ahokularitza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
ahokularitza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2018(e)ko urriaren 3(a)

KONTSULTORE MINTEGIA 2018-2019

2018-2019 IKASTURTEA-KONTSULTORE MINTEGIA

GAIAK
- Ikasturte hasierako orientabideak: prozedurak, protokoloak, aplikazioa...
- Kontsultoreen esku-harmena HH eta LH etapetan; esperientzien trukatzea.
- Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzarako trantsizioa: gogoeta, proposamenak eta esperientziak
- Tutoretza plana: garapen pertsonala, harremanak, ikaskuntza prozesuak eta lanbide-orientazioa


ORDUTEGIA:
asteazkena, 9:00 - 11:00

EMAILEAK:

Arantza San Sebastian-Maxus Zaldua-Karmele Zubeldia




Izen emateko: http://berritzeguneak.net/eu/actividades_detalle.php





ARMIARMA SAREA--
-------------------------Gaurkoan, taldeko kide guztiak elkar ezagutu eta norberaren asmoak mintegiarekiko jasotzeko erabili dugun talde kohesiorako jolasa.

2016(e)ko azaroaren 21(a)

Kulturartekotasuna eta hizkuntzak indartzea 3. saioa eta azkeneko berriak

Azaroaren 9an Amelia Barquínen saioa izan eta gero aste bat beranduago ikastaroaren parte-hartzaileentzat antolatuta zegoen 3. saioari heldu zitzaion. Aurreko jardunaldiei birpasa eman ondoren, hirugarren saio honetako gairik nagusienak Hizkuntza Tratamendua, alde batetik, eta Ikaslearen Norbanako Plana, bestetik, izan ziren. Denborarik ezean lehenengoa bakarrik jorratu ahal izan zen.


Elkarreraginean egon eta zenbait txosten nahiz iradokizunak komentatu ondoren hona hemen saioan ateratako zenbait ondorio edo ildo nagusi:

Entzumena prozesuaren garrantzia.

Ahozko trebetasun honetatik hizkuntzarekin zer ikusia duten beste trebetasunak ere kontuan hartu behar direla.

Ahozkoaren ulermena (entzumena) landu behar da, ahaztu gabe zer den entzutea ere edo entzuten jakitea ere jokoan dagoela.

Hiztegiaren garrantzia.

Hizkuntzen jarrerak irakatsi egin behar direla.

Hizkuntza Proiektuaren erreferentzia ikastetxe batean.

Hizkuntzaren jabekuntzaren faseak begiztatzea.

Hizkuntza ikaskuntzaren oinarriak present izatea.

Hizkuntza programa(zioa)-ren marko bat izatea

BESTALDETIK, AZKENEKO BERRIEK diotenez Hezkuntza Saileko arduradunek plan berria mahai gainean jartzea erabaki dute. Izena: "2016-2020ko eskola inklusiboaren eta kultura artekoaren eremuan Ikasle Etorkinei Hezkuntza-arreta emateko II Plana".

"Erkidegoko Herritar Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroaren Hezkuntza Batzordea"n aukeztu dute. Baita beste foro batzuetan ere. Ekarpenak egiteko epe bat jarri nahi dute.

IREKIA webgunean daukazue aurrerapen moduan.

2016(e)ko urriaren 27(a)

"Kulturartekotasuna eta hizkuntzak indartzea" ikastaroa: 1. eta 2. saioak

Aurten ere ikastetxeei esaten zaie “ikasle etorkinentzako hezkuntza-arretarako plana: kulturarteko proiektua eta hizkuntza indartzeko proiektua (2012-2015)” ikastetxeko urteko planean zehaztuta agertu behar dutela (ikusi “ildo estrategikoen eta lanabesen laburpen taula, I eranskina, 16-17 ikasturtea antolatzeko hasierako ebazpenean).

Honek esan nahi du zehaztutako planaren arabera gai honekiko estrategiak nahiz jarduerak zabaldu behar direla urtean zehar. Hauetako batzuk hizkuntza indartzeko irakaslearenak –ikastetxean irakasle honek zer funtzio bete behar dituen eta hau garatzen hasteko zer baliabide dituen - gertatzen dira. Beraz aldez aurretik hau guztia zehaztua badago hobeto.

Honetaz hitz egin zen pasa zen urriaren 19an noiz eman baitzen “kulturartekotasuna eta hizkuntzak indartzea” delako ikastaroaren 1. saioa.




Hurrengo saioei begiratuta 1. saio horretatik ondorioztatzen diren hainbat gai aipatzeko modukoak lirateke. Hona hemen batzuk:

1,.Talde bereziak ala ez egitea (noiz, non,…)
2.-Hizkuntzen antzekotasuna (hizkuntza erromanikoak,…)
3.-Ama hizkuntzaren garrantzia (oinarrizko ezagupenak,…autoestima,…)
4.-Familiaren eragina (giroa, senideen artekoaren garrantzia,…)
5.-Testuinguru soziolingüistikoaren eragina (esperientzia,…)
6.-Eskolako partaide antzekoak (ikasleen jatorria,…)
7.-Eskolaren plana (kulturarteko plangintza, hizkuntzena,..)
8.-Ebaluazioa (ikaslearen errealitatea,…)
9.-Hizkuntzen trataera integratzailea (bateratua,…)
10.-Eleaniztasun ideia (kontzeptua, tresnak,…)
11.-Autoestimaren garrantzia (tutoretza,….)
12.-Hizkuntza orokorraren prozesuak (entzumena,…)
………………………………………….

2. saioan, eta kulturarteko esparruaz hitz egiteko gonbidatu bat izango dugu, hain zuzen ere HUHEZI-Mondragon Unibertsitateko irakaslea den Amelia Barquín. Unibertsitateko "Berrikuntza eta esku-hartzea testuinguru kulturanitz eta eleanitzetan" delako departamentuan lan egiten du. Kasu honetan 2. saio hau irekita izango da eta tratatutako gaia honako hau izango da:

“Kulturartekotasuna ikastetxean: indarguneak, dilemak eta erronkak”

Nahi izanez gero saioan parte hartzeko eta izen-ematea egiteko esteka hau eskura duzu: 

Bestaldetik Amelia Barquinen bloga ezagutzeak emango liguke aukera gaurko egunetan gai hauen presentzia izateko.

2016(e)ko maiatzaren 24(a)

Hizkuntza Proiektuari buruzko Mintegiaren amaiera


Donostiako Berritzegunean Hizkuntza Proiektuaren Mintegiaren azkeneko saioa (7.a) burutu eta gero hasieratik bukaeraino egindako ibilbideari begirada bat ematea nahitaezkoa da. Hortik doa segidan adierazten dena. 

Batez beste Hizkuntza Proiektua aztergai moduan izatean bospasei azpigai nagusi jorratu dira: 
-Ikastetxeko Koordinazioa (Partaideak-Arduradunak) 
-Diagnosia ( ikastetxe batek dituen informazio iturririk gehienak profitatuz) 
-Garapena (Helburuak zehazteko tresnak, Hizkuntzaren planteamendua) 
-Garapena (Plan Estrategikoa) 
-Baliabideak teknologi berrietan (Moodle), informazioa 
-Ikastetxeen esperientziak partekatu 

Prestakuntzaren ikuspegitik agian beste batzuen artean aspektu bat gailentzen da. Nola egin ikastetxe bakoitzak daraman hizkuntzekiko esperientziak bat egin dezala besteek daramatenarekin?. Hain zuzen ere hortxe dago koska ze gero Mintegiaren saioetan zehazten diren galderak zein atazak denei baliagarriak suertatu behar baitzaizkie. 

Beraz, emandako iradokizunak zein aholkuak alde batetik eta erabilitako tresnak zein baliabideak bestetik ildo horretatik zihoaz, hots, nolabaiteko kutsu orokorretik ikastetxe bakoitzean duen kutsu partikularrera abiatzeko ildotik. 

Gainerakoan ez da esan behar formakuntza honen partaide ororen arteko elkarreragina funtsezkoa suertatzen denik.

Saioaren amaieran, baliabide hornitzearen ildotik jarraituz, Mintegiaren aplikazioan (Moodle) Ignacio Vilaren hitzaldi bati ("Prácticas educativas en entornos plurilingües") buruzko bideoa aipatu eta ikusi zen oso gainetik. Interesgarria delakoan hemen ere txertatzen da. 


Minutu batzuen edukiak:
4:20- Inmigración y niveles educativos parecidos
8:50- Creciendo la diversidad
10:00-Los últimos 7 años, Plan Inclusión, interculturalidad, plurilingüismo
12.45-Competencia plurilingüe
14:40-Una lengua base
19:02-Incorporación tardía, aulas de acogida
23:00-Aprender una lengua....
24:30-Prácticas educativas y predominio lengua oral
27:00-Incorporación todas las lenguas
..................

Bukatzeko Hizkuntza Proiektuaren erronka honekin Mintegi honen bidez urrats bat eman dela esan genezake, aurrerantzean ere beste urrats batzuk faltako ez zaizkigula kontuan harturik. 

2016(e)ko apirilaren 15(a)

LHko 3. mailako barne-ebaluazio diagnostikoa: Zientzia eta Matematikarako konpetentziak



Apirilaren 14an, 9:00etatik 12:00ak arte, Donostiako Berritzeguneko areto nagusian, LHko 3. mailako egingo den ebaluazio diagnostikoari buruzko hirugarren, eta azken saioa burutu genuen. Aurreko asteetan Hizkuntza Komunikaziorako Konpetentziari buruzko bi saio, bata ingelesa arlorako eta beste bat gaztelaniazko eta euskarazko arloetarako egin ziren.


       Bi konpetentziak definitzeko IVEI-ISEI-tik osatu diren dokumentuak landu ditugu: 

Natur Zientzietan, bi egoera edo testuinguru landu ditugu:
1. Umeen alergiak.
2. Imanak.

Irakasleek, probak irakurri dituzte eta galdera batzuei jarraituz eta  beren zalantzak, iradokizunak eta proposamenak konpartitu ditugu.

Imanen froga aztertzeko, aretoan bertan galderen esperimentazioa egiterik zegoen, hau da, imanek dituzten ezaugarriak eta propietateak ikusgai jarri dira, nolabait ikasleekin egin behar zen moduan.

Bi egoerak zuzentzeko adierazpenak eman eta probatu dira.

Natur Zientzietarako ere, egoera berri bat aurkeztu da, adibide moduan irakasleak beraien ebaluazio ereduan txertatzeko: Zentzumenak


Gero matematikaren egoera bat aurkeztu da: "Eskolako lasterketa"
 Irakasleen zalantzak eta iradokizunak partekatu ditugu eta bukatzeko proba zuzendu dugu.

 Saioan erabili zen aurkezpena, esteka honetan eskura dago.


2016(e)ko otsailaren 4(a)

XXI. Gizaldiko irakaskuntza. Ikaskuntza kooperatiboa. IK/KI programa Gipuzkoan.

            Donostiako Berritzeguneko webgunean, eskura duzue argitalpen berri bat

             Argitalpen honetan, “Cooperar para Aprender / Aprender a Cooperar (CA/AC) “Ikasteko Kooperatu / Kooperatzen Ikasi” (IK/KI) programak Gipuzkoan azkeneko 6 urteotan ibilitako bidea aurkeztu nahi dugu. Bertan erakusten dira programaren funts teorikoa, dakarren berrikuntza pedagogikoa, bultzatzen duen eskumenen garapena, jarraitu duen prozesua eta emandako aholkularitza. Gainera, azpimarratuta gelditzen dira praktika egokien adierazleak,aztertutako erronkak eta aurreikusitako ondorioak. IK/KI programa bultzatu dutenak elkarlanean aritu dira programa euren zonetan sustatzen, koordinatzen dutenekin eta euren ikasgeletan ezartzen dutenekin. Elkarlan horren emaitzak dira azaltzen diren hausnarketak, sustatzen diren jarduketak eta erabiltzen diren tresnak.
                                                                                  Hitzaurrea. Jose Antonio Pinedo.


Dokumentuaren atalak eta edukiak hauek dira: 
  • Pere Pujolàs maisuari esker onak. Guipuzkoako Berritzeguneetako aholkulariak.
  • Aurkezpena: IK/KI Programaren aurkezpen laburra. Jose Maria Arakama eta Maria Victoria Fernández.
  • Sarrera. Jose Maria Arakama.
 1. Zergatik Ikaskuntza kooperatiboa? Zergatik IK/KI? Jesús Maria de la Mota.

2. IK/KI programaren hamaika ezaugarri praktiko. Jose Maria Arakama.

3. IK/KI-ren oinarri teorikoa. Jose Maria Arakama

4. IK/KI-ren ibilbidea Gipuzkoan. Pedro Roa.

5. IK/KI-ren berriztatze pedagogikoa eta hezkuntza kalitatea. Maria Victoria Fernández

6. IK/KI eta 14 praktika onen adierazleak. Maider Beitia eta Jose Maria Arakama. 


7. IK/KI-k oinarrizko konpetentziak lantzen ditu modu naturalean. Javier Lacunza.

8. Ikastetxean eman beharreko urratsak eta prozesua. Jose Luis Alberdi.

9. IK/KI-ren aholkularitza. Maria Luisa García, Teresa Santos, Maria Sol Uria

10. Ondorioak eta erronkak. Jose Maria Arakama. 


11. Eranskinak. 


12. Bibliografia.

2015(e)ko azaroaren 5(a)

Hizkuntza Proiektua lantzeko Mintegiaren berri




Goikoan azaltzen den irudia Hizkuntza Proiektua lantzeko Mintegiko aplikazio digitalekoa da. Bertan saioz saioko edukiak azaleratzen ditugu.

Orain arte bi saio besterik ez ditugu egin –datorrena abenduaren hasieran-. Besteak beste saioen helburu garrantzitsu bat parte hartzen diren ikastetxeen artean era egoki batean bat etortzea litzateke; horrela aurrerantzean ibilbide komuna garatuko da. Oro har, bi saio hauetan adierazitako lanak nahiz azpitaldeen elkarerraginak honako hauek izan dira:

  • Ezagutu hizkuntzei dagozkien deialdiak, iradokizunak, dokumentazioa.
  • Begiztatu nahiz komentatu beste ikastetxeetan sortutako praktika onen  markoak.
  • Ezagutu Hizkuntza Proiektuaz sortuak diren beste plataforma digital batzuk.
  • Hurbildu Mintegiko parte hartzaileek beren ikastetxeetatik ekartzen dituzten ekarpenetara.
  • Ezagutu galderak, hausnarketak, aukerak, alde batetik, hizkuntzei buruzko diagnosia egiteko, eta bestetik, hizkuntza proiektu bat idazten hasteko.
  • Eduki edozein ikastetxetan hizkuntzen esparruaz sentsibilizatzeko hasierako iradokizun batzuk.
  • Proposatu ikastetxean hizkuntzen ardura nahiz kudeaketa dauzkan lan talde (edo hizkuntza batzordea)-aren partaide ezberdin zein bakoitzaren betebeharrak.
  • Jarraitu hizkuntza proiektu bat egiteko gida ofizialaren argitaratzearen prozesuari.

Beheko parte honetan ikus daitekeen bideoak "zer da hizkuntza ongi hitz egitea" delako galdera medio ongi adierazten dizkigu hizkuntzak (hizkuntzek) dituen erronkak eta aldi berean Hizkuntza Proiektu batek dituenak ere bai.







2015(e)ko urtarrilaren 10(a)

Ikaskuntza Zerbitzua Proiektuak: ikasteko modu alternatibo bat?

Donostiako Berritzegunea Ikaskuntza Zerbitzu Proiektuen gaia lantzen aritu gara azken ikasturteetan zehar. Hain zuzen ere 11-12 eta 12-13 ikasturteetan, beste Hezkuntza Laguntza Zerbitzuekin batera (Valenciako CEFIRE, ´Hospitalet eko Servei Educatiu , Cantabriako CEP), Dos Mares izeneko Proiektuan hartu genuen parte MEC-eko ARCE markoaren barruan Ikaskuntza Zerbiztuari buruzko hainbat lan burutuz. Tartean, "Ikaskuntza-Zerbitzu Proiektuei aholku emateko gidaliburua" osatu eta argitaratu dugu 2014 urtean. Gaztelerazko Gida ere ikusgai dago: "Guía para el Asesoramiento de proyectos de Aprendizaje Servicio"


Aholkularitza Gida honetan, Ikaskuntza
Zerbitzuaren kontzeptua, osagaiak,
baldintzak, eremuak eta ikaskuntzen
inguruan aritu gara, eta ikastetxeetan 
aurkitu daitezkeen bost egoeren 
inguruan antolatu dugu aholkularitza:



1- Ikaskuntza-Zerbitzuari buruzko informazioa eta hedapena
2- Heziketa-Jardunbide egokien identifikazioa
3- Proiektu batean laguntzea
4- Ikaskuntza-Zerbitzua ikastetxearen proiektua
5- proiektuaren ebaluazioan laguntzea