Ikasten ikasi etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Ikasten ikasi etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017(e)ko ekainaren 13(a)

Binaka arrazoitzen: matematika baino gehiago

Datorren ikasturteko prestakuntza diseinatzen ari gara eta orain arte izan ditugun prozesuak aztertu ditugu, ea proposamen berriak egin behar diren edo lehengo prozesuetan zer aldatu behar dugun erabakitzeko. Hori horrela, 2016-17 ikasturtean hasitako Binaka arrazoitzen mintegiaren balorazio oso ona egin dugu eta interesgarria iruditu zaigu informazioa zabaltzea.

Tutorea eta tutoratua problemak ebazten elkarrekin - irudiaren jabea: ARA CRIATURES

Bartzelonako UAB-ko GRAI (Grup de Reserca sobre Aprenentatge entre Iguals) taldearen eskutik jaso genuen iaz "Binaka arrazoitzen" programaren berri. Marta Flores Coll irakaslea gonbidatu genuen eta zuzenean aurkeztu zigun. Ondoren, ikastetxe batzuk berdinen arteko tutoretzan eta matematika arloan sakontzera animatu ziren eta aurrera jo genuen.

2016-17 ikasturtean programa garatzen eta aplikatzen jardun dugu Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako hainbat irakasleekin batera eta bukaeran egindako balorazioetako batzuk ekarri ditugu hona:

Programa oso egituratuta dago. Dena bideratuta dago, horrek errazten du lana eta programaren martxa.
Problemak ebazteko beste modu erakargarri bat ikastetxean ezartzeko, ikasleek gustura hartzen dutena.
Oso interesgarria ikaskuntza kooperatiboan aurreratzeko.
Gogoeta sakona problemen ebazpenaren inguruan; planifikazioa gai bereizgarri gisara.
Problemen ebazpenean berrikuntza; interakzio egituratu eta planifikazioa indartzen du.
Matematika lantzeko era berri bat.

Horrekin batera, mintegia eraman dugun aholkulariok arazo-egoeren bidez irakasteko bidea ere badela ikusi dugu, gaitasun anitzak abiarazten dituelako, planteatzen dituen jarduerak erronka txiki batzuk direlako eta, gehienetan, ebazpena irekia dutelako. Era berean esan dezakegu, Matematikarako konpetentziaz gain, Konpetentzia sozial eta zibikoa garatzen duela eta, zehar-konpetentziak diren Ikasteko eta pentsatzeko konpetentzia, Ekimenerako konpetentzia eta Elkarbizitzarako konpetentzia ere. Eta ez alboko ondorio gisara, intentzionalitate betearekin baizik. Horretarako izan baita diseinatuta.

Laburbilduz, programa aberatsa da eta oso ondo garatu ditu bi osagai nagusiak:
1. berdinen arteko tutoretza egituratua
2. eta problemen ebazpena arrazoitua lantzeko aproposak diren materialak.

Berdinen arteko tutoretzaz luze aritzea ez da behar, urte asko daramatzagu-eta gure ikastetxeetan praktikan jartzen, baina interesgarriak dira oraingo bertsio honek ekartzen dizkigun berrikuntzak. Bigarren osagaiari dagokionean, berriz, lan handia egin dugu aurten: katalanez eta gaztelaniaz zeuden materialak euskarara itzuli, gure egoeretara egokitu eta jarduera berriak sortu. Eta lan horri esker, datorren ikasturteko mintegian parte hartuko duten ikastetxeek behar duten guztia hasieratik eskura izatea bermatu ahal izango dugu.

Informazio gehiago nahi duenarentzat, hara hemen:
  1. Cuadernos de pedagogia aldizkariak argitaratu artikulua:
    Razonar en pareja (Cuadernos de pedagogia)
  2. Razonar en pareja liburuaren laburpena:
    Razonar en pareja: resumen del libro
  3. Ikasleak binaka aritzeko interakzio pauta:
    Interakzio pauta
  4. Ebaluaziorako material batzuk:
    Bikotearen autoebaluazioa
    Irakaslearen behaketa erregistroa
    Errubrika berritua
  5. Ikasleek erabiltzeko jarduera orri bat adibide:
    LH_3Z_Jarduera4_Irteera egunean euria egiten badu
Beraz, Binaka arrazoitzen ezagutu eta praktikan jarri nahi baduzue, atsegin handiz hartuko zaituztegu 2017-18 ikasturtean egingo dugun mintegian.

2015(e)ko irailaren 24(a)

Ebaluazioa ikastearen zerbitzuan

Dolors Quinquer, Bartzelonako UAB-eko irakaslea cc-by-sa Donostiako Berritzegunea
Dolors Quinquer gurekin izateko atsegina izan dugu Berritzegunean. Zonaldeko irakasleekin konpartitu dugu ebaluazioaren inguruan ekarritako perlaz betetako hitzaldia:
"Nolakoa da zure libreta? Nolakoa da eskolan erabiltzen duzuen nota-koadernoa? Zerk agintzen du zutabe horietan?
"Benetan eskatzen ari zarenaren inguruan ikasleari ematen diozun mezurik argiena, ebaluatzeko moduarekin egiten duzu"
"Ebaluazioa ikas dezaten erabiltzea da kontua. Ebaluazio baliagarria interesatzen zaigu"
"Zeintzuk diren ezagutza-giltzarriak eta zeintzuk ezagutza-apaingarriak garbi bereiztuz egin dezagun programazioa eta ebaluatu dezagun"
Era horretako gogoetak tartekatuz (plater gustagarri batean usain-belar zipriztinak bailiran), joan da aletzen sekuentzia didaktikoaren faseetan egin behar den ebaluazio lana.

Azaldu, transmititu, animatu eta konbentzitu nahi gaitu Quinquerek. Hain garbi ikusten du irakastea zer den, non ez baita konformatzen ideiak botatzearekin. Ideia horiek gureak egin ditzagun nahi du. Eta horretarako eskaini dizkigu tresnak, materialak eta ereduak. Baina ez nolanahiko materialak eta ereduak, ikasgelako jardunean diseinatuta eta ikasgelan jorratutakoak baizik.

Azalpenaren bukaeran, kezkez eta zailtasunez hitz egiteko aukera izan dugu eta argigarriak eta pizgarriak izan dira Dolors Quinqueren ekarpenak. Maistra bat da, zalantzarik gabe.

2013(e)ko urriaren 11(a)

Krisia (k) ulertu eta landu...eskola eremuan



DONOSTIAKO BERRITZEGUNEA
2013-2014 IKASTURTEA

KRISIA(k) ULERTU ETA LANDU…eskola eremuan






Ez dut ulertzen interes tasa altuak eta estatuko defizitak
nola eragin dezaketen nere asteko pagan…


URRIAREN 30,    Hurbilpen soziologikoa           16:30-18:30
AZAROAREN 6   Gelarako lan tresna batzuk     16:30-18:30





 Posible al zaigu "krisi" honekiko hurbilpen soziologiakoa  egitea? krisiaren jatorria, ezaugarriak, gaur egungo bizimodu sozialerako eragina, zer nolako portareak hartzen ditugu gizakiok krisi garaietan, nola eragiten digu beldurrak eta ezjakintasunak, zein fenomeno sozial desberdin azaleratu daitezke, nola aztertu irtenbideak, zein eszenategi posibleak egon daitezke hemendik aurrera, krisiak eta giza mugimenduak, ...Gure gaur egungo gizartean kokatuta…






Krisi ekonomikotik haratago, zer esan soziologikoki gaurko gizarte arduragabeaz eta gizaki bakartiaz?

1.       Egungo gizarte post-a zer den zehazteko zailtasunak. Hain arrotza ote da?
2.       Gizartearen modernoaren destradizionalizazioa. Egungo gizarte modernoak tradizioak eta instituzioak ahuldu ditu eta, ondorioz, erantzunik eman ezinean ibili beharra du pertsonak. Askatasunaren efektu kolateralak.
3.       Krisi sistemikoak eta biografia pertsonalak.  Biktimak errudun bilakatuz, Autolaguntza egungo ideología dominantea.
4.       Nola eraiki autoritatea? Posible ote da indibidualismoan oinarrituta moral kolektiborik eraikitzea? Ezkerra eta progresismoaren ezintasun nabarmenak.
5.   Etorkizun hurbilaz, zer esan…


Azaroaren 6
16:30-18:30
Gelan lantzeko hainbat proposamen

 Noraino behar dituzte gure ikasleek eguneroko ekonomiari buruzko tresnak? Noraino tresna hauek ezagutu eta modu kritiko batetan erabili? Zein oinarrizko konpetentziak daude eguneroko kudeaketarekin lotuta? Matematikoa, zientifikoa, hizkuntz konpetenzia, ikasten ikasi, gizarte eta hiritartasun konpetenzia, giza eta arte kultura, digitala, ekimena eta autonomia…
  Hainbat jarduera didaktiko lantzeko proposamenak eta materialak ikusiko ditugu, gure arloekin zerikusia dutenak eta proiektu ere bihurtu daitezkeenak.

16:30-17:30
Gure ikasleen eguneroko ekonomia
Kontsumobideren laguntzarekin (Eusko Jaurlaritza)


1. Familien aurrekontua
2. Erosketaren irizpideak
3. Telefono mugikorra
4. Energia aurrezpena
5. Gainzorpetzea
6. Banku-eragiketak. Hastapena

17:30-18:30
Ekonomia adierazleak,
EUSTAT-en laguntzarekin (Eusko Jaurlaritza)



1.    Barne Produktu Gordina eta Errenta
2.    Energiaren kontsumoa
3.    Euskalherriaosatzen duten herrialdeen ezaugarri sozioekonomiako ezberdinak ikusteko bidea (Unitate Didaktikoa)
4.    Enpresa eta merkataritza elektronikoa
 








2013(e)ko martxoaren 5(a)

"PENTSATOKIA" MARIAREN BIHOTZA IKASTOLA

Ibilbide Pedagogikoen bigarren mugarria izan genuen otsailaren 25ean eta 28an Mariaren Bihotza ikastolan. “Pentsatoki, arrazoinamendu bidean” esperientzia zazpi ikastetxeko zortzi partaideek ezagutzeko eta konpartitzeko aukera paregabea izan zen.

Proiektua koordinatzen duten koordinatzaileek, bertako ikasleek eta zuzendariak Pentsatokiaren berri eman ziguten.

Matematika arloa aitzaki, problemen ebazpenean eta logika arrazoinamenduan oinarrituta talde elkarreragileen metodologia erabiliz oinarrizko hezkuntzan garatu beharreko zenbat gaitasun lantzen dituztela nabari gelditu zen.

Hala nola, ahozko komunikazioa, elkarrizketa dialogikoa, adosteko eta elkar ulertzeko gaitasuna, ulermena, idazmena, autonomia, elkarri laguntzea, entzutea… Matematika arloa lantzeaz gain Ikasten Ikasi gaitasuna garatzeko eta aniztasunari erantzuteko metodologia interesgarria.

2013(e)ko otsailaren 15(a)

Ikasleekin gaia lantzeko aukera paregabetua: 2012DA14 asteroidea

         Gaur, ostirala otsailaren 15ean, 2012 DA 14 asteroidea gure planetatik urbil pasako da, 130.000 tonako asteroide bat Lurretik 27.520 kilometrotara igaroko da (Ilargiaren ibilbidearen bataz besteko Lurrarekiko distantzia 384.402 km-koa da), eta 28.100 km/h-ko abiaduran. Lurretik gertuen igaroko den objektu kosmikoa da, objetu horien orbitak aurreikusteko gai garenetik. Penintsulan 21:00an ikusiko da.              
         Asteroidearen bataz besteko diametroa 50m-koa da, eta ikatza bezain beltza. IAC (Instituto Astrofisico de Canarias), konparazio adierazgarria egin dute:



         IAC-tik webgune berezi bat osatu dute gertakizun hau jarraitu ahal izateko, informazio asko eta ikusteko gidekin: Especial Asteroide 2012-DA14

Informazio gehiago EITBn

Ez galdu aukera zure ikasleekin lantzeko!!!!!!!!

2013(e)ko otsailaren 14(a)

Ikastetxeetako esperientziak: MARIAREN BIHOTZA-PENTSATOKIA

Mariaren Bihotza ikastolak aurrera daraman  Pentsatokia Proiektuaren berri izan genuen  Gipuzkoako Berriztapen Proiektuen XI.jardunaldietan eta baita ere gure blogean ikasturte bukaeran. 
Aurreko bi  linketan  klikatuta proiektuaren xehetasunak aurkitu daitezke.
Oraingo honetan Berritzegunetik bultzatu nahi dugun "Ibilbide Pedagogikoak"ekimenaren barruan aukera  duzue esperientzia ikastetxean bertan ezagutzeko.
Pentsatokia, konpetentzien garapena matematikaren bidez proiektua talde elkar eragileetan, ikasketa dialogikoan, aniztasunaren trataeraren inklusiboan oinarritzen da.
Lehen hezkuntzako 3.zikloko ikasleekin Proiektua ezagutzeko aukera izango dugu. Horretarako bi egun egongo dira: bata otsailaren 25ean eta bestea otsailaren 28an.

Otsailaren 25eko saioan parte hartzeko
http://g01.berritzeguneak.net/eu/actividades_detalle.php?codigo=IBILALDIA%202
Otsailaren 28ko saioan parte hartzeko
http://g01.berritzeguneak.net/eu/actividades_detalle.php?codigo=IBILALDIA 3

 

2013(e)ko otsailaren 13(a)

Gure Unibertsoa I-II : Ikusi eta Ikasi

Ikastetxeko Proiektuetan ari den eskoletako bat Igeldoko eskola dugu. Aurtengo ikasturtean "Unibertsoa" proiektua burutu dute eta abian dute bigarrena "Zinea".
"Gure Unibertsoa" proiektua garatzerakoan arlo desberdinak (matematika, ingurune, plastika, musika, hizkuntza, dantza...) lantzeaz gain ikastetxeko hizkuntzek ere islada izan dute.
Prozesu guztian oso garrantzitsuak izan dira gaurko baliabide teknologikoen erabilpena ,hala nola, informazioa bilatzeko, bideoak ikusteko, egindakoa jasotzeko...
Unibertsoaren gaia lantzerakoan interesa eta motibazioa izan dira nagusi, ohiartzun handia izan du hezkuntza komunitatean eta parte hartzea bikaina.

Proiektuaren azken xedea ederki ikusi daiteke eskolako blogean: Gure Unibertsoa I eta Gure Unibertsoa II : Ikusi eta Ikasi.

Aurreko urtean  Zientzialariak gara! zientzia proiektuan abiatu ziren  Berrobiko  eskolarekin batera. Burututako Proiektuetako bat "Makinak eta energia motak" izan zen. Azken xedea kotxeak egitea eta Berrrobira joatea. Gehiago jakiteko

2013(e)ko otsailaren 7(a)

Ikasleen laguntza gela arruntean: Ikaskuntza kooperatiboa




Donostiako Berritzegunean, hirugarren ikasturtez, "Ikaskuntza Kooperatiboa" proiektua lantzen ari gara. Momentu honetan, bi mintegi ditugu martxan: Hasiera fasekoa eta Orokortzen-Finkatze fasekoa.
Eskualdeko hainbat ikastetxe ari dira bi mintegietan eta Ikastetxeko Proiektuetan: Aiete LH, Igeldo LH, Arantzazuko Ama, Herrera LH, Zubieta LH, Lauaizeta BHI, Sto Tomas, Ekintza, Larramendi, Sta Teresa, San Ignazio...
Beste hainbat ikastetxe ere hurbilpena egiten hasiak dira. Eta honela, Gipuzkoa mailan, ehun ikastetxe baino gehiago ari dira-gara honetan, 3000 ikasle baino gehiagorekin.

Ikastetxe bakoitzean, irakasle talde deseberdinak ari dira gelako aniztasuna inklusio bidetik lantzen, ikasleen ikaskuntza prozesuaren autonomia eta personalizazioa bultzatzen, elkarlana eta autoerregulazioa sustatzen.

Bide honetan, BGko mintegi desberdinetatik ari gara proiektu honen uztarketa egiten: Ikaskuntza kooperatiboaren mintegitik aparte, Orientazio mintegia, Laguntza Irakasleen mintegia, Kontsultoreen mintegia, Berariazko Indartze Proiektuen mintegia...Eta honela, ikastetxeko irakasle perfil desberdinak artikulatzen dute bere praktika gela arruntean.

Marko honetan irakurri behar da ondoko aurkezpen hau.VIc-eko Unibertsitateako Jose Ramon Lagok azaldu zuen aurrekoan eta irakasle talde askotan lantzen ari direna. Bertan, Ikaskuntza Kooperatiboko hiru eremuetako dinamiken (Kohesio dinamikak, Arloak Ikasteko dinamikak, Kooperazioa ikasteko dinamikak) egokitzapena azaltzen du, ikasleen laguntza gelan arruntean ikusten bait du. Eta hori da hai zuzen momentu honetan ikusten dugun erronkarik nagusienetako bat. Eta errealitatean, bai ikastetxe eta Berritzegunetako praktiketan, laguntzak antolatu eta erabakitzeko moduan (politikan) eta irakasle taldeek pentsatzen eta sinesten duten kulturan hori da ikusten ari garena.

Ikasleen laguntza gela arruntean: Ikaskuntza kooperatiboa

2012(e)ko abenduaren 12(a)

Nobel Sariekin mahai ingurua

        Abenduak 17an, astelehenean, Andia kaleko kutxa aretoan,Donostian, Nobel sari eta Asturias Printzea sariekin ospatuko da mahai-inguru dibulgatiboa. 
         Paregabeko aukera ikasteko eta zientziaz disfrutatzeko.

 

2012(e)ko abenduaren 5(a)

Airearen Tailerra - HHko irakasleentzat

         Joan den asteartean, abenduaren 4an, Airearen Tailerra egin genuen Carlos Garciarekin. Haur Hezkuntzako 17 irakaslek parte hartu zuten eta argazkietan ikus daitekeen moduan asko ikasi zuten eta ondo pasa ere bai.


Tailerrean airearekin lotura dituzten oinarrizko kontzeptuak esperientzia ugariz garatu genituen:

1. Aireak inguratzen gaitu eta sentitu egin dezakegu
2. Aireak tokia betetzen du eta materiaz osatua dago
3. Airea mugi daiteke eta haren indarra erabil dezakegu
4. Airea materia da, pisua du eta mugimenduari erresistentzia jartzen dio
5. Aireak betetzen duen espazioa tenperaturarekin aldatzen da

HAURREK ERE ZIENTZIAK IKASTEN!!!!!!!

2012(e)ko urriaren 29(a)

Norberaren Ikas Ingurunea

Bukatu berria da PLE ikastaroa Donostiako Berritzegunean. Hiru arratsaldetan zehar aritu gara "Norberaren ingurune pertsonala"ren inguruan Maite Goñi  rekin. Twitter, firefox-eko gehiarriak (echofon, shareaholik...), etabarren inguruan aritu gara.
Beharrezkoak ditugun edukiak aurkitu, jarraitu, gorde, erabili...Etengabeko ikaskuntzan aritzeko beharrezkoa. 
Site bat egiteko tutoriala eta argibideak ere utzi dizkigu Maitek, Goodle unibertsoaren inguruko sites batetan.

2012(e)ko urriaren 28(a)

"Ikasketa Zerbitzua" proiektuaren inguruan, San Telmo Museoan

Datorren azaroaren 7an, Donostiako San Telmo Museoan, "Ikasketa Zerbitzua" proiektuari buruz arituko gara, 9:30-11.30 tartean.

Jarduera hau Donostiako Berritzeguneak antolatu du eta irekia dago ikastetxeetan proiektuen bidez lanean ari diren irakasleei; gizarte elkarteak ere gonbidatuak daude: Ikasketa Zerbitzua, eskola komunitatearekin lotzen duen metodologia da: ikasleek curriculuma lantzearekin batera, gizarteari zerbitzu bat ematen dio; beste modu batez esanda, ikasleek, gizarteari zerbitzua ematen dio eta hortarako, eskolako curriculuma eta gaiak lantzen ditu.

Zergatik ikastetxeak eta gizarte elkarteak? Hasteko, ikastetxeko lantaldeak, bere inguruko gizarte beharrak aztertuko ditu; inguruan dituen elkarteren batekin jarriko da harremanetan, eta ikasketa zerbitzua diseinatuko du. Curriculum arloetako helburuak garatuko ditu zerbitzua emanez; zerbitzua emanez, ikasleek benetako arazoei erantzun bat ematen saiatuko dira, testuinguru zehatz batetan, beraien ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak aktibatuz eta ikasketa sakona garatuz, honetan datza kopetentzien garapena.

Markoa eta esperientziak ezagutzeko, Rafa Mendia izango dugu gurekin. Esperientzia bat Irungo Toki Alai ikastetxekoa izango dugu, eta bigaren esperientzia, Ibarrako Uzturpe Ikastolakoa.

Izena emateko epea, azaroaren 5ean bukatuko da.

2012(e)ko urriaren 23(a)

Prestatzen ikasten -- Aprender a formar


 Fernando Buesa Fundazioaren eskutik liburu baten aurkezpena egingo da:

'APRENDER A FORMAR.
Valores en la formación inicial del profesorado'

 
Aurkezpenean parte hartuko dute:  Imanol Zubero, Ana Irene Del Valle  eta  Elisa Usategui, EHUko irakasleak eta liburuaren egileak.

Asteartea, Urriaren 30ean, 19.00 etan
  Hotel Canciller Ayala.
Calle de Ramón y Cajal, 5. Gasteiz
.
 
Partaide bakoitzari liburuaren ale bat 
emango zaio.


                                                Liburuaren sarrera irakurtzerik badago.


2012(e)ko urriaren 19(a)

Hezkuntza Berariaz Sendotzeko Programa (PREE)

          Ikasturte honetan, Berritzegunean lan-mintegi berri bat sortu da, HBSPko ikasleekin aritzen diren irakasleentzat.  Irailean lehenengo saioa egin zen eta atzo, urriaren 18an bigarrengoa.
         Orokorrean, 20 irakaslek parte hartzen dute Donostiako ikastetxeetatik, publiko, zein itunpekoak.

    Lehenego saioan, ikasleen norbanakako plana egiteko eredua landu dugu eta ikasturteko hasieran egiteko jarduera kooperatiboak, ikasleen taldeko kohesioa bultzatzeko. Horien artean "Nire maleta" deitutakoa, irakasleak maleta baten hiru objetu eraman behar ditu berarekin erlazionatuta: zaletasunak, lanerako gauzak, petsonalak, etabar., gero egunero ikasle bakoitzak guaza bera egin behar du, horrela klaseko partaide guztiak egin arte. 

  Bigarren saioan, irakasleek aurkeztu zituzten egindako norbanakako planak eta taldeka aztertu ziren, iradokizunak eta aldaketak txertatuz. Proposamen didaktiko bat egin zen ikasle hauen idatzizko ulermena lantzeko, horretarako bi testu erabili genituen, zientzia.net ataritik hartuta. 
Hurrengo mintegia azaroaren 15ean, 15:00etatik 17.00etra izango da. 
Informazio gehiago izateko idatzi ondoko korreo elektronikora:  
                 naturzientziak@donosgune.net

2012(e)ko urriaren 18(a)

Idatziaren ulermena Bigarren Hezkuntzan

Neus Sanmartíren eskutik, "Idatziaren ulermena Bigarren Hezkuntzan" Berritzegunean, urriaren 18an


Ikastetxe askotan, "Hobekuntza Plan"ean lantzen ari den gaia da ulermenarena. Idatziaren ulermena gaurkoan, Bartzelonako irakaslea den Neus Sanmartirekin lantzen ari garena Donostiako Berritzegunean.  

50 irakasle inguru elkartu gara gaur galdera hauen inguruan
  • Zergatik da garrantzitsuan irakurtzen (eta hitzegiten eta idazten) irakastea arlo desberdinateko klaseetan?
  • Zein dira irakurketaren funtzio posibleak arloen edukiak ikasteko?
  • Zein testu mota aukeratuko ditugu funtzio bakoitzerako?
  • Nola irakurtzeko eskatzen, proposatzen diegu ikasleei?
  • Gai baten garapenaren zein momentutan?
  • Zer iradokitzen diegu ikasleei irakurketa jakin batetik abiatuta?

2012(e)ko ekainaren 29(a)

Zientzia haurrentzat segundo gutxian

Ikasturte honetan, Haur Hezkuntzako irakasleekin “Airearen tailerra” sekuentzia didaktikoa landu genuen etahurrengo ikasturterako berriro ere prestakuntza hori eskainiko da DonostiakoBerritzegunetik.

Proposamen hori aberasteko asmoz, hona hemen baliabide bat: Zientziahaurrentzat segundo gutxian, 8-12 urte bitarteko ikasleei zuzendutakozientzia-esperimentuen liburu bat da, baita ere familian eta lagun artean egindaitezkeen 100 esperimentutatik gora biltzen ditu. Adibide moduan botila-puxika esperientzia. Klikatu hemen deskargatzeko.

Jarraibide argi eta urratsez urratseko batzuek, eta irudiek, esperimentua ongi egiten lagunduko diote egin nahi duenari. Esperimentuak egiteko behar den material gehiena etxean bertan, lorategian edo auzoan aurkitu daiteke, eta ia edozein lekutan egin daitezke esperimentu hauek.

Salgai, Elhuyarren Interneteko dendan eta liburudenda nagusietan.

2012(e)ko ekainaren 21(a)

Mariaren Bihotza ikastola: Pentsatokia

Donostiako Mariaren Bihotza ikastolak matematikaren konpetentzia (problemen ebazpena eta arrazonamendu logikoaren dimentsioa) eta komunikazio gaitasuna hobetzeko helburuarekin sortutako proiektua duzue hau


Proiektu honetan hezkuntzaren oinarri diren gakoak uztartzen dira. Alde batetik, pertsonen arteko harremanetan beharrezkoak diren gaitasunak eta bestetik, norbanakoaren bilakaeran funtsezkoa den pentsamendua eta arrazonamendua.


Ikastolan egindako diagnosi ebaluazioaren hausnarketaren ondorioz etorri da Pentsatokia proiektua. Hainbat iturrik izan dute eragina honen sorreran: ikasketa dialogikoa, Otañoko eta Askartzakoa esperientziak haien artean.


Lehen Hezkuntza osoan eta Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoek parte hartzen dute, irakasleek zein ikasle guztiek; eta haiekin batera boluntario gisa lanean ari diren gurasoek.

Gehiago jakin nahi baduzu