Donostiako Berritzegunean ikastaro honen lehenengo saioari hasera eman diogu aste honetan. Hizlaria, EHUko Psikologia Fakultateko irakaslea den JAVIER GOMEZ-ZAPIAINekin.
Bigarren saioa urtarrilaren 26an izango dugu
ZER DA SEXUALITATEA? Gure izatea bera da, bere osotasunean.
MERLEAU-PONTY 1975
Sozialki, Hezkuntza eta Osasun esparruak hartzen baditugu, Sexualitatearekiko hurbilketa, gaur gaurkoz oraindik ere, BELDURRAren bidez egiten da.
Garapen psikosexualaren eredu biografiko batetik abiatuta OSASUN alorretik nola esku-hartu jakiteko proposamenak jaso ditugu.
Informazioa osatzeko:
UHIN BARE http://www.sc.ehu.es/ptwgozaj/ubberri/
SEXU MUXU http://www.uhinbare.com/index.php/eu/
Familia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Familia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2017(e)ko urtarrilaren 19(a)
2014(e)ko urriaren 1(a)
Gelako harremanak hobetzeko mintegia: Golden 5 programa
Irailaren 23an egin zen Donostiako Berritzegunean gelako harremanak bideratzeko programa saioaren aurkezpena. Sevillako Unibertsitateko Mª Jose Lera izan genuen gurekin 30 ikastetxeetako 70 partaiderekin batera.
Saioaren ebaluazio orokorra oso baikorra izan zen. Egindako ebaluazioan, oinarri teorikoaren ikuspegi globala eta proposamenen praktikotasuna azpimarratu ziren.
![]() |
| Mintegian izena emateko... |
Aurkezpen saioaren ondoren, gaia modu praktikoan lantzeko mintegia datorren urriaren 22an hasiko dugu, goizeko 9:00-13:30 tartean.
Golden 5 programan bost eremu daude: Gela kudeaketa, Harremanak eraikitzen, Giro soziala, Ikaste doitua eta Familia-eskola harremana. 14-15 ikasturtean hasiko dugun mintegi honetan bost eremuak landu nahi ditugu, hiru ikasturtetan zehar. Urriaren 22ko mintegi saioa "Harremanak eraikitzen" gaiarekin hasiko gara. Momentuz, Donostiako 15 ikastetxek eman dute izena eta epea irekita dago urriaren 20rarte
Hau da mintegiaren egutegia:
URRIAREN 22: 9:00-13:30
AZAROAREN 19: 11:30-13:30
URTARRILAREN 28: 9:00-13:30
OTSAILAREN 25: 11:30-13:30
APIRILAREN 29: 9:00-13:30
MAIATZAREN 13: 11:30-13:30
Mintegi saioetan gelan eta ikastetxean martxan jartzeko proposamen praktikoak egingo dira. "Agenda" izeneko dokumentua erabiliko dugu praktiken erregistroa eginez, oinarrizko pausoak eta estrategiak probatzen joateko. Praktika hoien harira egingo ditugu teoriarekin alderaketak eta aurrerabideak. Praktika eta teoriaren joan etorri honetan gela eta ikastetxean ditugun beste proiektuekin ere uztarketak egiten joango gara norbera bere testuinguruan: Ikaskuntza kooperatiboaren proiektua, Tutoretza Planak, Elkarbizitza Planak...Azken finean, ikastetxeak eskuhartean dituen planen arteko loturak eginez.
Programa honen beste erreferentziak batzuk ere sarean aurkitu daitezke.
Gehiago jakiteko, ikus hemen Argian argitaratutako erreportai bat.
2014(e)ko irailaren 15(a)
Golden 5, gelako harremanak hobetzeko programa
Datorren irailaren 23an, GOLDEN 5 programa aurkezten izango dugu Sevillako Unibertsitateko Mª Jose Lera irakaslea.
Donostiako Berritzegunean programa hau ezagutu eta martxan jartzeko asmoa dugu ikasturte honetatik aurrera eta datorren asteko ostegunean aurkezpen saioa egin ondoren, GOLDEN 5 mintegia hasiko dugu urriaren 22an.
Hauek izango dira mintegi honetako datak:
urriaren 22an, (M: Jose Lera)
azaroaren 19an, (Berritzegunea)
urtarrilaren 28an, (M. Jose Lera)
otsailaren 25ean, (Berritzegunea)
apirilaren 29an, (M. Jose Lera)
maiatzaren 27an(Berritzegunea)
tartean, bost eremuak
1- Gela kudeaketa
2- Harremanak eraikitzen
3- Giro soziala
4- Eskola-Familia harremanak
5- Ikaste doitua
Eremu bakoutzean landu daitezkeen pausoak ere ikusiko ditugu.
Honez gero, Donostiako 17 herri ikastetxek 8 itunpeko ikastetxek eman dute bere izena.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)







