2016(e)ko azaroaren 29(a)

VII Jardunaldi pedagogikoa Kale Dor Kayiko: Eskola-absentismoa gainditzeko gakoak
















Azaroaren 28an Kale dor Kayikók antolaturiko VII Jardunaldi Pedagogikoa ospatu genuen Donostiako Berritzegunean, aurtengo leloa Eskola- absentismoa gainditzeko gakoak delarik.
Marko legalaren aurkezpenarekin hasi ginen: Hezkuntzaren derrigortasuna, hezkuntza eskubide unibertsala bezala eta hortik Pedro Carnicero ikuskariak Eskola-Absentismoaren aurka aritzeko erakunde desberdinetatik garatzen diren prozesuetaz hitzegin zuen.
Donostiako Berritzegunearen izenean Lui García Gurrutxaga aritu zen gero.
Gure berritzeguneak aurkeztutako gaia Eskola Arrakasta guztiontzat izan zen, ekitatea bermatzeko eta inklusioarako dauden oztopoak gainditzeko gakoak edo giltzarriak.


Bilboko Pio Baroja ikastetxeak aurkeztu zigun esperientzia inspiratzailea izan zen, Ikasketa Buruak mezu oso positiboa luzatu zigun: ikasleengan itxaropen altuak izan behar ditugula, familiak gureganatu behar ditugula, ditugun baliabideak era eraginkorrean erabili behar ditugula eta batez ere jarrera derrotistek porrota sortarazten dituztela.
Kale dor Kayikoko hezitzailea den Ainara Pinak ere familiekin lana egiteko , berdinen arteko elkarekintzan abiapuntutzat harturik, ideiak ere eman zizkigun
Bukatzeko ikasleen eta familien bizipenak ere bideo baten bidez entzuteko aukera izan genuen.
Bukatzeko gure Donostiako Berritzegunearentzat hezkuntza eragile desberdinekin: elkarte, ikasle, familia, irakasle, beste erakundeekin elkarlanean jardutea helburu estreategikoa dela esan beharra dago.
Beraz denoi zorionak!!  

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina