LGTBIQ mugimenduari lotutako errebindikazioak egiteko bi data dauzkagu:
1- Maiatzak 17, LGTBIQ fobiaren kontrako eguna
Osasunaren Munduko Erakundeak (OME), 1990eko maiatzaren 17an hain zuzen ere, homosexualitatea eta transexualitatea gaixotasun mentalen ataletik kendu zituen, zientziari eta arrazoiari aurre eginez gizartean zeuden aurreiritzi historikoak gaindituz.
2- Ekainak 28, LGTB harrotasun eguna.
LGBT taldeek publikoki ospakizunak egiten dituzte errespetu eta berdintasunaren aldeko aldarrikapenak egiteko. Data hori aukeratu zuten 1969ko ekainaren 28an, Stonewall-en (New York) suertatu ziren istiluak gogoratzeko eta homosexualen liberazio mugimenduaren hastapen bezala hartzen direnak .
Gure kasuan, ikastetxetan, egun bi horien errebindikazioak egun berean lantzen eta ospatzen ditugu, Maiatzak 17an hain zuzen, eskola egutegiak aukera hori ematen duelako.
Maiatzak 17ko ospakizun hau egitea ezinbestekoa da; betidanik, gizarteak homosexualitatea, lesbianismoa, transexualitatea eta genero konportamentu ez normatiboak ez baititu onartu, are gehiago diskriminatu egin baitu. Gure inguruan azken hamarkadatan aurrerapauso itzela eman bada ere, esaterako, bisibilizazioan, onarpen mailan, eta lege-berdintasunean, oraindik benetako berdintasuna lortzeko bide luzea geratzen da: egun, zoritxarrez, bazterkeria, jazarpena, diskriminazioa jasaten dira. Bost ikasletik bik etengabe edo maiz entzuten dituzte "lesbi", "marikoia", "marimutila" eta halako irainak; LGTB diren edo itxuragatik LGTBtzat hartzen direnen aurkako bazterkeriaren lekuko izan da % 46,8 ikasle; eta hamarretik ia lauk entzun ditu noizbait kolektibo horren aurkako mehatxuak edo gorrotozko hitzak.

Hezkuntza Sistemak aldaketarako eragile aktiboa izan behar du: ikastetxeen giroa zaintzen, gaiari bere osotasunean heltzen. Neska-mutilek ezin dute euren identitatea deskubritu irainen bitartez. Erreferente ugari behar dituzte euren identitateak joateko eraikitzen era positiboan eta askatasun handiagorekin. Nahiz eta LGTBIQ bisibilizazioa gero eta handiagoa izan gure inguruan eta familia eredu anitza gure ikastetxeetan egon, oraindik hainbat esparrutan ez zaie kontuan hartzen, beraz, ikastetxeek euren aldeko jarrera agerian utzi behar dute eta behar diren esku-hartzeak martxan jarri.
Ikastetxeetan hau dena lantzeko proposamenak prestatu ditugu etapa eta maila desberdinetan garatzeko hurrengo helburuekin
https://www.dropbox.com/sh/cn1dao2a8ygoog4/AACOlP9XVq531eFjlsz7pUcta?dl=0
HELBURUAK
· Maiatzaren 17an eta Ekainaren 28an zer ospatzen den ezagutzea.
· LGTBIQ pertsonen aurreko jarrera positiboa bultzatzea.
· Curriculumean Historian zehar izandako LGTBIQ pertsonak ikustaraztea eta erreferenteak izateko aukera ematea.
· Sexu-Genero estereotipo normatiboz osatutako sistema apurtzea.
· Familia aniztasuna ezagutu eta ikustaraztea.
Jardueren artean:
DBH 3. eta 4. mailetan eta BATXILERGOAN
PRIDE filmaren inguruko forum-a
DBH 1. eta 2. mailetan
“Reacción de un niño frente a una pareja gay”, bideoa ikusi eta komentatu.
Mapa interaktibo honetan ikusiko duzue munduan LGTB pertsonen eskubideen egoera :
LH 2. eta 3. zikloetan: FAMILIA ANIZTASUNA
STICK AND STONES filma (Rainbow)
HH eta LH 1. zikloan: FAMILIA ANIZTASUNA
PAPA`S BOY filma (Rainbow)
Hau dena eta gehiago eskuratzeko sar zaitez esteka honetan: