Txomin Enean elkartu gara kuadrilatxoa, gure talde sendoaren izenean. Lekukoa 3 partaideren artean zeramatela, elkarren indarrak bilduta, burutu dugu zegokigun kilometro zatia.
Bat egiten dugu antolatzaileek jai-ekimen honen aurkezpenean adierazitakoarekin: Nik, hik, hark. Guk, zuk, zuek, haiek. Bat eta batzuk: nire hizkuntza, zure hizkuntza; gure kultura, gure kulturak; mundu hau, mundu hauek.
Hizkuntza baten alde egitea, finean, guztien alde egitea da. Baten eta batzuen munduaren alde. Kultura unibertsalaren alde.
Horregatik, elkar aberasten dugula, jendartearen partaide oro aniztasunean bidaide, gure ekarpentxoa sustatu dugu: Euskara arretaz zainduz, gure nahia eta denon egitekoa da euskara aukera-berdintasunean bizitzea egunero eta eremu guztietan. Herritar guztiok bizi behar dugulako aukera-berdintasunean egunero eta plaza guztietan.
Hala bedi!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina