Zientzia-Teknologia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Zientzia-Teknologia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016(e)ko apirilaren 15(a)

LHko 3. mailako barne-ebaluazio diagnostikoa: Zientzia eta Matematikarako konpetentziak



Apirilaren 14an, 9:00etatik 12:00ak arte, Donostiako Berritzeguneko areto nagusian, LHko 3. mailako egingo den ebaluazio diagnostikoari buruzko hirugarren, eta azken saioa burutu genuen. Aurreko asteetan Hizkuntza Komunikaziorako Konpetentziari buruzko bi saio, bata ingelesa arlorako eta beste bat gaztelaniazko eta euskarazko arloetarako egin ziren.


       Bi konpetentziak definitzeko IVEI-ISEI-tik osatu diren dokumentuak landu ditugu: 

Natur Zientzietan, bi egoera edo testuinguru landu ditugu:
1. Umeen alergiak.
2. Imanak.

Irakasleek, probak irakurri dituzte eta galdera batzuei jarraituz eta  beren zalantzak, iradokizunak eta proposamenak konpartitu ditugu.

Imanen froga aztertzeko, aretoan bertan galderen esperimentazioa egiterik zegoen, hau da, imanek dituzten ezaugarriak eta propietateak ikusgai jarri dira, nolabait ikasleekin egin behar zen moduan.

Bi egoerak zuzentzeko adierazpenak eman eta probatu dira.

Natur Zientzietarako ere, egoera berri bat aurkeztu da, adibide moduan irakasleak beraien ebaluazio ereduan txertatzeko: Zentzumenak


Gero matematikaren egoera bat aurkeztu da: "Eskolako lasterketa"
 Irakasleen zalantzak eta iradokizunak partekatu ditugu eta bukatzeko proba zuzendu dugu.

 Saioan erabili zen aurkezpena, esteka honetan eskura dago.


2014(e)ko azaroaren 24(a)

"La mecánica del Caracol " Euskadi Irratia Harri Berri Oletan

"La mecánica del caracol" (2014-2015)
          Harri Berri Oleta ikastetxean 31/10/2014
El programa se desplaza al colegio donostiarra Harri Berri Oleta para, con la ayuda de Manu Hernández,  experimentar con su alumnado y también compartir con ell@s y el profesorado  sus proyectos de ciencias.
Euskadi Irratiak "La mecánica del caracol" programaren bidez ikastetxean zientzia proiektuak  nola lantzen diren azaltzen digu eta lehen hezkuntzako 3. mailako ikasleekin egindako  hainbat esperimentu ere.

Manu Hernándezek dion bezala ikasleek esperimentu arrunten bidez zientzia ikasten dute. Jolasaren bidezko ikasketa, zientzia esperimentuak jokuen bidez.

2014(e)ko ekainaren 13(a)

La Anunciata ikastetxeko Agenda 21 proiektuak




Donostiako La Anunciata ikastetxeko 3. eta 4. DBH eta 1. eta 2. Batxilergoko ikasleek urtean zehar garatutako
ikerketa proiektuak azaldu dituzte gaur ostirala, 17:30etan, ikastetxeko Areto Nagusian guraso, irakasle eta ikasleen aurrean.

 Aurrekoan lau ikasle talde herriko Kultur Aretoan aritu baziren ere, gaurkoan beste lau talde aritu dira beste hainbeste proiektuetan.




Proiektuak azaldu dituzten ikasleek kideen eta entzuleen agurra jaso dute.
"Light produktuak: aukera 
ona al dira?"  proiektua azaldu dute lehenik 1. Batxilergoko ikasleek. Elikadura orekatu baten garrantzia azpimarratuz.

"Desodorante komertzialak edo etxean egindakoak? Produktuen konparaketa ondoren, bakoitzaren eragina azaldu digute.

"Korredore ekologikoak" gaiaren bidez  Donibaneko ikastetxe batekin aritu dira  proiektua garatzen: animaliek lurraldean barrena pasatu eta bizirauteko lekuak eta baldintzak erakutsi dizkigute
                                                                                                                                                                                  "Nola entzuten dugu? Antxoko 
kontaminazio 
akustikoaren mapa"  Mobileko aplikazio bat erabili dute soinu mapa egiteko eta datu bilketa haundia egin badute ere, tresna digitalak erabiltzeko gaitasuna dutela erakutsi digute, besteak beste.


Proiektu hauetan bide jakin bat erabili dute: gaia aukeraketa (arazo bati erantzuna aurkitzeko adibidez), helburuak finkatu, hipotesiak egin, datu bilketa antolatu, datuak aztertu, ondorioak atera (hipotesia bat datozenak edo ez)

Agenda 21 ek marko aproposa eskaintzen du ikasleen protagonismoa kontutan hartzeako. Ikasleen hainbat konpetentzia bultzatzen dira: zientifiko-teknologikoa, matematikoa, komuniaziozkoa, digitala, ikasten ikasi, ekimena eta autonomia...Eta ikastetxeko irakasleen laguntzarekin (Juan Carlos Lizarazu izan da proiektu hauen gidari) ikasle kritikoak izaten badakitela ere erakutsi digute.

2014(e)ko maiatzaren 28(a)

Zientzia-hezkuntza proiektuak Gipuzkoan zehar

               Zientzia-hezkuntza proiektuak  2006-07 ikasturtetik garatzen ari dira, hasieran LH eta DBH etapetarako ziren, eta ikasturte honetan HH eta LH etapetan egin dira.

               Maiatzaren 19an, Eureka Museoan, Gipuzkoako 11 ikastetxek proiektuaren garapena eta ikasleekin egindako jarduerak eta esperientziak aurkeztu zituzten.

             Proiektuen koordinatzaileak Berritzegune nagusiko Luis Zaballos eta Carlos Garcia aholkulariek webgunea osatu dute zientzia-hezkuntza lantzeko baliabide eta proposamenez beterik.




Webgunean, goizeko jardunaldi horretan Gipuzkoako ikastetxeetako aurkezpenak ikusterik dituzue.      


2014(e)ko apirilaren 29(a)

Kultura Zientifikoa sustatzeko I Ikasle Topaketa

Maiatzaren 8an jardunaldi bat egingo da irakasleei, unibertsitateko eta unibertsitatetik kanpoko gazteei eta zientzia dibulgatzaileei begira, KULTURA ZIENTIFIKOA euskaraz eta ikuspegi diziplinartekotik partekatzeko helburuz (zientzia esperimentalak, teknikoak, giza zientziak, zientzia juridikoak, osasun zientziak eta gizarte zientziak), IKASKIDETZA SAREAk eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoaren Katedrak antolatua, DIPC eta EusKampus erakundeek babestua, eta Elhuyar Fundazioaren eta UEU Udako Euskal Unibertsitatearen laguntzaz.

 Nola sustatu kultura zientifikoa? Ekintzak eta Ekimenak


                                                    “¿Cómo fomentar la cultura científica? Acciones e iniciativas


Ekitaldia Donostiako Carlos Santamaria Zentroan izango da (UPV/EHUko Gipuzkoako Campusa - Tolosa hiribidea, Donostia), 09:00etatik 14:00etara.

Izenematea doakoa da eta izenemate-orri honen bitartez egin behar da:
Bertaratzeko EZINBESTEKOA DA izena ematea (lekua mugatua da).

Programa webgunean dago eskuragarri:
http://kulturazientifikoa.blogspot.com.es/p/behin-behineko-programa.html

Edozein zalantza argitzeko, jarri  harremanetan:

2014(e)ko martxoaren 4(a)

A World of Science-Planète Science- Un Mundo de Ciencia


Deja de publicarse la revista "UN MUNDO DE CIENCIA" de  la Organización de las Naciones Unidas para la Educación, la Ciencia y la Cultura (UNESCO)  publicada en numerosos idiomas entre 2002 y 2012, en 2013 sólo se publicó en inglés,  ha estado informando  al público regularmente sobre el trabajo en los ámbitos de ciencias exactas y naturales. La divulgación de la ciencia  a través de esta publicación permitía contextualizar el trabajo de la UNESCO y facilitaba mejor comprensión de cuestiones tan importantes como el cambio climático y mejorar la gestión de los recursos naturales. 
 Todos los contenidos son excelentes para preparar proyectos globales e interdisciplinares en la escuela, con enfoques rigurosos, datos actuales y reflexiones acertadas para estar informados y ser conscientes de las dificultades del planeta y de los seres vivos que habitamos en él. 
La mejor manera de agradecer a la UNESCO la publicación de "Un mundo de Ciencia" es seguir utilizando los volúmenes hasta ahora publicados que pueden ser consultados y descargados gratuitamente.

          Destacamos uno de los últimos números para trabajar contenidos de Ciencias Sociales y Ciencias de la Naturaleza: Cooperación y conflictos en torno al agua

El tema que se desarrolla en este número es el de los conflictos políticos y sociales surgidos por el uso del agua. La palabra rivalidad, procedente del latín rivalis, que significa" el que usa el mismo rio que otro..." delata la antiguedad de estos conflictos.





2014(e)ko otsailaren 26(a)

Nanoteknologiari buruzko ikastaroa: U.didaktikoaren aurkezpena

         Atzo, otsailak 25a, CIC-Nangogunean, 40 irakaslek parte hartu zuten prestakuntza -saio batean Nanoteknologiari buruzko sekuentzia didaktiko bat ezagutzeko eta nanoeskalan materialen ezagurriak nola aldatzen diren konturatzeko jarduera esperimentalak garatu genituen. Adibide asko jarri ziren, esate baterako:
Elektrizitate estatikoa irabazle grabitatearen aurrean? 

          Unitatean azaltzen diren baliabide digitalak unitatearekin batera bilduta daude  CD batean eta atzo banandu zen ikastetxe bakoitzerako.



Atzo landutakoa, gaztelaniaz eta euskaraz.













2014(e)ko otsailaren 18(a)

Nanoteknologia: Nola izango da bizitza 25 urte barru?

     Hurrengo otsailaren 25ean, CIC-Nanogunean, Nanoteknologia lantzeko unitate didaktiko bat aurkeztuko dugu, DBH edo Batxilergoan erabiltzeko.
      Berritzegune Nagusiko kidea eta Fisika eta Kimikako irakaslea den Luis Zaballos irakasleak egin du eta berak aurkeztuko du.
       Saioa gaztelaniaz egingo da, eta unitate didaktikoa euskaraz eta gaztelaniaz bananduko da.





Matrikulatzeko ondoko loturan sartu:
http://g01.berritzeguneak.net/eu/actividades.php


2014(e)ko urtarrilaren 24(a)

HBSP (PREE) Mintegia- 3. saioa

       Atzo, egin zen 3. saioa eta sekuentzia didaktiko bat aurkeztu zen: JARABEAK
       Bereziki, sekuentzia Natur Zientzietako edukiak ikasteko egina dago, hain zuzen ere, disoluzioa,  bere ezaugarriak eta kontzentrazio kontzeptuak lantzeko, baina ahaztu gabe ikasleek idatzizko testuak ulertu behar dituztela,  ahoz zein idatziz ikasitakoa azaldu behar dutela, Zientziak arloan ikasitakoa testuinguru desberdinetan aplikatzen ikasi behar dutela: akademikoa, pertsonala eta soziala. Hau da, konpetentzia zientifikoa garatzeko, Zientziari buruzko gaiak irakurri eta hitzegiten jakin behar dutela.
    
       LEER.ES webguenan dagoen "JARABES" unitate didaktikoan oinaritzen da, Mª Jesún Martín-Diez egilearena.

      Sekuentzia didaktikoa bitan bananduta dago: ikaslearentzat materiala eta irakaslearentzat.
 
Hona hemen dituen ikasleentzako jardueren izenburuak:


  1. JARABEAK ZER ETA ZERTARAKO?
  2. ZER IKASIKO DUGU BOTIKA-JARABEEI BURUZ?
  3. HARTALDI BAKOITZEAN ZENBAT?
  4. BOTIKA BATEN PROSPEKTOA ULERTZEN 
  5. BOTIKA-JARABE BAT LABORATEGIAN PRESTATZEN
  6. ZER DIRA GENERIKOAK?  

2013(e)ko urriaren 9(a)

CIENCIA EN ACCIÓN 2013 EN BILBAO: Gipuzkoako bi ikastetxek sari garrantzitsuak lortu dituzte

Colegio Aleman. Deutsche Schule. San Alberto Magno Donostiako ikastetxeko zientzia arloko irakasleek, Antón Anta irakaslearen lidergoaz, bi sari lortu dituzte eta Mikel Etxaniz Fisika eta Kimikako irakasleak Pasaia-Lezo Lizeokoa beste sari bat.  Jasotako sariak epaileen aktan aipatzen den moduan ondoko hauek dira:







https://mail-attachment.googleusercontent.com/attachment/u/0/?ui=2&ik=fc7e25a7cc&view=att&th=141993d86b978028&attid=0.3&disp=inline&safe=1&zw&saduie=AG9B_P8Ru5HDOlDYIyICN8CcWgV-&sadet=1381305591914&sads=WTSmUXSrGDcqeUBkbWszMZ0jnDIPor presentar un trabajo realizado por estudiantes que, de manera original, didáctica y atractiva explican el sistema periódico, uno de los conceptos fundamentales en química. Y explicar aspectos relacionados con la seguridad y medio ambiente. se concede 1er Premio Ex Aequo de Demostraciones de Química al trabajo “JUGANDO CON LA TABLA PERIÓDICA” cuyos autores son Antxon Anta, Anne Idigoras, Paula Martínez, María Turrión, Paulo Rosas, Sandra Rodriguez del Colegio Aleman. Deutsche Schule. San Alberto Magno (San Sebastián, Gipuzkoa).

https://mail-attachment.googleusercontent.com/attachment/u/0/?ui=2&ik=fc7e25a7cc&view=att&th=141993d86b978028&attid=0.2&disp=inline&safe=1&zw&saduie=AG9B_P8Ru5HDOlDYIyICN8CcWgV-&sadet=1381305085316&sads=Unx9pu6rSh--Xyr32s3haqFfzF0

Por presentar un conjunto de experimentos relacionados que permiten un recorrido instructivo y muy completo por los fenómenos de inducción magnética, se concede Mención de Honor al trabajo “Enredando con la electricidad y el magnetismo de Antxon  Anta, del Colegio Alemán “San Alberto Magno” de San Sebastián.



  Por presentar una secuencia didáctica apropiada al nivel de la enseñanza secundaria para estudiar fenómenos relacionados con la hidrostática, se concede Mención de Honor al trabajo “APLICACIÓN DE LOS PRINCIPIOS DE LA HIDROSTÁTICA” de Mikel Etxaniz de Pasaia-Lezo Lizeoa (Gipuzkoa).
Mikel Etxanizen proposamena ezagutzeko laister Pasaia-Lezo Lizeoko webgunean

2013(e)ko irailaren 3(a)

Zientzialari eta ikasleen arteko topaketak: paregabeko aukera

         Beste ikasturteetan bezala, CIC- Nanogune zientzia erakundea ikasleentzat topaketak antolatzen ari da, aurten hiru hiriburuetan egingo da ikasleen partaidetza areagotzeko.
         Ez galdu aukera eta apuntatu zure ikasleekin joateko, inskripzioa egiteko epea: irailak 7ak

Apuntatzeko eta informazio guztia lortzeko: QUANTUM 13



2013(e)ko ekainaren 25(a)

Zientzia Guztiontzat



  • Donostia International Physics Center-ek (DIPC), Euskampus, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Nazioarteko Bikaintasun Campusaren esparruaren baitan, zientzia-jaialdien nazioarteko agendan sartu du Euskadi. Maila goreneko zientzialariek, tartean hainbat Nobel saridunek, hitzaldi irekiak eskainiko dituzte Victoria Eugenia Antzokian, ikasleekin elkartuko dira Donostian, Bilbon eta Gasteizen, eta ikertzaile gazteak trebatuko dituzte.  
         
          Ikasleekin topaketetan parte hartzeko epea: uztailaren 24era arte.  


        




2013(e)ko ekainaren 20(a)

Hego intxaurrondo LHIko zientzia-hezkuntza proiektuaren esperientzia

     Zientzia- hezkuntza proiektua borobiltzeko Hego Intxaurrondo LHIko ikastetxean, ZIENTZIA EGUNA muntatu zuten.
    4.,5. eta 6.mailetako ikasleek ikasturtean zehar landutakoa ikastetxeko ikasle guztiekin konpartitu zuten eta horretarako gela bakoitzean esperientzia desberdinak antolatu zituzten , beste ikasleak gela guztietatik pasa ziren esperientziak ezagutzeko eta egiteko, ikastetxeko ikasle nagusiak maisu rola egiten.
      Alde batetik, antolamendua oso ondo zegoen eta bestetik oso nabaria zen  ikasleen autonomia eta ikasten ikasteko konpetentziaren garapena ikastetxeko honetako ikasleengan. Ikusgarria zen nola lan egiten zuten, nola esplikatzen zituzten ikasitako txikiei eta hauek zernolako arreta jartzen zituzten.
      Esperientziak, soinua, airea, likidoen konportamendua, materiaren sailkapena, poliedroak, bolumen desberdinak osatzeko prozedurak, etabar, gai izentzifikoak eta matematikako erlazioak txikietatik landuz.

                           ZORIONAK HEGO INTXAURRONDO IKASTETXE OSOARI!!!!!!

Zientzia hezkuntza proiektuaren deialdia hurrengo ikasturterako: 
https://sites.google.com/site/zientziahezkuntzaekimena/zientzia-hezkuntza-2012-13

2013(e)ko ekainaren 3(a)

Zientzia-hezkuntza ekimena Hego Intxaurrondo Ikastetxean

      Ikasturte honetan, Hego Intxaurrondo  Ikastetxean, Zientzia-hezkuntza ekimena edo proiektua garatu dute LHko ikasleekin. Proiektua aurrera eramateko zuzendaritzaren inplikazioa eta irakasleen lana ezin bestekoak izan dira proiektuaren arrakastarako.
       Ikasleak oso pozik daude proiektu honen bidez gai zientifikoak lantzeko era praktikoan, kontestualizatua eta esanguratsua aukera izan dutelako, beraiek aprendizaien protagonistak izanik.

      Ikusgai dago ikasleekin egindako bideoa ondoko loturan:

https://sites.google.com/site/zientziahezkuntzaekimena/helbide-interesgarriak


2013(e)ko martxoaren 6(a)

Argiaren tailerra: koloreekin jolasean

Joan zen asteartean, martxoak 5, HHko irakasleekin beste  mintegi-saio bat egin genuen.
Hasi ginen, argiaren tailerrarekin eta landu genituen gaiak, ondoko hauek izan ziren:
  • Koloreak sortzen: janariak prestatzeko erabiltzen diren hiru koloratzaileekin  oinarrizko koloore guztiak sortu. 
  • Landare berdeen klorofila atera paperezko kromatografiaren bidez. 
  • Newtonen diskoa eraikitzen.

2013(e)ko otsailaren 15(a)

Ikasleekin gaia lantzeko aukera paregabetua: 2012DA14 asteroidea

         Gaur, ostirala otsailaren 15ean, 2012 DA 14 asteroidea gure planetatik urbil pasako da, 130.000 tonako asteroide bat Lurretik 27.520 kilometrotara igaroko da (Ilargiaren ibilbidearen bataz besteko Lurrarekiko distantzia 384.402 km-koa da), eta 28.100 km/h-ko abiaduran. Lurretik gertuen igaroko den objektu kosmikoa da, objetu horien orbitak aurreikusteko gai garenetik. Penintsulan 21:00an ikusiko da.              
         Asteroidearen bataz besteko diametroa 50m-koa da, eta ikatza bezain beltza. IAC (Instituto Astrofisico de Canarias), konparazio adierazgarria egin dute:



         IAC-tik webgune berezi bat osatu dute gertakizun hau jarraitu ahal izateko, informazio asko eta ikusteko gidekin: Especial Asteroide 2012-DA14

Informazio gehiago EITBn

Ez galdu aukera zure ikasleekin lantzeko!!!!!!!!

2013(e)ko otsailaren 13(a)

Gure Unibertsoa I-II : Ikusi eta Ikasi

Ikastetxeko Proiektuetan ari den eskoletako bat Igeldoko eskola dugu. Aurtengo ikasturtean "Unibertsoa" proiektua burutu dute eta abian dute bigarrena "Zinea".
"Gure Unibertsoa" proiektua garatzerakoan arlo desberdinak (matematika, ingurune, plastika, musika, hizkuntza, dantza...) lantzeaz gain ikastetxeko hizkuntzek ere islada izan dute.
Prozesu guztian oso garrantzitsuak izan dira gaurko baliabide teknologikoen erabilpena ,hala nola, informazioa bilatzeko, bideoak ikusteko, egindakoa jasotzeko...
Unibertsoaren gaia lantzerakoan interesa eta motibazioa izan dira nagusi, ohiartzun handia izan du hezkuntza komunitatean eta parte hartzea bikaina.

Proiektuaren azken xedea ederki ikusi daiteke eskolako blogean: Gure Unibertsoa I eta Gure Unibertsoa II : Ikusi eta Ikasi.

Aurreko urtean  Zientzialariak gara! zientzia proiektuan abiatu ziren  Berrobiko  eskolarekin batera. Burututako Proiektuetako bat "Makinak eta energia motak" izan zen. Azken xedea kotxeak egitea eta Berrrobira joatea. Gehiago jakiteko

Haur Hezkuntzako mintegiko 5. saioa

Otsailaren 5ean bukatu genuen soinuari buruzko sekuentziaren adierazpena.
Hona hemen egindako argazkiak, HHko irakasleak zientziaz disfrutatzen.

2013(e)ko otsailaren 11(a)

Zientzian arituz (Ciencia en Acción) XIV. edizioa


Hurrengo ikasturtearen hasieran, Bilbon ospatuko da, "Ciencia en Acción" XIV edizioa.

Hori dela eta, Euskadin Nazioarteko programa horretan partaidetza bultzatu behar dugu, jadanik Euskadiko irakasleen partaidetza badagoela eta oso arrakastatsua.


Horrekin batera, Donostiara behin baino gehiagotan etorri den Valenciako irakaslea aipatu nahi dugu: Manolo Alonso, Fisika eta Kimikako lan esperimentalak ordenadorez egiteko asko erakutsi diguna.


Berrian azaltzen den moduan berak lan asko egiten du baina eskuzabalekoa denez, beste irakasle asko bezala, bere lanak eskaini dizkigu denok erabili ahal izateko.



Hona hemen helbidea:
IES Leonardo da Vinci-Fisika-Kimika MINTEGIA

2013(e)ko otsailaren 7(a)

Soinuaren bidaia

Haur Hezkuntzako Zientzia mintegiko 5.saio honetan Soinuaren sekuentzia didaktikoari bukaera eman genion. Bertan soinu guztiak ez direla berdinak eta soinuaren transmisioa aztergai izan genituen ondorengo edukiak eta jarduerak landuz:

  •   Soinu desberdinak sortu eta bereiztu intentsitatea eta tonuaren arabera.
  •   Solidoetan eta likidoetan soinuaren transmisioa nola den alderatu. 

Alexander Grahan Bell , telefonoaren asmatzailea, zientzilariaren ezagutza ahalbideratzeko proposamen didaktikoa ere egin genuen.