Eleaniztasuna etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Eleaniztasuna etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017(e)ko martxoaren 23(a)

Eleaniztasunerantz eta Hizkuntza Proiektuaren Mintegia


17-18 ikasturterako eskaintzen diren prestakuntza deialdi indartsu batzuen berria jaso dugu. Hauen artean Eleaniztasunerantz deritzana da. Iazkoarekin alderatuz ñabardura batzuk gertatzen dira.

Deialdiaren berria aprobetxatuz hitz egin genezake gaurko eguneko Hizkuntza Proiektua egiteko Gidak eskatzen duenaz. Hitz gutxitan esanda honako hau litzateke:

"XXI. mendeko euskal gizarteak, baina, dinamikoa izan behar du eta gero eta
eleaniztunagoa. Ezaugarri horietara egokitu beharra du eskolak eta herritar eleanitzak
lortu. Beraz, euskal eskolaren erronkari, elebitasuna indartzea, hau da, irteera profilean,
ikasleak bizitzako eremu guztietan euskaraz eta gaztelaniaz, ahoz zein idatziz, modu
egoki eta eraginkorrean komunikatzea, egun, beste erronka bat gehitu behar zaio:
gutxienez, atzerriko hizkuntza batean ezagutza nahikoa duten gizabanako eleanitzak
lortzea".



Lorpen hauek eskuratzeko Berritzegunean antolaturiko  Hizkuntza Proiektua egiteko Mintegiak ibilbide bat ireki nahi du. Izan ere behin baino gehiagotan gertatu den bezala beste aspektu batzuk lantzeaz gain eleaniztasun eremua hizpide izan da. Gaia ez baita amaitzen zein arlo edo irakasgai ematen den atzerriko hizkuntzaz. Eleaniztasunaren kontzeptuak ere buruhauste bat baino gehiago dakartza hausnarketa dimentsioa gero eta zabalagoa delarik. Era honetan sor daitezkeen gai interesgarri batzuk hauexek lirateke:

-Hizkuntzei buruzko irakasleen ideia nahiz hizkuntzetan izandako prestakuntzari buruz

-Ikasleen lehen hizkuntzak zeintzuk diren edo ikastetxean duten espazioren bat

-Hizkuntzen jabekuntza maila eta bakoitzaren progresioa

-Gizartean hainbat erabilpen-eremutan maneiatzen diren testuen mailak ezagutzea (alegia profesionala edo lan-esparrukoak)

-Eleaniztasun eremua bideratzeko denborak nahiz espazioak nola egokitzen diren


……………………………………………............................................................

2017(e)ko otsailaren 21(a)

Gaur, Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna

Hona hemen Irina Bokovak, UNESCOren Zuzendari Orokorra, adierazten duena "Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna" den honetan: 

Con motivo de este Día, hago un llamamiento para que el potencial de la educación plurilingüe se reconozca en el mundo entero, en los sistemas educativos y administrativos, en las expresiones culturales y en los medios de comunicación, en el ciberespacio y en los intercambios comerciales.          
Irina Bokova, Directora General de la UNESCO



Izan ere, eleaniztasunari indarra eman behar zaio ez bakarrik hizkuntz nagusiak bultzatzeko gaurko garaien premien arabera; baita beste ama hizkuntzek, indartsuak nahiz hizkuntzen multzoen ahulena, beren nazioarteko onarpena eskura dezaten. Nola ez, mundu mailan garapen iraunkorra ahalbidetzeko. 

2016(e)ko azaroaren 21(a)

Kulturartekotasuna eta hizkuntzak indartzea 3. saioa eta azkeneko berriak

Azaroaren 9an Amelia Barquínen saioa izan eta gero aste bat beranduago ikastaroaren parte-hartzaileentzat antolatuta zegoen 3. saioari heldu zitzaion. Aurreko jardunaldiei birpasa eman ondoren, hirugarren saio honetako gairik nagusienak Hizkuntza Tratamendua, alde batetik, eta Ikaslearen Norbanako Plana, bestetik, izan ziren. Denborarik ezean lehenengoa bakarrik jorratu ahal izan zen.


Elkarreraginean egon eta zenbait txosten nahiz iradokizunak komentatu ondoren hona hemen saioan ateratako zenbait ondorio edo ildo nagusi:

Entzumena prozesuaren garrantzia.

Ahozko trebetasun honetatik hizkuntzarekin zer ikusia duten beste trebetasunak ere kontuan hartu behar direla.

Ahozkoaren ulermena (entzumena) landu behar da, ahaztu gabe zer den entzutea ere edo entzuten jakitea ere jokoan dagoela.

Hiztegiaren garrantzia.

Hizkuntzen jarrerak irakatsi egin behar direla.

Hizkuntza Proiektuaren erreferentzia ikastetxe batean.

Hizkuntzaren jabekuntzaren faseak begiztatzea.

Hizkuntza ikaskuntzaren oinarriak present izatea.

Hizkuntza programa(zioa)-ren marko bat izatea

BESTALDETIK, AZKENEKO BERRIEK diotenez Hezkuntza Saileko arduradunek plan berria mahai gainean jartzea erabaki dute. Izena: "2016-2020ko eskola inklusiboaren eta kultura artekoaren eremuan Ikasle Etorkinei Hezkuntza-arreta emateko II Plana".

"Erkidegoko Herritar Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroaren Hezkuntza Batzordea"n aukeztu dute. Baita beste foro batzuetan ere. Ekarpenak egiteko epe bat jarri nahi dute.

IREKIA webgunean daukazue aurrerapen moduan.

2016(e)ko urriaren 31(a)

Eskola Hiztun Bila XX normalkuntzaren eskutik

2016-17 ikasturteko Eskola Hiztun Bila  Jardunaldiaren XX. edizioa  ospatu berri da urriaren 25 eta 26an Leioan (EHUko Areto Nagusian). Aurtengo aztergaia "Euskara ardatz eta ikasle eleaniztunak helburu dituen ikastetxearen Hizkuntza Proiektua" izan da.

2 egunetan zehar  600 lagun inguruk jarraitu dituzte gure arteko eta kanpoko adituen esanak, Erkidegoko ikastetxeen proposamenak eta Normalkuntza Taldetik egindako ekarpenak.

Batetik, honako hauek izan dira hizlariak eta garatu dituzten ideiak:

-          Ines García eta Leire Díez de Gereñu (EHU): Euskara ardatz eta ikasle eleaniztunak helburu dituen eskolaren ezaugarriak, betekizunak eta erronkak.
-          Vicent Pascual Granell (Institut d’ Estudis Catalans, IEC):Hizkuntzen Trataera Integratua (bateratua eta dibertsifikatua) IHiPn,bateti, eta bestetik Hizkuntzen Trataera Integrala (arloetako edukien eta hizkuntza alderdien programazio bateratua)  IHiPn.
-          Uri Ruiz Bikandi (EHU): Ikasgelan nola egin lan euskara H2 duten ikasleek euskarazko gaitasun egokia gara dezaten?

Ideiok errealitatean nola gauzatzen diren erakusteko, eskolako eragileek ekarpenak egin zituzten beren praktikak azalduz:

-          San Martin Agirre LHI (Bergara): Hizkuntzen Tratamendu Integratua garatzeko modu bat.
-          Koldo Mitxelena LHI (Errenteria): Ikastetxeren IHiPa, egindako ibilbidea eta hartutako zenbait erabaki esanguratsu.

Amaitzeko, Hizkuntza normalkuntzako aholkularien IkasPro lantaldearen ekarpena plazaratu zen IHiPari begira proposamenak eta iradokizunak HNren ikuspegitik lana eskainita.
           
Jardunaldia amaitu bada ere, bertan landutako gaietan sakontzeko aukera izango da azaro eta abenduko Normalkuntzako mintegi-bileretan (Oiartzun-Irun eta Donostiako elkarlaneko lan-saioetan).


Eskola Hiztun Bila XXri buruzko informazioa luze-zabal kontsultatu ahal izateko espresuki sortutako sites honetan aurki daiteke materiala: https://sites.google.com/site/eskolahiztunbila201617/ edo https://goo.gl/cVnrxK

2016(e)ko urriaren 27(a)

"Kulturartekotasuna eta hizkuntzak indartzea" ikastaroa: 1. eta 2. saioak

Aurten ere ikastetxeei esaten zaie “ikasle etorkinentzako hezkuntza-arretarako plana: kulturarteko proiektua eta hizkuntza indartzeko proiektua (2012-2015)” ikastetxeko urteko planean zehaztuta agertu behar dutela (ikusi “ildo estrategikoen eta lanabesen laburpen taula, I eranskina, 16-17 ikasturtea antolatzeko hasierako ebazpenean).

Honek esan nahi du zehaztutako planaren arabera gai honekiko estrategiak nahiz jarduerak zabaldu behar direla urtean zehar. Hauetako batzuk hizkuntza indartzeko irakaslearenak –ikastetxean irakasle honek zer funtzio bete behar dituen eta hau garatzen hasteko zer baliabide dituen - gertatzen dira. Beraz aldez aurretik hau guztia zehaztua badago hobeto.

Honetaz hitz egin zen pasa zen urriaren 19an noiz eman baitzen “kulturartekotasuna eta hizkuntzak indartzea” delako ikastaroaren 1. saioa.




Hurrengo saioei begiratuta 1. saio horretatik ondorioztatzen diren hainbat gai aipatzeko modukoak lirateke. Hona hemen batzuk:

1,.Talde bereziak ala ez egitea (noiz, non,…)
2.-Hizkuntzen antzekotasuna (hizkuntza erromanikoak,…)
3.-Ama hizkuntzaren garrantzia (oinarrizko ezagupenak,…autoestima,…)
4.-Familiaren eragina (giroa, senideen artekoaren garrantzia,…)
5.-Testuinguru soziolingüistikoaren eragina (esperientzia,…)
6.-Eskolako partaide antzekoak (ikasleen jatorria,…)
7.-Eskolaren plana (kulturarteko plangintza, hizkuntzena,..)
8.-Ebaluazioa (ikaslearen errealitatea,…)
9.-Hizkuntzen trataera integratzailea (bateratua,…)
10.-Eleaniztasun ideia (kontzeptua, tresnak,…)
11.-Autoestimaren garrantzia (tutoretza,….)
12.-Hizkuntza orokorraren prozesuak (entzumena,…)
………………………………………….

2. saioan, eta kulturarteko esparruaz hitz egiteko gonbidatu bat izango dugu, hain zuzen ere HUHEZI-Mondragon Unibertsitateko irakaslea den Amelia Barquín. Unibertsitateko "Berrikuntza eta esku-hartzea testuinguru kulturanitz eta eleanitzetan" delako departamentuan lan egiten du. Kasu honetan 2. saio hau irekita izango da eta tratatutako gaia honako hau izango da:

“Kulturartekotasuna ikastetxean: indarguneak, dilemak eta erronkak”

Nahi izanez gero saioan parte hartzeko eta izen-ematea egiteko esteka hau eskura duzu: 

Bestaldetik Amelia Barquinen bloga ezagutzeak emango liguke aukera gaurko egunetan gai hauen presentzia izateko.

2016(e)ko maiatzaren 24(a)

Hizkuntza Proiektuari buruzko Mintegiaren amaiera


Donostiako Berritzegunean Hizkuntza Proiektuaren Mintegiaren azkeneko saioa (7.a) burutu eta gero hasieratik bukaeraino egindako ibilbideari begirada bat ematea nahitaezkoa da. Hortik doa segidan adierazten dena. 

Batez beste Hizkuntza Proiektua aztergai moduan izatean bospasei azpigai nagusi jorratu dira: 
-Ikastetxeko Koordinazioa (Partaideak-Arduradunak) 
-Diagnosia ( ikastetxe batek dituen informazio iturririk gehienak profitatuz) 
-Garapena (Helburuak zehazteko tresnak, Hizkuntzaren planteamendua) 
-Garapena (Plan Estrategikoa) 
-Baliabideak teknologi berrietan (Moodle), informazioa 
-Ikastetxeen esperientziak partekatu 

Prestakuntzaren ikuspegitik agian beste batzuen artean aspektu bat gailentzen da. Nola egin ikastetxe bakoitzak daraman hizkuntzekiko esperientziak bat egin dezala besteek daramatenarekin?. Hain zuzen ere hortxe dago koska ze gero Mintegiaren saioetan zehazten diren galderak zein atazak denei baliagarriak suertatu behar baitzaizkie. 

Beraz, emandako iradokizunak zein aholkuak alde batetik eta erabilitako tresnak zein baliabideak bestetik ildo horretatik zihoaz, hots, nolabaiteko kutsu orokorretik ikastetxe bakoitzean duen kutsu partikularrera abiatzeko ildotik. 

Gainerakoan ez da esan behar formakuntza honen partaide ororen arteko elkarreragina funtsezkoa suertatzen denik.

Saioaren amaieran, baliabide hornitzearen ildotik jarraituz, Mintegiaren aplikazioan (Moodle) Ignacio Vilaren hitzaldi bati ("Prácticas educativas en entornos plurilingües") buruzko bideoa aipatu eta ikusi zen oso gainetik. Interesgarria delakoan hemen ere txertatzen da. 


Minutu batzuen edukiak:
4:20- Inmigración y niveles educativos parecidos
8:50- Creciendo la diversidad
10:00-Los últimos 7 años, Plan Inclusión, interculturalidad, plurilingüismo
12.45-Competencia plurilingüe
14:40-Una lengua base
19:02-Incorporación tardía, aulas de acogida
23:00-Aprender una lengua....
24:30-Prácticas educativas y predominio lengua oral
27:00-Incorporación todas las lenguas
..................

Bukatzeko Hizkuntza Proiektuaren erronka honekin Mintegi honen bidez urrats bat eman dela esan genezake, aurrerantzean ere beste urrats batzuk faltako ez zaizkigula kontuan harturik. 

2016(e)ko apirilaren 20(a)

Hizkuntza Proiektua lantzeko Mintegiaren 6. Saioa


 Joan den asteartean (apirilak 19) egindako saioan Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua aurrera eramateko ibilbidearen beste atal batzuk jorratu ziren.

Bata Diagnostiko Fasearena zen. Aurreko saioan aztertua bazen ere honetan Ebaluazio Diagnostikoak ematen duen informazioarekin zer egin edo nola planteatu gai hau aritu ginen aurreko saioan adierazitako taula bat bete eginez. Dudarik gabe parte hartzen duten ikastetxeen komentario nahiz ekarpen onuragarriez baliaturik egin ahal izan zen.

Beste atal bat azkeneko honetatik eratortzen da: Garapen faseari hasiera ematen zaionean zer alderdi hartu kontuan, zer tresna eta zertarako, jakina adibide batzuk zein gogoetarako ideien laguntzaz.

Gainerakoan iturri ezberdinetako txostenak nahiz informazioak erabili ziren.

Ondorioa: Eleaniztasunerantz bidean Diagnostiko fasea garrantzitsua bada Garapenarena beste hainbeste edo gehiago dela esan liteke, noski Ikastetxeko benetako beharrizanei heltzeko aspektu ezberdinak era egoki batean zorroztu badira.

2016(e)ko otsailaren 19(a)

Ikastaroa Hizkuntzen Trataera Bateratuari buruz


Datorren astean (otsailak 24, asteazkenean, 15:00-17:00), Donostiako Berritzegunean HIZKUNTZEN TRATAERA BATERATUA ETA TRANSLANGUAGING ESKOLAN deituriko IKASTAROARI hasiera emango zaio. Saio honetaz gain beste bi saio aurreikusten dira. Norbaitek interesa azaltzekotan  
hemengo lotura honetan ikastaroari buruz informazio gehiago aurkituko du. Baita orri berean izen-ematea aukera (“izen-emateko orria”) ere.
  
El próximo 24 de febrero, miércoles, 15:00-17:00, en el Berritzegune (CAFIE) de Donostia, se inicia el Curso denominado TRATAMIENTO INTEGRADO DE LENGUAS Y TRANSLANGUAGING EN EL CENTRO ESCOLAR. Además de la sesión inicial, se prevén otras dos. Se puede encontrar más información, así como la posibilidad de inscribirse (“inscripción”) en este enlace.