja: resumen del libro
  3. Ikasleak binaka aritzeko interakzio pauta:
    Interakzio pauta
  4. Ebaluaziorako material batzuk:
    Bikotearen autoebaluazioa
    Irakaslearen behaketa erregistroa
    Errubrika berritua
  5. Ikasleek erabiltzeko jarduera orri bat adibide:
    LH_3Z_Jarduera4_Irteera egunean euria egiten badu
Beraz, Binaka arrazoitzen ezagutu eta praktikan jarri nahi baduzue, atsegin handiz hartuko zaituztegu 2017-18 ikasturtean egingo dugun mintegian.

2017(e)ko urtarrilaren 16(a)

Zuk eta biok batera hobeto pentsatzen dugu

Bihar, urtarrilak 17, Bartzelonako UAB-ko GRAI (Grup de Reserca sobre Aprenentatge entre Iguals) taldeko Marta Flores Coll irakaslea izango dugu berriz Donostiako Berritzegunean "Binaka Arrazoitzen" mintegiko saio berezian.

Binaka arrazoitzen programa matematikako konpetentzia garatzeko sortua da eta berdinen arteko tutoretzan oinarritzen da, hau da, ikasleen bikoteek jarduera egituratuaren bidez ikasten dute. Batek, tutoreak, irakasteak ikasteko modu eraginkorra delako ikasten du eta besteak, tutoratuak, ikasten du ere, lagun tutorearen laguntza doitua jasotzen duelako eten gabe. Programak ikasleen arteko tutoretza eta familiena konbinatzen ditu.

Tutorea eta tutoratua problemak ebazten elkarrekin - jabea: GRAI

Iaz, ikasturte bukaeran berritzegunera gonbidatu genuen Marta Flores Coll, matematikako konpetentzia garatzeko (En)Raonem en parella programa aurkeztera eta Donostiako irakasle batzuk prest azaldu ziren proposamena aurrera eramateko euren ikastetxeetan. Horretarako mintegi bat antolatu genuen eta biharkoa, Flores irakasleak emango duena, mintegiko 5. saioa izango da. Aurreko lau saioetan, programa ezagutzen eta materialak ebaluatzen eta egokitzen aritu gara. Lan handia egin dugu bitarte horretan (euskarara itzultze lanak, tartean) ikasleek urtarriletik aurrera erabiliko dituzten materialak prest izateko. Lan horretan, lagun izan ditugu Irungo Berritzeguneko aholkulariak baita beren zonaldeko irakasleak ere.

Biharko, lan saio aberats bat proposatu digu Marta Floresek: ikasleen formakuntza, familien inplikazioa, bikoteak sortzeko prozesua, errubrikak eta autoebaluazioa era sortzaileaz erabiltzea, jarduerak sortzeko prozesua sustatzea... Den-dena, problemen ebazpenaren gaitasun matematikoa lortzen joateko.

Ikasten dugunaren berri ematen jarraituko dugu. Bitartean, informazio gehiago izan dezakezue "Cuadernos de pedagogia" aldizkariak argitaratu artikulu honetan:
Razonar en pareja (Cuadernos de pedagogia)

2016(e)ko maiatzaren 18(a)

Berdinen arteko tutoretza hizkuntzan eta, orain, matematikan

Urte batzuk daramatzagu Donostiako zonaldean Bikoteka Irakurtzen eta Idazten, berdinen arteko tutoretzan oinarritzen den programarekin eta urrats handiak eman dituzte hainbat eta hainbat ikastetxeetan.

Bikoteka irakurtzen cc-by-sa Berta Martinez

Programa martxan dutenentzat lagungarria da Berritzegunean sortutako Bikoteka Irakurtzen Donostia sitea, bertan eskuratu daitezkeelako programa aurrera eramateko behar diren materialak eta mintegian sortzen ditugun baliabideak partekatzeko aukera ematen digulako.

20tik gora ikastetxe izan dira 2011tik hona noiz edo noiz Bikoteka irakurtzen (eta idazten) mintegiko partaide, baina, badakigu beste hainbatek sarean jarritako materialei esker beren kabuz lantzen dutela.

Une honetan, berrikuntza batekin gatoz. Bikoteka Irakurtzen-en sortzaileek, berdinen arteko tutoretzan funtsa hartuta, matematika konpetentzia garatzeko beste programa bat diseinatu dute: Raonem en parella (Razonar en pareja). Eta, urtebeteko pilotajearen ondorioak eskura izanik, ikasleen problemen ebazpenerako eta arrazoinamendurako gaitasuna eta, are gehiago, matematikarako autokontzeptua asko hobetzen dela jakin dugu.

Gure berritzegunean, Donostiako ikastetxeetan Bikoteka Irakurtzen duen arrakasta ikusita, Matematikako konpetentzia garatzeko beste bide hau bultzatzea oso interesgarria iruditzen zaigu. Horregatik, programa ezagutzeko, Bartzelonako UAB-ko GRAI (Grup de Reserca sobre Aprenentatge entre Iguals) taldeko Marta Flores Coll irakaslea gonbidatu dugu.

Ikastaroa datorren asteartean, maiatzak 24, 9:30etik 12:30era izango da. Gaztelaniaz izango da. Informazio zehatza jakin nahi baduzue, hemen aurkituko:
http://g01.berritzeguneak.net/eu/actividades_detalle.php?codigo=1570G01C42

Eta izen ematea ondoko estekan egin dezakezue:
http://g01.berritzeguneak.net/eu/inscripcion.php?codigo=1570G01C42 

2016(e)ko apirilaren 15(a)

LHko 3. mailako barne-ebaluazio diagnostikoa: Zientzia eta Matematikarako konpetentziak



Apirilaren 14an, 9:00etatik 12:00ak arte, Donostiako Berritzeguneko areto nagusian, LHko 3. mailako egingo den ebaluazio diagnostikoari buruzko hirugarren, eta azken saioa burutu genuen. Aurreko asteetan Hizkuntza Komunikaziorako Konpetentziari buruzko bi saio, bata ingelesa arlorako eta beste bat gaztelaniazko eta euskarazko arloetarako egin ziren.


       Bi konpetentziak definitzeko IVEI-ISEI-tik osatu diren dokumentuak landu ditugu: 

Natur Zientzietan, bi egoera edo testuinguru landu ditugu:
1. Umeen alergiak.
2. Imanak.

Irakasleek, probak irakurri dituzte eta galdera batzuei jarraituz eta  beren zalantzak, iradokizunak eta proposamenak konpartitu ditugu.

Imanen froga aztertzeko, aretoan bertan galderen esperimentazioa egiterik zegoen, hau da, imanek dituzten ezaugarriak eta propietateak ikusgai jarri dira, nolabait ikasleekin egin behar zen moduan.

Bi egoerak zuzentzeko adierazpenak eman eta probatu dira.

Natur Zientzietarako ere, egoera berri bat aurkeztu da, adibide moduan irakasleak beraien ebaluazio ereduan txertatzeko: Zentzumenak


Gero matematikaren egoera bat aurkeztu da: "Eskolako lasterketa"
 Irakasleen zalantzak eta iradokizunak partekatu ditugu eta bukatzeko proba zuzendu dugu.

 Saioan erabili zen aurkezpena, esteka honetan eskura dago.


2015(e)ko martxoaren 9(a)

Eguzkia eta Matematika

                Joan zen larunbatean, martxoaren 7an, paregabeko aukera izan genuen oinarrizko buruketa aritmetikoak erakusteko beste era batean gure LHko ikasleei , askoz esanguratsua, askoz sendoagoa eta askoz askea!!!!!

              Tenerifetik Tony Martín LHko irakaslea etorri zitzaigun. Zein da Tony Martín?


         Eta zer kontatu zigun?
         Denboraren zehar, oinarrizko buruketa aritmetikoen aprendizaia eta irakaskuntza algoritmo tradizionalekin erabat lotuta egon dira. Horrek ikaslerarengan buruko pobrezia sortu du eta gainera urteekin ahaztu egiten da. Hori dela eta, edozein kalkulu sinple bat egiteko hiritar gehienak ezintasun batean  bizi dira, hiritar horiek tradizionalak diren algoritmoetan oinarritutako matematika-irakaskuntza jaso dutelako.

         Tonyk erakusten digu beste metodologia bat, ez da berria, orain dela 20-25 urtekoa baizik, non ikasleak , LHko 1. mailetako ikasleak hain zuzen ere, gai dira kalkuluak egiteko mentalki, inongo problemarik gabe.
         Zenbakiak konplikatzen direnean, zifrak oso haundiak direlako, kalkulagailua erabiltzea da proposamena, inongo bildurrik gabe, aldez aurretik, nola ez estimazioa egitea erakusten.

Larunbatean, Donostialdeko 60 irakasle goiz osoan egon ziren Tonyrekin, matematikak ondo erakusteko grinak, eguzkiaren beharrari gainditu zuen. Eskerrik asko guztiei.

Tonyren baliabideak berreskuratzeko:
Canal you tube: Antonio Martin 2020
Berarekin kontaktatzeko: tonycapicua@hotmail.com

2013(e)ko azaroaren 21(a)

Krisia landuz eskolan





Aurreko urriaren 30an izandako lan saioa Xabier Aierdi soziologoarekin aritu ginen. Gaur egungo krisi kontzeptoaren inguruan aritu zen ikuspegi soziologiko kontutan hartuz.



Azaroaren 6an, Kontsumobiderekin aritu ginen, familia kontsumoari buruz, etxeko aurrekontuak lantzeko baliabideak aztertzen, beste batzuren artean. Oso praktikoa suertatu ziren egindako proposamenak eta gaia enfokatzeko moduak.
 EUSTATek ere hainbat baliabide erabiltzen erakutsi zigun: hauen artean aipamen berezia merezi dute Grafiko interaktiboak

Bi egun hauetan zehar krisia (k-ek) osatzen duten eta osatu dezaketen testuingurura hurbiltzen saiatu gara. Eta ikusiako markoak eta baliabideak arlo guztiekin dute zerikusia: Matematika, Gizarte Zientziak...Oinarrizko konpetentziei erreparatzen badiegu nerriz, oinarrizko zortziak ditugu jokuan gai honi zentzua aurkitze bidean: ikasten ikasi, ekimena eta autonomia, digitala, hiritartasun eta gizartekoa, matematikoa, zientifikoa, arte eta kulturarena, komunikatiboa.

Gelan, krisiaren esanhaia eta maila guztietan izango dituen ondoriak aztertu eta lantze bidea bultzatuko dugu gure ikasleekin. Beraiekin saiatuko gara erantzun berriak aurkitzen, bai indibidualak bai kolektiboak. Eta tresna eta hausnarketa asko beharko dituzte eta ditugu erreliatearekin harreman konplexuak garatzeko, bai analisi mailan eta bai eskuhartze mailan. 

Alfabetatze ekonomikoa ere kontutan hartuko dugu gaur egungo gizarteko fenomenoak ulertze aldera. Testuinguru honetan, krisira hurbiltzeko grafika, datuak, marko kontzeptualak, iturriak...EUSTATten eskola web orrian aurkituko ditugu;  adibidez, "webquestat eta "Ariketak eta problemak" moduloak besteak beste.

2013(e)ko urriaren 9(a)

PISA, matemáticas y lectura, para la población de 16-65 años (PIAAC)



            El Programa Internacional para la Evaluación de las Competencias de la Población Adulta (Programme for the International Assessment of Adults Competencies, PIAAC) es una iniciativa de la Organización para la Cooperación y el Desarrollo Económico (OCDE) para evaluar los conocimientos y las competencias profesionales de la población adulta (16-65 años), similar al conocido programa PISA dirigido a escolares hasta 15 años.
               Representa el estudio internacional más completo realizado hasta ahora en lo que respecta a las destrezas de la población adulta, centrándose en habilidades clave para el progreso de la vida económica y social del siglo XXI.
               Además de estimar el nivel y distribución de los niveles de competencias en la población, esta encuesta tiene por objeto proporcionar información para comprender mejor la relación entre las capacidades evaluadas y los resultados económicos y sociales, así como los factores relacionados con la adquisición, el mantenimiento, el desarrollo y la pérdida de destrezas.
                  La encuesta internacional PIAAC de competencias de la población adulta evalúa en todos los países participantes dos habilidades básicas y otras dos opciones, a criterio de cada país. Las básicas son: comprensión lectora y competencia matemática. Los componentes opcionales son: resolución de problemas en entornos informatizados, es decir la capacidad para utilizar TIC para adquirir y evaluar formación; y componentes de la comprensión lectora. España ha optado por no realizar la evaluación del componente de resolución de problemas en entornos informatizados, y sí el de componentes de la comprensión lectora, con el objetivo de atender y conocer mejor los niveles más bajos de la capacidad lectora, a la luz de los resultados de PISA.

Podéis ver toda la información en el  Instituto Nacional de Evaluación Educativa
Muy interesantes los ITEMS liberados de la prueba. 
Cientos de comentarios en diferentes medios de prensa, redes sociales, blogs educativos, pero os recomiendo leer el blog de la Marea Verde, en el que reproducen una entrevista del Diario.es con el Pr. José Saturnino Martínez, y otras muchas referencias sobre dicho informe.

2013(e)ko ekainaren 25(a)

Zientzia Guztiontzat



  • Donostia International Physics Center-ek (DIPC), Euskampus, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Nazioarteko Bikaintasun Campusaren esparruaren baitan, zientzia-jaialdien nazioarteko agendan sartu du Euskadi. Maila goreneko zientzialariek, tartean hainbat Nobel saridunek, hitzaldi irekiak eskainiko dituzte Victoria Eugenia Antzokian, ikasleekin elkartuko dira Donostian, Bilbon eta Gasteizen, eta ikertzaile gazteak trebatuko dituzte.  
         
          Ikasleekin topaketetan parte hartzeko epea: uztailaren 24era arte.  


        




2013(e)ko ekainaren 20(a)

Hego intxaurrondo LHIko zientzia-hezkuntza proiektuaren esperientzia

     Zientzia- hezkuntza proiektua borobiltzeko Hego Intxaurrondo LHIko ikastetxean, ZIENTZIA EGUNA muntatu zuten.
    4.,5. eta 6.mailetako ikasleek ikasturtean zehar landutakoa ikastetxeko ikasle guztiekin konpartitu zuten eta horretarako gela bakoitzean esperientzia desberdinak antolatu zituzten , beste ikasleak gela guztietatik pasa ziren esperientziak ezagutzeko eta egiteko, ikastetxeko ikasle nagusiak maisu rola egiten.
      Alde batetik, antolamendua oso ondo zegoen eta bestetik oso nabaria zen  ikasleen autonomia eta ikasten ikasteko konpetentziaren garapena ikastetxeko honetako ikasleengan. Ikusgarria zen nola lan egiten zuten, nola esplikatzen zituzten ikasitako txikiei eta hauek zernolako arreta jartzen zituzten.
      Esperientziak, soinua, airea, likidoen konportamendua, materiaren sailkapena, poliedroak, bolumen desberdinak osatzeko prozedurak, etabar, gai izentzifikoak eta matematikako erlazioak txikietatik landuz.

                           ZORIONAK HEGO INTXAURRONDO IKASTETXE OSOARI!!!!!!

Zientzia hezkuntza proiektuaren deialdia hurrengo ikasturterako: 
https://sites.google.com/site/zientziahezkuntzaekimena/zientzia-hezkuntza-2012-13

2013(e)ko martxoaren 5(a)

"PENTSATOKIA" MARIAREN BIHOTZA IKASTOLA

Ibilbide Pedagogikoen bigarren mugarria izan genuen otsailaren 25ean eta 28an Mariaren Bihotza ikastolan. “Pentsatoki, arrazoinamendu bidean” esperientzia zazpi ikastetxeko zortzi partaideek ezagutzeko eta konpartitzeko aukera paregabea izan zen.

Proiektua koordinatzen duten koordinatzaileek, bertako ikasleek eta zuzendariak Pentsatokiaren berri eman ziguten.

Matematika arloa aitzaki, problemen ebazpenean eta logika arrazoinamenduan oinarrituta talde elkarreragileen metodologia erabiliz oinarrizko hezkuntzan garatu beharreko zenbat gaitasun lantzen dituztela nabari gelditu zen.

Hala nola, ahozko komunikazioa, elkarrizketa dialogikoa, adosteko eta elkar ulertzeko gaitasuna, ulermena, idazmena, autonomia, elkarri laguntzea, entzutea… Matematika arloa lantzeaz gain Ikasten Ikasi gaitasuna garatzeko eta aniztasunari erantzuteko metodologia interesgarria.

2013(e)ko otsailaren 14(a)

Ikastetxeetako esperientziak: MARIAREN BIHOTZA-PENTSATOKIA

Mariaren Bihotza ikastolak aurrera daraman  Pentsatokia Proiektuaren berri izan genuen  Gipuzkoako Berriztapen Proiektuen XI.jardunaldietan eta baita ere gure blogean ikasturte bukaeran. 
Aurreko bi  linketan  klikatuta proiektuaren xehetasunak aurkitu daitezke.
Oraingo honetan Berritzegunetik bultzatu nahi dugun "Ibilbide Pedagogikoak"ekimenaren barruan aukera  duzue esperientzia ikastetxean bertan ezagutzeko.
Pentsatokia, konpetentzien garapena matematikaren bidez proiektua talde elkar eragileetan, ikasketa dialogikoan, aniztasunaren trataeraren inklusiboan oinarritzen da.
Lehen hezkuntzako 3.zikloko ikasleekin Proiektua ezagutzeko aukera izango dugu. Horretarako bi egun egongo dira: bata otsailaren 25ean eta bestea otsailaren 28an.

Otsailaren 25eko saioan parte hartzeko
http://g01.berritzeguneak.net/eu/actividades_detalle.php?codigo=IBILALDIA%202
Otsailaren 28ko saioan parte hartzeko
http://g01.berritzeguneak.net/eu/actividades_detalle.php?codigo=IBILALDIA 3

 

2012(e)ko ekainaren 21(a)

Mariaren Bihotza ikastola: Pentsatokia

Donostiako Mariaren Bihotza ikastolak matematikaren konpetentzia (problemen ebazpena eta arrazonamendu logikoaren dimentsioa) eta komunikazio gaitasuna hobetzeko helburuarekin sortutako proiektua duzue hau


Proiektu honetan hezkuntzaren oinarri diren gakoak uztartzen dira. Alde batetik, pertsonen arteko harremanetan beharrezkoak diren gaitasunak eta bestetik, norbanakoaren bilakaeran funtsezkoa den pentsamendua eta arrazonamendua.


Ikastolan egindako diagnosi ebaluazioaren hausnarketaren ondorioz etorri da Pentsatokia proiektua. Hainbat iturrik izan dute eragina honen sorreran: ikasketa dialogikoa, Otañoko eta Askartzakoa esperientziak haien artean.


Lehen Hezkuntza osoan eta Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoek parte hartzen dute, irakasleek zein ikasle guztiek; eta haiekin batera boluntario gisa lanean ari diren gurasoek.

Gehiago jakin nahi baduzu