Elkar lana etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Elkar lana etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019(e)ko ekainaren 28(a)

IBAI Ikastolan, INGURUMENAren ALDE

2018-2019 ikasturtean, KONPETENTZIA ZIENTIFIOAren lanketaren baitan, eskolan sortzen diren hondakinen birziklapena aitzaki, eskola osoan proiektua garatu dute. Proiektu honetan, ziklo bakoitzak aurrikusitako erronka bati erantzuna emateko bere ikasprozesua, planifikatu eta aurrera eman du.
Honek komunitate osoan islada izan du eta honen adibide hirugarren zikloaren azken ekoizpena: kotoizko zorrotxoa.


AMA LURRA gure PLANETA denon arteko jarrera ARDURATSUAK ADOSTU eta AURRERA eraman.



2019(e)ko apirilaren 15(a)

KORRIKA 21ean KLIKA egin dugu BERRITZEGUNEkideok

2076. Kilometroan lekukoa eramatea egokitu zaigu, eta horretarako elkartu gara Berritzeguneko gehiengoaren izenean talde sendo bat ideia sendo batekin: Sistema eragilean klika egin eta hori bururaino eramatea. “Beraz, klika! Instalatu eta elika" eginez geure egunerokoan euskaraz bizitzen jarraituko dugu, are gehiago emozioz betetako KORRIKAren bultzada baliatuz.


Elkartasunean eta elkarri lekukoa emanez 2 alditan burutu dugu


Bideoa ere lekuko!









Horrela bada, bat gatoz eta geure egiten dugu lekuko baitako mezuarekin, Maialen Lujanbio Zugastik adierazi duen moduan:

“…KLIKA!

Hizkuntza ez da edukitzeko

Lizuna egiten zaio barruan gordeta, lika.

Beraz, KLIKA!

Instalatu eta elika…”


2018(e)ko urriaren 3(a)

KONTSULTORE MINTEGIA 2018-2019

2018-2019 IKASTURTEA-KONTSULTORE MINTEGIA

GAIAK
- Ikasturte hasierako orientabideak: prozedurak, protokoloak, aplikazioa...
- Kontsultoreen esku-harmena HH eta LH etapetan; esperientzien trukatzea.
- Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzarako trantsizioa: gogoeta, proposamenak eta esperientziak
- Tutoretza plana: garapen pertsonala, harremanak, ikaskuntza prozesuak eta lanbide-orientazioa


ORDUTEGIA:
asteazkena, 9:00 - 11:00

EMAILEAK:

Arantza San Sebastian-Maxus Zaldua-Karmele Zubeldia




Izen emateko: http://berritzeguneak.net/eu/actividades_detalle.php





ARMIARMA SAREA--
-------------------------Gaurkoan, taldeko kide guztiak elkar ezagutu eta norberaren asmoak mintegiarekiko jasotzeko erabili dugun talde kohesiorako jolasa.

2017(e)ko apirilaren 5(a)

20. Korrikan lekuko-eramale izan gara

BAT-ZUK leloan sinetsita, denon mundu honetan, kriseilu koloretsu honen baitan  biltzen den gure Euskara bultzatzera atera gara korrika 1260. kilometroan, Donostian, alaitasun eta ilusioz, zirrarak jota, gure txikitasunean proiektu erraldoi horren parte garela sentituta.

Txomin Enean elkartu gara kuadrilatxoa, gure talde sendoaren izenean. Lekukoa 3 partaideren artean zeramatela, elkarren indarrak bilduta, burutu dugu zegokigun kilometro zatia.
Bat egiten dugu antolatzaileek jai-ekimen honen aurkezpenean adierazitakoarekin: Nik, hik,  hark. Guk, zuk, zuek, haiek. Bat eta batzuk: nire hizkuntza, zure hizkuntza;  gure kultura, gure kulturak; mundu hau, mundu hauek.
Hizkuntza baten alde egitea, finean, guztien alde egitea da. Baten eta batzuen munduaren alde.  Kultura unibertsalaren alde.

Horregatik, elkar aberasten dugula, jendartearen partaide oro aniztasunean bidaide, gure ekarpentxoa sustatu dugu:  Euskara arretaz zainduz, gure nahia eta denon egitekoa da euskara aukera-berdintasunean bizitzea egunero eta eremu guztietan. Herritar guztiok bizi behar dugulako aukera-berdintasunean egunero eta plaza guztietan.

 Hala bedi!