Hizkuntza proiektua egiteko Mintegia (I, II)
Azaroaren 29an izan genuen 2.
saioa; honetan beraun partaideak diren
ikastetxe bakoitzeko hizkuntza batzordearen egoera nahiz asmoak zeintzuk ziren
alde batetik eta sentsibilizazio fasearen ekimenak nola bideratu ziren bestetik
gertatu ziren saioaren 1. zatiaren punturik garrantzitsuenak.
Ondoren
diagnostiko fasearen “ikasleen hizkuntza ingurunea” eta “ikastetxearen
ingurunearen” atalak jorratu ziren (tresnak, txostenak, adibideak). Honez gain
kontraste gisa bizpahiru (LH, BH) ikastetxeren hizkuntza proiektuei buruz hitz
egin zen. Hona hemen batek, K. Mitxelena eskolak, Eskola Hiztun Bila jardunaldian aurkeztutako
hitzaldia.
Azaroaren 23an amaiera eman
genion urriaren 19tik astean behin garatzen ari ginen kulturartekoa eta
hizkuntzak indartzea delako ikastaroari. Ordutik saio bakoitzaren ildoa nahiz erabilitako
tresnak ala baliabideak komentatu dira blog honetan. Baita partaideen elkarreraginaren
bidez sorturiko ondorioak ere.
23ko saioan gairik nagusiena
hizkuntza errefortzuko irakaslearentzat ebaluaketaz marko edo erreferentzia bat
edukitzea izan zen. Jakina honetaz baliaturik Ikaslearen Norbanako Planari ere
begirada bat eman zitzaion. Gainerakoan ebaluazioaz hitz egiterakoan gertatu
den prozesua nahiz erabilitako tresnak ere atxikitu beharko lirateke gai honen
barruan. Azkenik ikasturtez ikasturte honen guztiaren ondoren Memoria bat
egiteak zentzu osoa erdiesten du.
Bestaldetik gogoratu behar da
hezkuntza-gai honi buruz Eusko Jaurlaritzaren asmo berriak -Ikasle Eorkinei
Hezkuntza-arreta emateko II Plana- blog honetan (azaroaren 21eko post edo sarreran) iragarri zirela. Baita dokumentura joateko aukera ere.
Honez gain Amelia Barquínen
saioan (ikastaro honen 2.a) parte hartu zutenei bidali zitzaien azkenotan
harengandik iradokitutako liburua: kulturarteko gatazkei buruz Catalunyan Joan
Canimas zein Francesc Carbonellek argitaratutako obra.
Bukatzeko hizkuntza indartze
prozesuetan -etorkinen 2./3. hizkuntzaren jabekuntzan- Lehen Hizkuntza (ama
hizkuntza) nahitaezko garrantzia azpimarratzen ari da non-nahi.
Gauzak horrela, eta aldez
aurretik eman beharreko urratsak kontuan harturik, iaztik LACM (Lengua Árabe yCultura Marroquí) programa dago Bizkaiko eta Arabako ikastetxe batzuetan
(Gipuzkoan arabiera-eskola batzuk eman dira hainbat tokitan).
Azkenik, aurten abian da LCCR (Lengua, Cultura y Civilización rumanas) programa Getxon, Gernikan eta Ordizian.
Guztira 5 talde eta ia 90 ikasle.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina