Literatura etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Literatura etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016(e)ko maiatzaren 24(a)

Hizkuntza Proiektuari buruzko Mintegiaren amaiera


Donostiako Berritzegunean Hizkuntza Proiektuaren Mintegiaren azkeneko saioa (7.a) burutu eta gero hasieratik bukaeraino egindako ibilbideari begirada bat ematea nahitaezkoa da. Hortik doa segidan adierazten dena. 

Batez beste Hizkuntza Proiektua aztergai moduan izatean bospasei azpigai nagusi jorratu dira: 
-Ikastetxeko Koordinazioa (Partaideak-Arduradunak) 
-Diagnosia ( ikastetxe batek dituen informazio iturririk gehienak profitatuz) 
-Garapena (Helburuak zehazteko tresnak, Hizkuntzaren planteamendua) 
-Garapena (Plan Estrategikoa) 
-Baliabideak teknologi berrietan (Moodle), informazioa 
-Ikastetxeen esperientziak partekatu 

Prestakuntzaren ikuspegitik agian beste batzuen artean aspektu bat gailentzen da. Nola egin ikastetxe bakoitzak daraman hizkuntzekiko esperientziak bat egin dezala besteek daramatenarekin?. Hain zuzen ere hortxe dago koska ze gero Mintegiaren saioetan zehazten diren galderak zein atazak denei baliagarriak suertatu behar baitzaizkie. 

Beraz, emandako iradokizunak zein aholkuak alde batetik eta erabilitako tresnak zein baliabideak bestetik ildo horretatik zihoaz, hots, nolabaiteko kutsu orokorretik ikastetxe bakoitzean duen kutsu partikularrera abiatzeko ildotik. 

Gainerakoan ez da esan behar formakuntza honen partaide ororen arteko elkarreragina funtsezkoa suertatzen denik.

Saioaren amaieran, baliabide hornitzearen ildotik jarraituz, Mintegiaren aplikazioan (Moodle) Ignacio Vilaren hitzaldi bati ("Prácticas educativas en entornos plurilingües") buruzko bideoa aipatu eta ikusi zen oso gainetik. Interesgarria delakoan hemen ere txertatzen da. 


Minutu batzuen edukiak:
4:20- Inmigración y niveles educativos parecidos
8:50- Creciendo la diversidad
10:00-Los últimos 7 años, Plan Inclusión, interculturalidad, plurilingüismo
12.45-Competencia plurilingüe
14:40-Una lengua base
19:02-Incorporación tardía, aulas de acogida
23:00-Aprender una lengua....
24:30-Prácticas educativas y predominio lengua oral
27:00-Incorporación todas las lenguas
..................

Bukatzeko Hizkuntza Proiektuaren erronka honekin Mintegi honen bidez urrats bat eman dela esan genezake, aurrerantzean ere beste urrats batzuk faltako ez zaizkigula kontuan harturik. 

2016(e)ko maiatzaren 4(a)

Zuhaiztiko mediatekara egindako ibilbide pedagogikoa



Apirilean 26an eta Donostiako Berritzeguneak antolatzen dituen Ibilbide Pedagogiko ekimenaren barruan, Zuhaiztiko Mediatekara bisita egin genuen irakasle , aholkulari eta liburutegietako arduradun batzuk eta koordinatzailea ere.

Han eskolako zuzendaria Feli Barrenetxeak eta Mediatekaren arduraduna Marga Rodriguezek ongietorri beroa eman ziguten.


Bi orduko saioan mediatekaren garrantzia eskola proiketuan , liburutegiaren antolaketa bikaina eta ikasleen partaidetzari adierazi eta azaldu ziguten.

Margak egindako azalpena gogoberotasun handiz eta konbentzimendu osoz emandakoa izan zen . Mediatekaren arrakasta faktore desberdinetan datza , bina nik bi aipatuko nituzke: zuzendaritzaren babesa eta apostua eta irakasleen eta ikasleen konpromisoa.

Beraiek azaldutako diagrama honetan ondo ikusten da Mediatekaren kokapena Zuhaiztiko Hezkuntza Proiektuan

Mediateka lana eta helburuak hola laburbildu genitzake:

1.- Curriculumaren euskarri eta sostenua izatea.

2.- Irakurmena eta idazmena ikasteko, asialdirako eta komunikatzeko erabiltzea.

3.- Irakurzaletasuna bultzattzea.

4.- Erabiltzaileen(ikasleen) prestakuntzari eustea: informaziora nola iritsi

5.- Eskolako baliabideak zentralizatzea, aukeratzea, eskuratzea eta zabaltzea.

Irakurketa bultzatzeko ekintzetan hauek dira aipagarrienak:
    • Liburutegiaren Eguna urriaren 24a : kartelak eta pregoia. liburu banaketa eta ipuin eta markatzaile lehiaketa.
    • Maleta bidaiariak: Haur Hezkuntzako irakasleekin koordinatua, familiartean irakurketa sustatzeko helburuarekin eta 8 maleta prestatzen dira etxez etxe bidaiatzeko.
    • Liburuaren astea: liburuaren egunarekin bat eginez, eskolako kide guztiek parte hartzen dute ekintzez beteriko astean. Kamishibai ipuinak, irakurketa maratoia, munduko kulturak, idazleen bisita...
    • Poemas del Universo : LH 6 ikasleekin "Unibertsoa" proiektuaren batera. Poemak eta poetak landuz.
    • Aldizkako lehiaketa: erabiltzen da liburutegiko ikasle erabiltzaileen prestakuntzarako eta mediatekako ikasle laguntzaileekin batera prestatzen da.
    • Irakur lagunak: Hau proiketu berria da ikasturte honetan martxan jarria. Ikasketa kooperatiboa eta berrdinen arteko tutoretza ardatza duelarik.
    Gauza asko daude esateko eta esan dudan bezala saioa bikaina izan zen baina sarrera asko luzatuko litzateke, beraz Margak gurekin konpartitu zuen esaldi batekin bukatuko dut:

    "Una biblioteca no es un lujo, sino una de las necesidades de la vida"
    (Henry Ward Beecher)

    Y una de las necesidades de la educación, añadiria yo.
    Mila esker Zuhaizti!!.

    2016(e)ko otsailaren 22(a)

    Zuhaizti HLHI: Mediateka


    Zuhaiztiko aholkulari erreferente naizenez, gaur eskolako mediateka bisitatzeko eta Margarekin, bertako arduradunarekin hiztegiteko aukera izan dut.
    Dakizuenez Zuhaiztiren metodologia proiektu lanean oinarritzen da eta Mediateka ere testuinguru horretan kokatzen da, ikasleek proiektu baten informazio eta dokumentazio fasean Mediatekara jotzen dute baina  jarduera eta ekimen gehiago egiten dira ere.

    Mediatekaren liburutegia
    Mediatekaren ipuin kontaketa eta ikusteko gunea

    Mediateka irekita dago eguerditan eta eskolak bukatu ondoren arratsaldeko 17:30 arte eta bertan ikasleak eta gurasoak egon daitezke lanean edota irakurtzen. Gurasoek ere bere txokoa dute, liburuekin eta prestamo zerbitzuarekin ere, Mediateka Zuhaizti hezkuntza komunitatearen benetazko bilgune bihurtuz.

    Eskola orduetan talde guztiak pasatzen dira mediatekatik eta bere ordutegian islatzen da, irakasle batekin edo mediatekako arduradunarekin joaten dira eta han ataza desberdinak garatzen ari diren proiektuaren barruan burutzen dituzte.
    Joan zen ikasturtean zehar 663 ikasle talde pasatu ziren eskola ordutegian, 5.880 ikasle eguerdian eta 1.996 arratsaldean!!!!

    Eguneroko funtzionamendutik aparte zenbait ekintza antolatzen dira ere ikasturtean zehar, irakurketaren zaletasuna bultzatzeko helburuarekin: 

    LIBURUTEGIAREN EGUNA
    LIBRUAREN ASTEA: Apirilean eta liburuaren eguna ospakizunekin batera . Hainbat idazle, ipuinlari etortzen dira eta ikasleek beraiek kontaketa maratoia, kamishibai ipuinak eta beste liburutegiekin ere ekintzak elkartrukatzen dira.

    IPUINAREN TXOKOA
    MALETA BIDAIARIAK: Haur Hezkuntzako irakasleekin koordinaturik familia artean irakurketa sustatzeko materialekin zortzi maleta prestatzen direlarik.
    LEHIAKETAK

    Ikasleen parte hartzea ez da bakarrik mugatzen liburutegiaren "bezero" gisa, baizik ikasleek ere mediatekaren mantenu eta kudeaketa lanean ere aritzen dira bolondres gisa.

    Ikasturte hoentan mediatekaren proiektu bikain honen "spin off" gisa beste ekimen berri batean dabiltza: 5.mailako eta 1. mailako berdinen arteko tutoretza hain zuzen. momentuz bi talde ari dira eta momentuz oso balorazio ona egiten ari dira. 

    Zoriondu besterik ez zait geratzen.

    2015(e)ko apirilaren 22(a)

    Liburuaren Nazioarteko Eguna-Día Internacional del Libro

    Hilaren 23an, Cervantes nahiz Shakespeare paregabeko idazleen heriotzari omenaldia egiten, ospatzen da Liburuaren Nazioarteko Eguna (Día Internacional del Libro). Egia esan, liburua baino gehiago Irakurketa Eguna zelebratzen da. Hau entzun orduko irakurketa hitzak duen eskolarekiko konnotaziorik ezin da baztertu. Beraz, hezkuntza esparruak egun honetan zoriontsu egon beharko luke eta nonnahi liburuari zein irakurmenari tarte handi bat eskaini beharko litzaieke. Animatu zaitezte bada eta bai liburuak bai irakurketak protagonista bihurtu egunean zehar.



    Egun honek ere berri bitxiak dakartza. Bi aukeratu ditut aipamen gisan. Lehenengoa Tabakalerakoa da eta berarekin batera garai honetan dagoen ekimen baten informazioa: bookcrossing delakoarena. Bestea, nola ez, 2014 urteko Cervantes Saria irabazi zuen idazlearena, Juan Goytisolorena: berak idatzitako bi liburu -argitaratugabekoak- Cervantes Institutuak (argazkian, obrak gordetzen diren tokia eta idazle bera) ezagutaraziko ditu idazleak ehun urte betetzen dituenean, hots, 2031ko urtarrilaren 5ean. Ordurarte badaukagu denbora asmatzeko liburu ezezagun horiek zertaz joango diren eta eskola ariketa -proiektu bat- ere egiteko: Juan Goytisolo bezalako idazle batek zer idatz dezake etorkizunean, 2031. urtean, guk irakur dezagun?. Eta proiektuari jarraituz, zergaitik ez zabaldu galdera bera guk hobeto ezagutzen ditugun idazle multzora edo eskolan lantzen ditugun idazle taldera?. Zer idatziko du Bernardo Atxagak etorkizunean?, eta Javier Mariasek?, eta beste batzuek?. 

    2014(e)ko martxoaren 25(a)

    Egin den Ikastaro bat: Literatura Hezkuntzaren Sustapena, Interneten erabilpena

    Otsailaren bukaeran zein Martxoan zehar egindako ikastaroan aspektu batzuk nabarmendu dira.


    Lehenengoa, bistan dago: eremu digitalean baliabide asko daudela Hizkuntza Komunikaziorako Gaitasunaren barruan den Literatura eremua landu nahi bada.

    Bigarrengoa, oso baliabide aberatsak nahiz erabilgarriak –erakargarriak, bizigarriak- daudela.

    Hirugarrena, hau guztia ez dela hiru saiotan ematen. Aspektu batekin edo bestearekin lantzen hasiz gero uste baino denbora gehiago behar dela.
      
    Lau, Google tresnaren garrantzia zein Smart Notebookena. (dudarik gabe, ikusi zenez, beste batzuk sar daitezke).

    Bost, elkarkidetzako proiektuek duten proiekzioa. Gainerakoan, partekatze errealitatea –era fisiko batean ez bada egiten- gure eskuetan dago. Hori tresna gehienek ahalbidetzen dute.

    Sei, Liburuaren funtzioa unibertso digitalean. Mundu osoko hiritarren kopuru politak  liburuen aztarnak, iritziak, ideiak, sareen atzetik dabiltzatela.

    Horrez gain…..

    2014(e)ko otsailaren 24(a)

    Literatura Hezkuntzaren Sustapena: Interneten erabilpena





    Bihar Literatura eta Interneti buruzko ikastaroari hasiera emango diogu. Hitz gutxitan honako galdera hau egin dezakegu: Tresna digitalek balio al dute mundu honetan gero eta interesgarriagoa den Literatura gaitasuna erakartzeko?.  Hori da behintzat egiten saiatuko garena.

    Hori bai, lehen eta behin, herenegun erbestean Antonio Machado poetaren heriotza izan zenetik 75 urte bete zirela gogoan hartuko dugu omenaldi gisan.