BIDELAGUNA PROGRAMA
DONOSTIAKO IKASTETXEETAN
Maiatzak 9
Altza S.J.C. HLH ikastetxeak azaldu digu Bidelaguna Programa nola garatzen duten eskolan.
Ikastexe hau 2006-07 ikasturtean hasi zen Bidelaguna Programa martxan jartzen eta geroztik egin dituzten hobekuntzak anitzak izan dira.
Horregatik etorri dira gaur lan saiora Paki Sarabia, Programaren arduraduna eta eskolako ikasketa burua; Naiara Crujeiras, begiralea; eta Yerai Uzkiano eta Aintzane Arrizabalaga ikasleak.
Benetan interesgarria kontatu dutena: Programa nola kokatzen duten Aniztasunari erantzuteko duten Planaren barruan, koordinazioa nola egiten duten, zer denbora dedikatzen dioten, zer helburu dituzten, familiekin harremana bai programa zer den azaltzeko bai ikasleen jarraipena eta ebaluazioaz hitz egiteko momentuetan, begiralearen funtzioak zeintzuk diren, bere partehartzea programan...Batez ere oso interesgarria izan da benetako inplikatuen testigantza. Yerai eta Aintzanek azaldu digute zer suposatu duen beraientzat programan egotea, bai arlo pertsonalean bai akademikoan. Oso pozik daude lan saioekin, ikasgelan egin dituzten aurrerapenekin eta harro sentitu dira gure aurrean dena azaldu dutenean.
Jakin ezazue lan saioaren balorazioan partaide gehienek oso ondo baloratu dutela Altza HLH Ikastetxeak egin duen azalpena, baliogarria izan dela zenbait eremu hobetzeko.
Donostiako Berritzegunean 2015-16 ikasturtean Bidelaguna
Programari buruzko hausnarketa egin dugu Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeekin. Badira
urte batzuk PROA programa martxan jarri zela, orain Bidelaguna dena, eta
geroztik lan handia egin da ikastetxeetan. Gure ustez, iritsi zen garaia elkartzeko,
egiten dugunari buruzko erreflexioa egiteko eta denon esperientziekin
aberasteko.
Horregatik, urtean zehar 3
bilera jarri ditugu: lehenengoa, kurtso hasieran, programa martxan jartzeko
garaian; bigarrena, ikasturte erdian, egin duguna eta egiteke dagoena
konpartitzeko; eta azkena, kurtso bukaeran ikasleen eta programaren ebaluazioa
eta memoriak egiteko daudenean.
Garrantzi handia eman diogu
talde honen partaidetzari. Lan saioetan partaide hauek egon dira:
- Programa duten LH eta BH ikastetxeetako koordinatzaileak
- Eskoletako kontsultoreak
- 5. eta 6. mailetako tutoreak
- Begiraleak
Helburuak hauek izan dira:
- Bidelaguna programaren ezaugarriak landu, oinarrizko aspektuak
aztertu: koordinazioa, figura bakoitzaren betebeharrak, familiekin
harremana eta egin beharrak, ikasleen ebaluazioa (zeinen ardura, noiz,
nola...), saioen antolakuntza, eta helburu eta jarduerak zehaztu...
- Bidelaguna programaren jarraipena egin, ikastetxeetako esperientziak elkar jarri, proiektua diseinatzeko orientabideak jorratu.
- Programaren ebaluazioa eta memoria egiteko orientabideak landu, eta talde honen etorkizuna aztertu.
- Moodle plataforman kurtso bat prestatu Bidelaguna Programa izenarekin.
Bidelaguna Programarekin lotura duten deialdiak, dokumentuak, erremintak eta ikastetxeek sortutako zenbait materiala.
Irekia da eta sartzeko esteka zuzena hau da:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina