indartze neurriak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
indartze neurriak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016(e)ko abenduaren 7(a)

Gorputz Hezkuntza ezgaitasuna duten ikasleentzat, ikuspegi inklusibotik begiratuta-2.saioa


XABIER LEIZEA- KIROLENEko irakaslea  eta GAITUZ SPORT programaren arduradunak eskeini digu  2.saioa abenduaren 2ean.
Saio honetan kontzeptuak argitu ditugu:
 URRITASUNA- egitura edo funtzio psikologiko, fisiologiko edo anatomikoaren galera edot kaltea.
EZGAITASUNA-gaitasunen murrizketa edo ausentzia urritasun batek sortarazten duenean, normaltzat hartzen den gauza bat egiteko.
ELBARRITASUNA-MINUSBALIOTASUNA- urritasun edo ezgaitasunun baten ondorioz, pertsonak duen desabantailezko egoera eta honen ondorioz bere kasuan normalak diren jarduerak edo ekintzak mugatzen edo eragozten duenean.

Bestalde, argi geratu da, irakaskuntzan jarduten dugunok, ezgaitasun eta minusbaliotasunak eta baita hauek sortzen dituzten desabantaila sozialak ekiditen laguntzeko eragileak garela,
Horretarako PRESENTZIA -PARTEHARTZEA-GARAPENA BERMATU behar dira,  Eskola Marko Inklusiboan.

Formakuntza saio hauek jarraipena izango dute 2017ko urtarrilaren 16tik  aurrera, Eskola Marko Inklusiboaren baitan programaketak nola garatu ikusteko.

INFORMAZIO gehiagorako begiratu BERRITZEGUNEko WEBean prestakuntza-ekintzen atala(http://g01.berritzeguneak.net/eu/)

2016(e)ko azaroaren 23(a)

Gorputz Hezkuntza ezgaitasuna duten ikasleentzat, ikuspegi inklusibotik begiratuta

XABIER LEIZEA- KIROLENEko irakaslea  eta GAITUZ SPORT programaren arduradunak eskeini digu  saioa urriaren 21ean. Bertaratu direnen artean, Gorputz Hezkuntzako espezialistez gain, Okupazio terapeuta,Fisioterapeutak, Tutore, PT eta HLEak ere izan dira. Elkarrekin aztertu dugu eskola INKLUSIBOAk zer eskaini behar duen, eta nola egituratu behar den GHko arloa; metodologia oinarrietatik abiatuta , antolamendu eta jarduera konkretuetaraino.  
 

Datorren saioa abenduaren 2an 10:00etatik -12:00etara
Ikastaro honek jarraipeneko  bigarren atala izango du urtarrilean: eskola marko inklusiboaren baitan programaketak nola garatu ikusteko. 

INFORMAZIO gehiagorako begiratu BERRITZEGUNEko WEBean prestakuntza-ekintzen atala (http://g01.berritzeguneak.net/eu/)

2016(e)ko urriaren 27(a)

"Kulturartekotasuna eta hizkuntzak indartzea" ikastaroa: 1. eta 2. saioak

Aurten ere ikastetxeei esaten zaie “ikasle etorkinentzako hezkuntza-arretarako plana: kulturarteko proiektua eta hizkuntza indartzeko proiektua (2012-2015)” ikastetxeko urteko planean zehaztuta agertu behar dutela (ikusi “ildo estrategikoen eta lanabesen laburpen taula, I eranskina, 16-17 ikasturtea antolatzeko hasierako ebazpenean).

Honek esan nahi du zehaztutako planaren arabera gai honekiko estrategiak nahiz jarduerak zabaldu behar direla urtean zehar. Hauetako batzuk hizkuntza indartzeko irakaslearenak –ikastetxean irakasle honek zer funtzio bete behar dituen eta hau garatzen hasteko zer baliabide dituen - gertatzen dira. Beraz aldez aurretik hau guztia zehaztua badago hobeto.

Honetaz hitz egin zen pasa zen urriaren 19an noiz eman baitzen “kulturartekotasuna eta hizkuntzak indartzea” delako ikastaroaren 1. saioa.




Hurrengo saioei begiratuta 1. saio horretatik ondorioztatzen diren hainbat gai aipatzeko modukoak lirateke. Hona hemen batzuk:

1,.Talde bereziak ala ez egitea (noiz, non,…)
2.-Hizkuntzen antzekotasuna (hizkuntza erromanikoak,…)
3.-Ama hizkuntzaren garrantzia (oinarrizko ezagupenak,…autoestima,…)
4.-Familiaren eragina (giroa, senideen artekoaren garrantzia,…)
5.-Testuinguru soziolingüistikoaren eragina (esperientzia,…)
6.-Eskolako partaide antzekoak (ikasleen jatorria,…)
7.-Eskolaren plana (kulturarteko plangintza, hizkuntzena,..)
8.-Ebaluazioa (ikaslearen errealitatea,…)
9.-Hizkuntzen trataera integratzailea (bateratua,…)
10.-Eleaniztasun ideia (kontzeptua, tresnak,…)
11.-Autoestimaren garrantzia (tutoretza,….)
12.-Hizkuntza orokorraren prozesuak (entzumena,…)
………………………………………….

2. saioan, eta kulturarteko esparruaz hitz egiteko gonbidatu bat izango dugu, hain zuzen ere HUHEZI-Mondragon Unibertsitateko irakaslea den Amelia Barquín. Unibertsitateko "Berrikuntza eta esku-hartzea testuinguru kulturanitz eta eleanitzetan" delako departamentuan lan egiten du. Kasu honetan 2. saio hau irekita izango da eta tratatutako gaia honako hau izango da:

“Kulturartekotasuna ikastetxean: indarguneak, dilemak eta erronkak”

Nahi izanez gero saioan parte hartzeko eta izen-ematea egiteko esteka hau eskura duzu: 

Bestaldetik Amelia Barquinen bloga ezagutzeak emango liguke aukera gaurko egunetan gai hauen presentzia izateko.

2014(e)ko urriaren 13(a)

Mintegia: Aniztasunaren erantzuna-Hizkuntza Sendotzeko Bidean (HIPI)



Hizkuntza errefortzuko irakasleak nahiz ikastetxeak dituzte erronka ederrak inklusio gaia lantzen joateko. Kultur anitza ezaugarria duen gizartea behar den bezala garatzeko nahitaez kulturartekotasuna nahiz hizkuntz anitzen gaiak plazaratu behar dira eskolan.

Nola interpretatu kulturartekotasuna?

Zer garrantzi eman hizkuntzari?

Noraino duten garrantzia hizkuntzaz kanpo diren alderdiak?

Zenbat urtetan ikasten da hizkuntza?

Zer esan ebaluaketari buruz?

Ongi legoke ikasleari norbanako plana egitea?


Hasi besterik ez dugu egin. Galdera hauek baino gehiago egingo baitira Donostiako Berritzegunean, urriaren 20tik aurrera, antolatzen den Mintegi honetan: 
Aniztasunaren erantzuna-Hizkuntza Sendotzeko Bidean (HIPI). Erantzunak, ohi bezala, saiatuko gara erantzuten.

IZEN-EMATEA