ciberbullying etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
ciberbullying etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko maiatzaren 6(a)

Cibermanagers proiektua: Lehenengo urteko esperientzia ANTIGUA-LUBERRI BHI



                Hurrengo ostegunean, hilak 8, arratsaldean 16:50etan hasita Gipuzkoako jardunaldietan, Antigua Luberri BHI berrikuntza proiektuaren esperientzia aurkeztuko da: “CIBERMANAGERS”
          Nahiko maiz, Bigarren Hezkuntzako eta baita ere Lehen Hezkuntzako ikasleengan sortzen ari den arazoari erantzuteko  proiektua da.  Askotan eskola ordutegitik kanpo suertatzen bada ere,  eragin zuzena dauka ikastetxeko bizikidetzan.
            
            Proiektuak bi estrategia metodologikoak biltzen ditu:

  • Aprendizaia eta Zerbitzua  
  •  Berdinen arteko aprendizaiak.
         GAIA: gaur egun  erabili behar diren jarrerak eta arauak sare sozialetan ibiltzeko, nolabait ciberbullyng eta ikasleak sare sozialetan parte hartzen dutenean  hainbeste arrisku ekiditeko, pribatasunaren kontzeptua giza-eskubidea bezala tratatzea eta teknologiak duen eragina norbanakoko pribatasunean aztertzea eta lantzea.

          PROZEDURA:  DBH 3.go ikasleek gaiari buruz prestakuntza jasotzen dute eta haiek prestakuntza ematen diete DBH 1. mailako ikasleei eta beraien gurasoei.
          HELBURUAK:
     
   Ikasleeengan:
·                    Internet eta bere erabilpen zuzenari buruzko prestakuntza handitzea.
·                    Hiritar digital aktibo eta arduradunak sutatzea
·    Errespetua, solidaritatea eta lankidetza bezalako baloreak  sustatzea.

·                    Gazteen ikuspuntutik IKTen erabilerari buruzko ezagutza esanguratsua lortzea.


Irakasle eta ikastetxerako:
·        Konpetentzia pertsonaletako arreta eta balio unibertsalak indartuz heziketa aberatsagoa eskaintzea.
·        Helduen  eta gazteen munduen arteko hurbilpena lortzea rol eta ezagutzen arteko trukaketa eginez.
·        IKTko arriskurik gabeko erabilera sustatzeko hutsunea betetzea.

Aurkezpenean, proiektuaren koordinatzailea eta 10 ikaslek parte hartuko dute, jasotako esperientzia eta balorazioa kontatzeko.




2013(e)ko irailaren 19(a)

KiVa anti-bullyin program in Finland

KiVa is a research-based antibullying program that has been developed in the University of Turku, Finland, with funding from the Ministry of Education and Culture. The effectiveness of KiVa has been shown in a large randomized controlled trial. In Finland, KiVa is a sought-after program: 90 % of all comprehensive schools in the country are registered KiVa schools implementing the program.

The Components of KiVa

The KiVa program involves both universal and indicated actions to prevent bullying and to tackle cases of bullying coming to attention.
The universal actions are targeted at all students in a school. They refer to efforts made to influence the group norms and to build capacity in all children to behave in constructive ways, to take responsibility for not encouraging bullying, and to support the victims.




KiVa program is effective in reducing bullying

KiVa has been evaluated in a large randomized controlled trial including 117 intervention schools and 117 control schools. The program has been shown to reduce both self- and peer-reported bullying and victimization significantly. It influences multiple form of victimization, including verbal, physical, and cyberbullying. In addition, positive effects on school liking, academic motivation and achievement have been reported. KiVa also reduces anxiety and depression and has a positive impact on students' perception of their peer climate. A remarkable 98% of victims involved in discussions with the schools' KiVa teams felt that their situation improved. Finally, Finnish data from more than 1000 schools that started the implementation of KiVa in fall 2009 showed that after the first year of implementation, both victimization and bullying had reduced significantly. KiVa program won the European Crime Prevention Award in 2009, Social Policy Award for Best Article in 2012 and four National Awards in 2008, 2010, 2011 and 2012.



Kiva ikerketan oinarrituriko bullying aurkako programa da. Finlandian egin da  eta batez ere Turku-ko Unibertsitateak eraman du aurrera Hezkuntza eta Kultura Ministeritzako finanziazioarekin. Programa honen eraginkortasuna ebaluazioaren bidez frogatu omen da eta Finlandian ospe eta eskaera asko duen programa da: Finlandiako oinarrizko hezkuntzako ikastexeeen %90 programaren barruan daudelarik.

KiVa-ren osagaiak
Programa bi ekintza mota suspertzen ditu: orokorrak eta bullying antzemateko eta aurreikusteko berariazko jarduerak eta ekintzak.
Jarduera orokorrak ikastetxeko ikasle guztientzat zuzenduta daude .Jarduera hauek talde arauak, jokaera konstruktiboak, ardura pertsonala bullying aurrean eta biktimak laguntzeko eta babesteko jarrerak suspertzea dute helburutzat.


KiVa programa eraginkorra suertatu da bullying-a gutxitzen

KiVa ebaluatua izan da 117 ikastetxeetan. Ebaluazioak erakutsi du programa honek bullying kasuak gutxitu egin direla era esanguratsuan. Eragina izan du bullying era desberdinetan eta baita ere eragin positiboa izan du ikasteko motibazioan eta emaitzetan. Era berean ematen du bai ikasleengan depresioa, eta antsietate mailak jeisten dituela eta eskola giroan hobekuntza nabariak ere ikusi dira.
Ebaluatu diren ikastetxeetako  ikasle biktimizatuen %98 pentsatzen du bere egoera orohar hobetu dela
Bukatzeko, 1000 ikastexeetan jasotako datuen arabera KiVa implementazioaren lehendabiziko urtean aldaketak nabariak zirela erakusten dute.
 KiVa programak European Crime Prevention Award saria irabazi zuen 2009 urtean, Social Policy Award saria 2012an  eta lau National Award sariak  2008, 2010, 2011 eta 2012 urteetan.







2013(e)ko maiatzaren 24(a)

CIBERMANAGER proiektua Santo Tomas Lizeoan


      Ikasturte honetan Santo Tomás Lizeoan "Cibermanager" proiketua garatu dute.
      Atzo arratsaldean, proiektuaren azken jarduera egin zen, DBH 3. mailako ikasleek LH 5. eta 6.mailetako ikasleen gurasoei, zertan datzan, zer ikasi duten, zer irakatsi dieten, zer suposatu duen proiketuaren garapena Lizeoan, etab., era fresko, azkar eta zehatz batean adierazi zieten.
     Saioan gurasoen partaidetza haundia egon zen, 60-70 guraso joan ziren eta bukaeran galderak egiteko garaian,  aita eta ama askok galderak eta iritsiak bota zituzten, DBH.3. mailako ikasleak gaian adituak bihurtzen, eta esan behar da  ikasleak primeran erantzun zutela.
      Saioan agerian jarri zen gurasoen beharrak gai honekiko, hau da nola bultzatu seme-alabengan  eskuko telefono eta sare sozialeen erabilpena arduratsua eta egokia.

Saioan, kontzeptu desberdinak azaldu ziren: ciberbullyng, pribatasuna mantentzeko aholkuak, etabar.







Erabilpen zuzena egiteko ikasleek osatutako aholku-zerrenda  zabaldu zen, hona hemen:
  • Gauza bat Internetera igotzerakoan, bertan gordeta gelditzen dela eta baita publikatu denaren kontrola galtzen dela ere kontuan hartzea. 
  • Gurasoek beren seme-alabei gaurko aurkezpenean azaldutako arazoei buruz ahartaraztea. 
  • Interneten agaetzen den edozer gauzari kasurik ez egitea birusak izan daitezkelako. Adibideak: opariak, mezu ezezagunak etabar. 
  • Ordenagailua etxeko eremu publiko batean jartzea gomendatzen da, umeak zertan dabiltzan ikusteko. 
  • Historiala begiratzea seme-alabak non ibili diren jakiteko, baldin eta arraroa den zerbaiten susmoa badago.
  • Gurasoek seme-alabei errespetuz jokatzen irakastea.
  • Hainbat sare edo orietan pasahitz ezberdinak edukitzea. 
  • Joku bat Internetetik jaisterakoan beste gauza bat deskargatzea gerta liteke, beraz, kontuz ibili behar da erabilpenarekin. 
  • Esan beharra dago sare sozialak elkar komunikatzeko oso egokiak direla  ez bada beraien erabilera desegokia egiten
Proiektu honen garapenean parte hartu duten guztiei, Lizeoko irakasleei, ikasleei, gurasoei eta Berritzeguneko elkarbizitzarako aholkulariari,  ZORIONAK, bai DBHko ikasleek, bai LHko ikasleek eta bai gurasoek gai honen inguruan ikasitakoa aspaldirako mantenduko dutelakoan baitgaude.