Partaidetza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Partaidetza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019(e)ko apirilaren 15(a)

KORRIKA 21ean KLIKA egin dugu BERRITZEGUNEkideok

2076. Kilometroan lekukoa eramatea egokitu zaigu, eta horretarako elkartu gara Berritzeguneko gehiengoaren izenean talde sendo bat ideia sendo batekin: Sistema eragilean klika egin eta hori bururaino eramatea. “Beraz, klika! Instalatu eta elika" eginez geure egunerokoan euskaraz bizitzen jarraituko dugu, are gehiago emozioz betetako KORRIKAren bultzada baliatuz.


Elkartasunean eta elkarri lekukoa emanez 2 alditan burutu dugu


Bideoa ere lekuko!









Horrela bada, bat gatoz eta geure egiten dugu lekuko baitako mezuarekin, Maialen Lujanbio Zugastik adierazi duen moduan:

“…KLIKA!

Hizkuntza ez da edukitzeko

Lizuna egiten zaio barruan gordeta, lika.

Beraz, KLIKA!

Instalatu eta elika…”


2017(e)ko apirilaren 5(a)

20. Korrikan lekuko-eramale izan gara

BAT-ZUK leloan sinetsita, denon mundu honetan, kriseilu koloretsu honen baitan  biltzen den gure Euskara bultzatzera atera gara korrika 1260. kilometroan, Donostian, alaitasun eta ilusioz, zirrarak jota, gure txikitasunean proiektu erraldoi horren parte garela sentituta.

Txomin Enean elkartu gara kuadrilatxoa, gure talde sendoaren izenean. Lekukoa 3 partaideren artean zeramatela, elkarren indarrak bilduta, burutu dugu zegokigun kilometro zatia.
Bat egiten dugu antolatzaileek jai-ekimen honen aurkezpenean adierazitakoarekin: Nik, hik,  hark. Guk, zuk, zuek, haiek. Bat eta batzuk: nire hizkuntza, zure hizkuntza;  gure kultura, gure kulturak; mundu hau, mundu hauek.
Hizkuntza baten alde egitea, finean, guztien alde egitea da. Baten eta batzuen munduaren alde.  Kultura unibertsalaren alde.

Horregatik, elkar aberasten dugula, jendartearen partaide oro aniztasunean bidaide, gure ekarpentxoa sustatu dugu:  Euskara arretaz zainduz, gure nahia eta denon egitekoa da euskara aukera-berdintasunean bizitzea egunero eta eremu guztietan. Herritar guztiok bizi behar dugulako aukera-berdintasunean egunero eta plaza guztietan.

 Hala bedi!

2016(e)ko urriaren 16(a)

Claret Ikastola Ikas Komunitatea

Ikastolak izan duen lehenengo aldaketa izen aldaketa izan da: Mariaren Bihotza ikastolatik CLARET IKASTOLA izatera.

Klaretarren Euskal Herriko lurraldeetako ikastetxeek, hezkuntza programa berdina duen talde bat osatu dute. Horrela Bizkaiko Askartza Claret, Donostiako Mariaren Bihotza Ikastola eta Iruñako Cardenal Larraonak izena aldatu dute eta hemendik aurrera, Claret Askartza, Claret Ikastola eta Claret Larraona deituko dira.

Ikastetxe desberdinen elkarketak, logotipo eta irudi berria ekarri dio ikastolari. Logotipoa xumea eta alaia aukeratu dute.



Claret Ikastolak badu beste erronka bat, ikastola IKAS KOMUNITATE bihurtzea. Helburu hori dela eta, ikastolako irakasle taldeak, senideak eta irakasleak ez direnak prestakuntzarekin hasi dute ikasturtea. Ikas komunitatea izateko eta erabakia hartzeko prestakuntza sakona jaso dute. Proiektu honetan ezinbestekoa baita denon partaidetza.
Prestakuntza jaso eta gero, irakasle taldeak aho batez Ikas Komunitatea izateari baietza eman zion.



Urriaren 4ean ikastolan Gurasoen batzarra ospatu zen. Bertan Mateo Larrauri (EHko Claretarren probintziala), Aitor Kamiruaga (Ikastolako Zuzendari Orokorra), Miren Etxabe (Zuzendari Pedagoikoa) eta Rocio Garcia Carrión (Deusto Unibertsitateko irakaslea) izan ziren.

Ikas komunitateak zer ziren azaldu zuten eta Ikastolak horretan bihurtzeko zein pausu eman behar dituen argi utzi zuten.

Zeuden kezkak argitu eta gero senideen bozketa egin zen. Jaso ziren botoak denak aldekoak izan ziren, bertakoen artean ez zen ezezko botorik jaso.

Aurtengo ikasturtea ilusio berriekin hasiak dira Claret ikastolako irakasle, senide eta komunitatea osatzen duten pertsona guztiak. Ikas Komunitatea izatea erabaki eta gero, denon artean nahi dugun eskola amestea izango da hurrengo lana.

Ni irakasle, ni guraso, ni jantokiko begirale, ni ikasle " Nolako ikastola nahi dudan amestu behar dut"."

Nahi dugun ikastola amestea izango da hurrengo pausoa.

ZORIONAK !

2016(e)ko maiatzaren 11(a)

Bidelaguna programa Donostiako ikastetxeetan

BIDELAGUNA PROGRAMA
DONOSTIAKO IKASTETXEETAN
Maiatzak 9

Altza S.J.C. HLH ikastetxeak azaldu digu Bidelaguna Programa nola garatzen duten eskolan. 

Ikastexe hau 2006-07 ikasturtean hasi zen Bidelaguna Programa martxan jartzen eta geroztik egin dituzten hobekuntzak anitzak izan dira.

Horregatik etorri dira gaur lan saiora  Paki Sarabia, Programaren arduraduna eta eskolako ikasketa burua; Naiara Crujeiras, begiralea; eta  Yerai Uzkiano eta Aintzane Arrizabalaga ikasleak.

Benetan interesgarria kontatu dutena: Programa nola kokatzen duten Aniztasunari erantzuteko duten Planaren barruan, koordinazioa nola egiten duten, zer denbora dedikatzen dioten, zer helburu dituzten, familiekin harremana bai programa zer den azaltzeko bai ikasleen jarraipena eta ebaluazioaz hitz egiteko momentuetan, begiralearen funtzioak zeintzuk diren, bere partehartzea programan...Batez ere  oso interesgarria izan da benetako inplikatuen testigantza. Yerai eta Aintzanek azaldu digute zer suposatu duen beraientzat programan egotea, bai arlo pertsonalean bai akademikoan. Oso pozik daude lan saioekin, ikasgelan egin dituzten aurrerapenekin eta harro sentitu dira gure aurrean dena azaldu dutenean.

Jakin ezazue lan saioaren balorazioan partaide gehienek oso ondo baloratu dutela Altza HLH Ikastetxeak egin duen azalpena, baliogarria izan dela zenbait eremu hobetzeko.




Donostiako Berritzegunean 2015-16 ikasturtean Bidelaguna Programari buruzko hausnarketa egin dugu Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeekin. Badira urte batzuk PROA programa martxan jarri zela, orain Bidelaguna dena, eta geroztik lan handia egin da ikastetxeetan. Gure ustez, iritsi zen garaia elkartzeko, egiten dugunari buruzko erreflexioa egiteko eta denon esperientziekin aberasteko.

Horregatik, urtean zehar 3 bilera jarri ditugu: lehenengoa, kurtso hasieran, programa martxan jartzeko garaian; bigarrena, ikasturte erdian, egin duguna eta egiteke dagoena konpartitzeko; eta azkena, kurtso bukaeran ikasleen eta programaren ebaluazioa eta memoriak egiteko daudenean.

Garrantzi handia eman diogu talde honen partaidetzari. Lan saioetan partaide hauek egon dira:
  • Programa duten LH eta BH ikastetxeetako koordinatzaileak
  • Eskoletako kontsultoreak
  • 5. eta 6. mailetako tutoreak
  • Begiraleak


Helburuak hauek izan dira:

  • Bidelaguna programaren ezaugarriak landu, oinarrizko aspektuak aztertu: koordinazioa, figura bakoitzaren betebeharrak, familiekin harremana eta egin beharrak, ikasleen ebaluazioa (zeinen ardura, noiz, nola...), saioen antolakuntza, eta helburu eta jarduerak zehaztu...
  •  Bidelaguna programaren jarraipena egin, ikastetxeetako esperientziak elkar jarri, proiektua diseinatzeko orientabideak jorratu.
  •  Programaren ebaluazioa eta memoria egiteko orientabideak landu, eta talde honen etorkizuna aztertu.
  • Moodle plataforman kurtso bat prestatu Bidelaguna Programa izenarekin.
  Bidelaguna Programarekin lotura duten deialdiak, dokumentuak, erremintak       eta ikastetxeek sortutako zenbait materiala.

  Irekia da eta sartzeko esteka zuzena hau da: