LH etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
LH etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019(e)ko apirilaren 15(a)

KORRIKA 21ean KLIKA egin dugu BERRITZEGUNEkideok

2076. Kilometroan lekukoa eramatea egokitu zaigu, eta horretarako elkartu gara Berritzeguneko gehiengoaren izenean talde sendo bat ideia sendo batekin: Sistema eragilean klika egin eta hori bururaino eramatea. “Beraz, klika! Instalatu eta elika" eginez geure egunerokoan euskaraz bizitzen jarraituko dugu, are gehiago emozioz betetako KORRIKAren bultzada baliatuz.


Elkartasunean eta elkarri lekukoa emanez 2 alditan burutu dugu


Bideoa ere lekuko!









Horrela bada, bat gatoz eta geure egiten dugu lekuko baitako mezuarekin, Maialen Lujanbio Zugastik adierazi duen moduan:

“…KLIKA!

Hizkuntza ez da edukitzeko

Lizuna egiten zaio barruan gordeta, lika.

Beraz, KLIKA!

Instalatu eta elika…”


2018(e)ko urriaren 8(a)

Eskolen arteko Lankidetza Proiektuak abiatzeko deialdia

(Berritzegune Nagusia)
2018-2019 ikasturtean ere "Eskolen arteko lankidetza proiektuetan" parte hartzeko gonbidapena zabaldu nahi dugu. Haur Hezkuntzatik hasita, Bigarren Hezkuntzaraino izango duzue aukera lankidetza proiektuetan jarduteko zuen ikastalderekin.
Proiektu hauek oso aproposak dira ikasleek komunikazio konpetentziak, konpetentzia digitala, eta diziplina baitako konpetentzia oro jorratzeko modu eraginkorrean beste eskoletako ikasleekin modu kolaboratiboan. Funtsean, ikasleek burututako lan produkzioak beste eskolekin eta familiekin elkarbanatuko dituzte sarean, erakuslehio aparta gertatuz euren motibaziorako.
Izena eman ondoren, proiektuak adosteko aukera zabalduko zaie parte-hartzaileei, beti ere, Berritzeguneko laguntza gertutik jasoz.
Hauek dira lankidetzarako proposamenak:
Europako beste herrialdetako eskolekin lankidetzan jardun nahi izanez gero, eTwinning komunitatean parte hartzea proposatzen dizuegu: HH - LH - DBH - DBHOko ikastalde orori zuzendutako proiektuak garatu baitaitezke.
Argibide gehiago lankidetza.proiektuak*berritzegunenagusia.eus


>>> Urriaren 26ra arte <<<

2016(e)ko abenduaren 7(a)

Gorputz Hezkuntza ezgaitasuna duten ikasleentzat, ikuspegi inklusibotik begiratuta-2.saioa


XABIER LEIZEA- KIROLENEko irakaslea  eta GAITUZ SPORT programaren arduradunak eskeini digu  2.saioa abenduaren 2ean.
Saio honetan kontzeptuak argitu ditugu:
 URRITASUNA- egitura edo funtzio psikologiko, fisiologiko edo anatomikoaren galera edot kaltea.
EZGAITASUNA-gaitasunen murrizketa edo ausentzia urritasun batek sortarazten duenean, normaltzat hartzen den gauza bat egiteko.
ELBARRITASUNA-MINUSBALIOTASUNA- urritasun edo ezgaitasunun baten ondorioz, pertsonak duen desabantailezko egoera eta honen ondorioz bere kasuan normalak diren jarduerak edo ekintzak mugatzen edo eragozten duenean.

Bestalde, argi geratu da, irakaskuntzan jarduten dugunok, ezgaitasun eta minusbaliotasunak eta baita hauek sortzen dituzten desabantaila sozialak ekiditen laguntzeko eragileak garela,
Horretarako PRESENTZIA -PARTEHARTZEA-GARAPENA BERMATU behar dira,  Eskola Marko Inklusiboan.

Formakuntza saio hauek jarraipena izango dute 2017ko urtarrilaren 16tik  aurrera, Eskola Marko Inklusiboaren baitan programaketak nola garatu ikusteko.

INFORMAZIO gehiagorako begiratu BERRITZEGUNEko WEBean prestakuntza-ekintzen atala(http://g01.berritzeguneak.net/eu/)

2016(e)ko azaroaren 23(a)

Gorputz Hezkuntza ezgaitasuna duten ikasleentzat, ikuspegi inklusibotik begiratuta

XABIER LEIZEA- KIROLENEko irakaslea  eta GAITUZ SPORT programaren arduradunak eskeini digu  saioa urriaren 21ean. Bertaratu direnen artean, Gorputz Hezkuntzako espezialistez gain, Okupazio terapeuta,Fisioterapeutak, Tutore, PT eta HLEak ere izan dira. Elkarrekin aztertu dugu eskola INKLUSIBOAk zer eskaini behar duen, eta nola egituratu behar den GHko arloa; metodologia oinarrietatik abiatuta , antolamendu eta jarduera konkretuetaraino.  
 

Datorren saioa abenduaren 2an 10:00etatik -12:00etara
Ikastaro honek jarraipeneko  bigarren atala izango du urtarrilean: eskola marko inklusiboaren baitan programaketak nola garatu ikusteko. 

INFORMAZIO gehiagorako begiratu BERRITZEGUNEko WEBean prestakuntza-ekintzen atala (http://g01.berritzeguneak.net/eu/)

2016(e)ko apirilaren 15(a)

LHko 3. mailako barne-ebaluazio diagnostikoa: Zientzia eta Matematikarako konpetentziak



Apirilaren 14an, 9:00etatik 12:00ak arte, Donostiako Berritzeguneko areto nagusian, LHko 3. mailako egingo den ebaluazio diagnostikoari buruzko hirugarren, eta azken saioa burutu genuen. Aurreko asteetan Hizkuntza Komunikaziorako Konpetentziari buruzko bi saio, bata ingelesa arlorako eta beste bat gaztelaniazko eta euskarazko arloetarako egin ziren.


       Bi konpetentziak definitzeko IVEI-ISEI-tik osatu diren dokumentuak landu ditugu: 

Natur Zientzietan, bi egoera edo testuinguru landu ditugu:
1. Umeen alergiak.
2. Imanak.

Irakasleek, probak irakurri dituzte eta galdera batzuei jarraituz eta  beren zalantzak, iradokizunak eta proposamenak konpartitu ditugu.

Imanen froga aztertzeko, aretoan bertan galderen esperimentazioa egiterik zegoen, hau da, imanek dituzten ezaugarriak eta propietateak ikusgai jarri dira, nolabait ikasleekin egin behar zen moduan.

Bi egoerak zuzentzeko adierazpenak eman eta probatu dira.

Natur Zientzietarako ere, egoera berri bat aurkeztu da, adibide moduan irakasleak beraien ebaluazio ereduan txertatzeko: Zentzumenak


Gero matematikaren egoera bat aurkeztu da: "Eskolako lasterketa"
 Irakasleen zalantzak eta iradokizunak partekatu ditugu eta bukatzeko proba zuzendu dugu.

 Saioan erabili zen aurkezpena, esteka honetan eskura dago.


2016(e)ko otsailaren 22(a)

Zuhaizti HLHI: Mediateka


Zuhaiztiko aholkulari erreferente naizenez, gaur eskolako mediateka bisitatzeko eta Margarekin, bertako arduradunarekin hiztegiteko aukera izan dut.
Dakizuenez Zuhaiztiren metodologia proiektu lanean oinarritzen da eta Mediateka ere testuinguru horretan kokatzen da, ikasleek proiektu baten informazio eta dokumentazio fasean Mediatekara jotzen dute baina  jarduera eta ekimen gehiago egiten dira ere.

Mediatekaren liburutegia
Mediatekaren ipuin kontaketa eta ikusteko gunea

Mediateka irekita dago eguerditan eta eskolak bukatu ondoren arratsaldeko 17:30 arte eta bertan ikasleak eta gurasoak egon daitezke lanean edota irakurtzen. Gurasoek ere bere txokoa dute, liburuekin eta prestamo zerbitzuarekin ere, Mediateka Zuhaizti hezkuntza komunitatearen benetazko bilgune bihurtuz.

Eskola orduetan talde guztiak pasatzen dira mediatekatik eta bere ordutegian islatzen da, irakasle batekin edo mediatekako arduradunarekin joaten dira eta han ataza desberdinak garatzen ari diren proiektuaren barruan burutzen dituzte.
Joan zen ikasturtean zehar 663 ikasle talde pasatu ziren eskola ordutegian, 5.880 ikasle eguerdian eta 1.996 arratsaldean!!!!

Eguneroko funtzionamendutik aparte zenbait ekintza antolatzen dira ere ikasturtean zehar, irakurketaren zaletasuna bultzatzeko helburuarekin: 

LIBURUTEGIAREN EGUNA
LIBRUAREN ASTEA: Apirilean eta liburuaren eguna ospakizunekin batera . Hainbat idazle, ipuinlari etortzen dira eta ikasleek beraiek kontaketa maratoia, kamishibai ipuinak eta beste liburutegiekin ere ekintzak elkartrukatzen dira.

IPUINAREN TXOKOA
MALETA BIDAIARIAK: Haur Hezkuntzako irakasleekin koordinaturik familia artean irakurketa sustatzeko materialekin zortzi maleta prestatzen direlarik.
LEHIAKETAK

Ikasleen parte hartzea ez da bakarrik mugatzen liburutegiaren "bezero" gisa, baizik ikasleek ere mediatekaren mantenu eta kudeaketa lanean ere aritzen dira bolondres gisa.

Ikasturte hoentan mediatekaren proiektu bikain honen "spin off" gisa beste ekimen berri batean dabiltza: 5.mailako eta 1. mailako berdinen arteko tutoretza hain zuzen. momentuz bi talde ari dira eta momentuz oso balorazio ona egiten ari dira. 

Zoriondu besterik ez zait geratzen.

2015(e)ko uztailaren 10(a)

IKASKUNTZA ZERBITZUA PROIEKTUA THE ENGLISH SCHOOLen

Badira urte batzuk The English School eta Lamorous Zentroa
elkarrekin lanean ari direla. Hasieran, Ikastetxeko ikasle-irakasleek Zaharren egoitzara joaten hasi ziren bisita egitera eta Eguberrietan Musika kontzertua ematera.

Berehala konturatu ziren irakasleek eta Egoitzaren arduradunek jarduera horri beste buelta bat emanez, proiektu aberatsa garatu zitekeela.

Eta pentsatu eta egin, azken sei-zazpi urte hauetan proiektu hau benetako Ikaskuntza Zerbitzu proiektua bihurtzen joan da.

Ikasturte honetan, Ikastetxeko zuzendaria den Beatriz Cortes, eta LH 5eko irakasleak diren Martin Valencia eta Itsaso Garmendiak garatu duten proiektuaz aritu gara. Ikastetxeak eta Zaharren egoitzan antolaturiko jarduerak elkar ezagutu eta elkarrekin gauzak egiteko aitzakia bat direla badakite eta Gaztelera, Euskara eta Plastika arloetan aritu dira lanean.
Generazioen arteko elkar ezagutza bultzatzea eta sustatzea helburua izanik, hasierako jarduera inkesta bat egitea izan zen. Gaztelera arloan, inkesta baten helburuak zein diren, nola osatu, nolako galderak... landu zuten eta taldeka, hainbat inkesta prestatu zituzten neska-mutilek. Gurasoek ere lagundu zieten etxean, hartara hiru belaunaldi lotuz: haurrak, gurasoak eta aiton-amonak. Nolakoa zen gurasoen bizitza eta aiton-amonen bizitza 10 urterekin? Zer egiten zuten jolasteko? Zein ziren kantu abestuenak?...

Egoitzan elkartuz, elkarrizketa garatu zuten. Irakasleak bai esan ere: "Gidoitik ateratzea komeni da: benetako elkarrizketa ez da bakarrik inkesta bat. Pertsonak ezagutzeko, bizimoduak ezagutzeko.... balio du"

Ikasleek rol aktiboa hartu zuten. denak ziren nor tartean zuten jarduera garatzeko. Eta elkarrizketa egin ondoren, testua osatu eta gelaren aurrean azaldu zuten, benetako erreportariak bezala. Beraiek aitortua, konturatu omen ziren pertsona guztiak izan direla haur...beraiek orain diren bezala. Beste begirada bat aurkitu zuten.

Bigarren jarduera, Eguberritako dekorazio partekatua izan zen: Plastika arloan, Zaharren egoitza apaintzeko elementuak egin zituzten. Asmatu, burutu... "Aizu...lan hori ez dago eramateko moduan, hobeto egin beharko duzu" zion ikasle batek besteari... Benetako lana zenez, kalitatea zaintzea ere merezi zuen...Motibazioa ere erreala zen. Lanak bazuen helburu jakin eta partekatu bat.

Egoitzako biztanle guztiek harrera ona egin zieten ikasleei eta elkarrekin aritu ziren egoitza apaintzen. Irakasleek ere zerbait deskubritu zuten: aurreko elkarrizketarekin lortutako konfidantzan oinarrituta, ikasleek rol aktiboa zuten egin beharreko lanean, agureekin hitz egiterakoan, apaingarriak non jarri erabakitzerakoan, lana gidatzerakoak, lana egiterakoan... Agureek egoitza osoa erakutsi zieten bisitari ospetsuak bailiran.

Apaingarrien ostean hiru kanta ere kantatu zituzten eta agureek eskolara bisita bueltatu zietenean, honako jarduera hauek antolatuak zituzten: Eguzki sistemaren azalpena, Ipuin motzen kontaketa, ikasleek egindako bideoarne azalpena...Talde interaktiboak etageberazioren artekoak.

Azkenik, "Pintxo-pintxo" ekitaldia prestatu zuten ikasleek  Lamorous Egoitzan, eta bertako biztanleekin batera ospatu zuten urteko   Ikasleek Lan-taldeetan antolaturik, erosketak egitera joan ziren, zerrendan adostutako gaiak erostera, aurrekontu jakin batekin. Talde bakoitzak bere pintxo hotzaren espezialitatea prestatu zuen Zaharren egoitzan eta bost mahai antolatu zituzten pintxo guztiekin. Zer ikasi zuten? Egingo zutena planifikatzen, prestatuko zuten pintxoa adosten, osagaiak zerrendatzen, aurrekontura egokitzen, pintxoa sukaldatzen, aurkezten eta ospatzen.

" Mano Viva" edo "Esku Bizia"  proiektu bat ere badute ikastetxean, Ikaskuntza Zerbitzua Proiektuak garatze bidean ari bait da ikastetxea. Ikasleek ikasten dutenarekin komunitateari zerbitzu erreala emanez.

2013(e)ko maiatzaren 7(a)

ICT for Language Learning


    "Over the past few years, technology has gradually become a valuable part of my teaching armoury. My essential teaching tool kit used to be a good course book, a ball, some pictures and coloured pens but now it includes a computer and a Wi-Fi connection as well. Using digital tools in the classroom was a logical progression for me. I had used cassette players and then CD players, video and then DVD so, as soon as I got a laptop computer I started to think how it could work for me in the classroom..."  


This is the way Gareth Davies starts his article It's a Digital World about the advantages of using new technologies in the classroom, published on English Language Teaching Global Blog (Oxford University Press) last November. He looks at three ways to make the digital world work for us in our upper primary classroom:

    • Digital Presentations Tools
    • Getting students using technology
    • Professional Development
We're sure you'll find it interesting and perhaps you can see your own experience reflected on it somehow.

There is another pair of articles we'd like to share because we have no doubt they can be useful in order to make a decision about how to integrate technology into our classes and what for:

Finally, we'd like to make reference to the last session of our seminar HMH - Arloak Ingelesez, which took place in Lasarte two weeks ago, Techy Tools for Primary Teachers was the topic. On this occasion, we had the opportunity to listen to Margie Marc (Macmillan), who shared with us a range of cloud computing tools which are relevant for the Primary classroom and gave us some ideas about how to exploit them in a way that complements our everyday practice. These are some of those tools:
  1. www.animoto.com - A presentation tool for turning photos and short video clips into great videos.
  2. www.triptico.co.uk - This tool can be downloaded to create language activities and games for any subject or level.
  3. www.chartgo.com - This one can be used to create a chart for presenting data to make information visual and easy to understand.
  4. www.tagxedo.com - This is a word cloud tool (a mixture of words presented as an image).
  5. www.voki.com - This tool allows you to create avatars.
Have a look at them, we hope you'll find them helpful.

Have a nice day!