Artea eta Kultura konpetentzia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Artea eta Kultura konpetentzia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019(e)ko apirilaren 12(a)

KORRIKA 21



GAUR DONOSTIAtik igaroko da. 
Donostiako ikasleak ere klika egiteko prest abiatuko dira.







KLIKA KORRIKA 2019-kanta

Mad Muasel:
Heldu da guztion andereñoa
adi, adi, pasatuko dut zerrenda
je suis Mad Mua Sel ohlala!
Faty faty den soinua zabaltzen dut mundura
Guztiok bat egitea ezinbestekoa
bakoitzaren nortasuna errespetatzea
motorrak arrankatzeko momentuko aukera
gurea, herrikoa, KO RRI KA
Tipi tapa tipi tapa lortzen merezi duguna
martxan jartzen hasteko eginzazu KLIKA
ez dugu presarik helburua argi dago eta.
Pausuz pausu, gure erritmora!
Gure erritmora
nire, zure, gure erritmora
Hey Fermin, nola da?
GURE ERRITMORA
KLIKA KORRIKA KLIKA
GURE ERRITMORA
KLIKA KORRIKA KLIKA
KORRIKA!
Jai giroa, bero beroa
Orain oraingoa gero gerokoa
Oreka ez galtzeko oinarri sendoa
Hauxe da gure leloa:
PO-PO- PO- SIBLEA DA KLIKA ALDATZEA
elkarren artean konektatzea
Pra- pra- praktikatzea
euskara gure artean bizitzea
Lan ta lan, banaka, taldean 
Aukeratu zure lekua bidean
Herriaren arnasa sentitzen da 
Korrika datorrenean
Zu gabe, zu gabe, hau ez da posible
orain gaur eta hemen dena da POSIBLE
Gure erritmora
nire, zure, gure erritmora
KLIKA KORRIKA KLIKA
GURE ERRITMORA
KLIKA KORRIKA KLIKA
Fermin:
Klika, klika!
Altxa ezkerreko besoa
klika klika!
Orain altxa eskubikoa
Klika, klika!
Antenak ditugu piztuta
Klika, klika!
Gure sarea doa korrika
Klika, klika!
Euskal planeta ari da dantzan
Klika, klika!
Betikoak ari dira guri sermoika
Klika, klika!
Euskaraz egingo diet zirika
Klika, klika!
Ikimilikiliklik…a!!!
La Furia:
Suaren erritmora, hitzari bide eman
arbasoen dantzak, kulturaren gorputzean
Kantauriko brisa, Barde(a)tako ziertzoa
Gure Borrokan tinko jarraitzeko hauspoa
Pista argituko duen metxa piztu dadila
Herri feminista eta askearen alde Klika
Lekukoa neskatxari emango dioten,
Amamek ahotsa altxatu dezatela ozen,
Aterpea sentitzeko,
komunikatzen den herri bat ez da inoiz
zatituko.
Erriberatik la Furia banator korrika
Batu gaitezen guztiok arma tiro Klika!
Gure erritmora
Nire, zure, gure erritmora
KLIKA KORRIKA KLIKA
GURE ERRITMORA
KLIKA KORRIKA KLIKA
KORRIKA! 







2015(e)ko maiatzaren 6(a)

Plastika eta ikas tresna digitalak DBHn



Aurreko martxoaren 18an bukatu zen "Plastika eta ikas
 tresna digitalak DBHn " ikastaroa.. Bi orduko hiru arratsaldetan zehar garatu zen ikastaroa Lauaizeta BHIko Plastika gelan, tailer moduan antolatutako saioetan: markoa, hurbilpena, tresnen erabilera...


Animazioan, Gimp, Inkscape, Gif, Audacity, openshot... web aplikaziooen inguruan ibili gara. Irudi digitalari dagokionez, aplikazio hoiekin irudiak marraztu, birmoldatu, bektorialki eta pixelak erabiliz digitalki marrazten ibili gara.





Kolorea ere landu dugu: IKTak ahalbideratzen dute modu azkarrean
kolorearen kontzeptuak eta erabilerak ikasten miloika kolore dituen
gurpil kromatiko interaktiboarekin.

Irakasleek proposamenaren praktikotasuna, originaltasuna eta eskaintzan dituen aukerak azpimarratu dituzte. Gelan berehala martxan jartzeko aproposa omen da eta!

2015(e)ko apirilaren 11(a)

Ikaskuntza kooperatiboa Bigarren Hezkuntzan: "La profesora de Historia" filma

Donostiako Giza Eskubideen XIII. Zinemaldia, 2015ko apirilaren 17-24 tartean ospatuko da.

Atal desberdinetan antolatu dira filma eta ekitadiak. Tartean, "Hezkuntza eta Ikaskuntza Kooperatiboa". Eta atal honetan "La profesora de Historia" filma kokatzen da. Apirilaren 18an, larunbata, Victoria Eugenia Antzokian 22.30etan izango da.

Ikasleak motibatzea, erronka haundi bat da:


"Hezkuntza-sistema metodo berriak erabiltzen ari gara informazioaren eta ezagutzaren gizartearen eskaerei erantzuteko. Langabezia, lana aurkitzeko itxaropen eza eta eskola uztea egneroko kontua diren ingurune batean ikaslea motibatzea da eta hezkuntza sistemaren erronketato bat"



Ikastetxe asko saiatzen ari dira gazteen eta haurren gaitasunak elkarlaneko proiektuen bitartez suspertzen. Taldearen kohesioaren, enpatiaren, esperimentazioaren eta banakako eta taldekako praktikaren bidez, ikuspegi anitzetatik gaiak aztertzen laguntzen duten esfortzuek, gaitasunek eta trebetasunek bat egiten dute hezkuntza modu honetan. Aldi berea, kultur anistasunaren eta izaera kritikoaren onurak azpimarratzen saiatzen dira.



Egin dezakegun proiektu batetan pentsatu dut... dio Anne Gueguen irakasleak, Bere ikasleen arazoetaz arduratzen den Institutoko historia irakaslea da. Aurten, urtero bezala, Annek gela zaila dauka. Haien materialismoak eta gogo-ezak zapuztuta, ikastxeen arteko nazio-mailako lehiaketa batean parte hartzeko erronka botatzen die. Bertan, nazien kontzentrazio-esparru batean haur edo nerabe izateak esan nahi zuenari buruzko lan bat egin behar dute. Annek bere energia eta sormen guztia erabiliko duikasleen arreta erakartzeko eta haiek motibatzeko. Muga-eguna iristen ari den neurrian, gazteak besteengana irekitzen eta euren buruan sinesten hasten dira. Proiektu honekikasle horien bizitzak aldatuko ditu.





2015(e)ko apirilaren 1(a)

"Ez dira aspaldiko kontuak" antzezlana

Donostiako XIII. Giza Eskubideen Zinemaldiaren barruan (17-24-apirila) obra bat antzeztu egingo dute: "Ez dira aspaldiko kontuak".



Gerraosteko Euskal Herriari buruzko antzerki -lan hau Goierriko eta, bereziki, Segurako herritarren ekimen kolektibo baten emaitza da. Herri eta eskualde osoak bat egiten dute eszenatokian, ikastolak sortu ziren garai zail haietan hezkuntza eta eguneroko bizitza nolakoak ziren belaunaldi berriei erakutsi eta hura bizi izan zutenei gogoratzeko helburuarekin.
Gidoia eta zuzendaritza Gipuzkoako lehen andereñotakoa izan zen Lourdes Imazek egin ditu.
Informazio gehiago "Ez dira aspaldiko kontuak" lotura honetan aurki dezakezu.
Tarte atsegina eta interesgarria izateko aukera ederra egongo da dudarik gabe.

2014(e)ko uztailaren 2(a)

Donostiako arkitektura: Lauaizetako ikasleen ikuspegia

EHUko Carlos Santamaria liburutegia
Lauaizetako 2. DBHko ikasleek "Donostia ezagutuz" proiektua garatu dute, hiriko eraikuntzen  ikuspegia sintesi moduan azalduz; ikasleek hiriko egoitza esanguratsuen argazkiak atera dituzte, sareko informazioa landu dute, marrazkiak eta sintesia egin dute forma nagusia, forma esanguratsua eta perfila definituz: hiru koloretan, collage teknika erabiliz.
Donostiako Udala

Miramar Jauregia

Guzti hau Lauaizetako web orrian ikusi daiteke Donostiako Arkitekturaren beste egoitzekin batera: Aquariuma, Nautikoa, Tabakalera...
Plastika irakaslea den Mikel Mendizabalek, ikasleak hainbat proiektutan murgiltzen ditu: Arte lan animatuak, Sky Lane eraikinen mapa, stop motionen aplikazioa... 14-15 ikasturtean, "Plastika DBHn eta tresna digitalak" gaiari buruz arituko da Donostiako Berritzegunean bigarren hiruhilabetean. Hiru saio izango dira, 16:45-18:45 tartean eta Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailatako irakasleei ere irekiak izango dira. Datak zehazteko badaude ere, hauen berri laister izango dugu laister.