arloak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
arloak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019(e)ko ekainaren 28(a)

IBAI Ikastolan, INGURUMENAren ALDE

2018-2019 ikasturtean, KONPETENTZIA ZIENTIFIOAren lanketaren baitan, eskolan sortzen diren hondakinen birziklapena aitzaki, eskola osoan proiektua garatu dute. Proiektu honetan, ziklo bakoitzak aurrikusitako erronka bati erantzuna emateko bere ikasprozesua, planifikatu eta aurrera eman du.
Honek komunitate osoan islada izan du eta honen adibide hirugarren zikloaren azken ekoizpena: kotoizko zorrotxoa.


AMA LURRA gure PLANETA denon arteko jarrera ARDURATSUAK ADOSTU eta AURRERA eraman.



2015(e)ko martxoaren 9(a)

Eguzkia eta Matematika

                Joan zen larunbatean, martxoaren 7an, paregabeko aukera izan genuen oinarrizko buruketa aritmetikoak erakusteko beste era batean gure LHko ikasleei , askoz esanguratsua, askoz sendoagoa eta askoz askea!!!!!

              Tenerifetik Tony Martín LHko irakaslea etorri zitzaigun. Zein da Tony Martín?


         Eta zer kontatu zigun?
         Denboraren zehar, oinarrizko buruketa aritmetikoen aprendizaia eta irakaskuntza algoritmo tradizionalekin erabat lotuta egon dira. Horrek ikaslerarengan buruko pobrezia sortu du eta gainera urteekin ahaztu egiten da. Hori dela eta, edozein kalkulu sinple bat egiteko hiritar gehienak ezintasun batean  bizi dira, hiritar horiek tradizionalak diren algoritmoetan oinarritutako matematika-irakaskuntza jaso dutelako.

         Tonyk erakusten digu beste metodologia bat, ez da berria, orain dela 20-25 urtekoa baizik, non ikasleak , LHko 1. mailetako ikasleak hain zuzen ere, gai dira kalkuluak egiteko mentalki, inongo problemarik gabe.
         Zenbakiak konplikatzen direnean, zifrak oso haundiak direlako, kalkulagailua erabiltzea da proposamena, inongo bildurrik gabe, aldez aurretik, nola ez estimazioa egitea erakusten.

Larunbatean, Donostialdeko 60 irakasle goiz osoan egon ziren Tonyrekin, matematikak ondo erakusteko grinak, eguzkiaren beharrari gainditu zuen. Eskerrik asko guztiei.

Tonyren baliabideak berreskuratzeko:
Canal you tube: Antonio Martin 2020
Berarekin kontaktatzeko: tonycapicua@hotmail.com

2015(e)ko otsailaren 10(a)

Prestakuntza: Hizkuntzen Trataera Bateratua-Tratamiento Integrado de Lenguas (HTB-TIL)


Azken urte hauetako erronka handia da ikastetxe batean hizkuntzak era bateratuan begiztatzea. Hizkuntzen aldetik inolaz ere ezin da eleaniztasun gaia baztertu. Gaur egun hezkuntza sistema guztiek eskuhartzen duten esparru bat da.

Jakina, ez da egun bateko gaia, baizik eta urterokoa eta aspalditik lantzen dena. Hala ere garai bakoitzak badu bere berezitasuna eta azken hau oraingo honetan ikastetxean sartze prozesua nolakoa den litzateke. Dudarik gabe beste batzuk bereiztu litezkete. Bestaldetik legedia aldatzen ari dela ez dugu ahaztu behar.

Ildo honetatik antolatu da Berritzegune honetan HTBaren prestakuntza (ikastaroa) saioak.

Informazioa gehiago eta izen ematea (epea: 15-02-11) esteka honetan aurki daitezke.

2014(e)ko azaroaren 24(a)

"La mecánica del Caracol " Euskadi Irratia Harri Berri Oletan

"La mecánica del caracol" (2014-2015)
          Harri Berri Oleta ikastetxean 31/10/2014
El programa se desplaza al colegio donostiarra Harri Berri Oleta para, con la ayuda de Manu Hernández,  experimentar con su alumnado y también compartir con ell@s y el profesorado  sus proyectos de ciencias.
Euskadi Irratiak "La mecánica del caracol" programaren bidez ikastetxean zientzia proiektuak  nola lantzen diren azaltzen digu eta lehen hezkuntzako 3. mailako ikasleekin egindako  hainbat esperimentu ere.

Manu Hernándezek dion bezala ikasleek esperimentu arrunten bidez zientzia ikasten dute. Jolasaren bidezko ikasketa, zientzia esperimentuak jokuen bidez.

2013(e)ko azaroaren 21(a)

Krisia landuz eskolan





Aurreko urriaren 30an izandako lan saioa Xabier Aierdi soziologoarekin aritu ginen. Gaur egungo krisi kontzeptoaren inguruan aritu zen ikuspegi soziologiko kontutan hartuz.



Azaroaren 6an, Kontsumobiderekin aritu ginen, familia kontsumoari buruz, etxeko aurrekontuak lantzeko baliabideak aztertzen, beste batzuren artean. Oso praktikoa suertatu ziren egindako proposamenak eta gaia enfokatzeko moduak.
 EUSTATek ere hainbat baliabide erabiltzen erakutsi zigun: hauen artean aipamen berezia merezi dute Grafiko interaktiboak

Bi egun hauetan zehar krisia (k-ek) osatzen duten eta osatu dezaketen testuingurura hurbiltzen saiatu gara. Eta ikusiako markoak eta baliabideak arlo guztiekin dute zerikusia: Matematika, Gizarte Zientziak...Oinarrizko konpetentziei erreparatzen badiegu nerriz, oinarrizko zortziak ditugu jokuan gai honi zentzua aurkitze bidean: ikasten ikasi, ekimena eta autonomia, digitala, hiritartasun eta gizartekoa, matematikoa, zientifikoa, arte eta kulturarena, komunikatiboa.

Gelan, krisiaren esanhaia eta maila guztietan izango dituen ondoriak aztertu eta lantze bidea bultzatuko dugu gure ikasleekin. Beraiekin saiatuko gara erantzun berriak aurkitzen, bai indibidualak bai kolektiboak. Eta tresna eta hausnarketa asko beharko dituzte eta ditugu erreliatearekin harreman konplexuak garatzeko, bai analisi mailan eta bai eskuhartze mailan. 

Alfabetatze ekonomikoa ere kontutan hartuko dugu gaur egungo gizarteko fenomenoak ulertze aldera. Testuinguru honetan, krisira hurbiltzeko grafika, datuak, marko kontzeptualak, iturriak...EUSTATten eskola web orrian aurkituko ditugu;  adibidez, "webquestat eta "Ariketak eta problemak" moduloak besteak beste.