Bertan antolatzen ditugun ekintzak zabaltzea eta heziketan lagungarri izan daitezkeen proposamenak partekatzea da blog honen xedea. Horregatik pozgarria izango da guretzat zuen iradokizunak jasotzea.
2011-12 ikasturteko udaren atarian sortu dugu bloga eta badakigu ondo merezitako oporren zain zaudetela (gaudela), baina aldi berean, uda garai egokia da ikasturtearen eguneroko martxak eragozten digun gogoeta egiteko eta datorren irailetik aurrera beharko dugun ilusioa berritzeko. Horregatik ez dugu itxaron nahi izan, eta azken txanpa honetan sortzen diren ideiak eta proposamenekin hasi dugu bloga. Zuekin batera egin nahi dugulako bidea.
Donostiako Berritzegunea zabalik |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina