Artea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Artea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017(e)ko martxoaren 30(a)

Korrika 20

KORRIKA 20! ----- Z I R K O R R I K A



Dakizuenez, apirilaren 30ean 20. Korrika izango dugu Euskal Herriko herrietatik barrena. Ikastetxeetan ere KORRIKArekin bat egiten da. Ikasleen artean dugun aniztasunari erantzuteko ahaleginean, zuekin partekatu nahi dugu KORRIKA 20, aurtengo abestiaren moldaketa hau.
Ikasle guztiek abestia uler dezaten eta ulertzearekin gozatu eta parte hartu!


Moldaketa: Bego Garaik egina.  

Gehiago jakin nahi?
http://www.korrika.eus/

Unitate didaktikoak:
http://www.korrika.eus/unitate-didaktikoa/ikastetxeetakomateriala.html

Korrika 20 - piktogramekin
https://youtu.be/SJ5MC-oIW0Y

2015(e)ko maiatzaren 10(a)

Musika eta ikas tresna digitalen erabilera DBHn




Aurreko apirilaren 15ean bukatu genituen Musika eta ikas tresna digitalak DBHn ikastaro saioak. Nora Iglesias aritu zeun gurekin hainbat aplikazioren berri ematen eta erabiliarazten.


  • eduCanon: tresna horrek bideoei galderak jartzeko aukera ematen du.  
  • Smore: era oso errazean, ikasleek lanak egiteko baliabidea da. Irakasleek ere, Materiala era erakargarrian aurkezteko aukera ematen du.
  • Tackk: smore tresnak dituen ezaugarri berdinak ditu, baina badu desberdintasun bat, eginiko lana inprimatzerakoan pdf formatuan egiten du eta QR kodigoa eratzen du. 
  • QR kodigoak eratzeko tresnak: gauzatu dugun edozein lanen esteka txertatu eta oso modu errazean QR kodigoa sortzen du. Ikasleek mugikorrekin argazkia aztertu eta guk nahi dugun lanera edo informazio iturrira bideratuko ditugu.
  • Exantime: apunteak, kontzeptu mapak eta “Flashcards”ak eratzeko aukera ematen du tresna horrek. Kontzeptu mapak Popplet tresnarekin egiten ikasi genuenez, eta apunteak baino zerbait erakargarriagoa egiteko asmoz, “flashcards”ak eratu ditugu. Hauek ikasle txikiekin lantzeko ere oso baliogarriak ikusi ditugulako eta arbel digitala izanez gero, oso baliabide erakargarria delako.
  •  Wix: web orriak sortzeko tresna dugu honakoa. Berak ematen dituen orrialdeak oinarri bezala hartu eta gure beharretara egokitu ditugu- Material multimedia ederra sortzeko aukera eman digu. 

2014(e)ko ekainaren 26(a)

Larramendi Ikastetxean, "Esku bizia" proiektua. Ikaskuntza-Zerbitzua bidean

.
 


Ikasturte honetan  Larramendiko DBH 4. mailako ikasleek "Esku Bizia" edo "Mano Viva" proiektua garatu dute. Eta ikasleen lana ez da eskola barruan bakarrik gelditu. Ikastetxeko paretetatik at, ikasle eta irakasleek elkarlanean aritu dira Antigua auzoko Gurutze Gorriko Zaharren Egoitzarekin eta Topic, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroarekin.



https://www.youtube.com/watch?v=CUVVKGqJRMU
 Karmele Cruz, Encarni Genua eta Urtxintxa eskolako kideekin lankidetzan, eta Ainhoa De Andres irakaslearen gidaritzapean, ikasleek pertsonaiak eta historioak sortu dituzte esku txotxongiloak erabiliz, eszenatoki eta guzti.
Disziplinarteko proiektua izan da, Curriculumeko hainbat arlo eta konpetentzia uztartu dituena: hizkuntza komunikazioa, artea eta kultura, giza eta herritar konpetentzia, autonomia eta ekimena...

Ikasleek eta heldu guztiek ikasitakoa partekatu egin dute. Norekin? Gurutze Gorriko Zaharren egoitzakideekin. Egindako historioak erakutsi eta kontatu zituzten ikasleek. Baina, ondoren, eta bertako arduradunekin bat eginez (Eva eta Montse) Zaherren egoitzako biztanleei historioak asmatzen, txotxongiloak mugitzen, pertsonaiak sortzen irakatsi zieten. Adin desberdinetako pertsonak elkarlanean, sormen lanean...
Larramendiko ikasle eta irakasleek ikasi, ikasi egin dute. Orain lehen baino gauza gehiago egiten dakite. Eta gainera, auzoari, komunitateari zerbitzu bat egin diote ikasitakoarekin. Perstonak, ezagutzak, auzoa...aberastu egin dira. Elkarren berri jakin dute. Ikasitakoari zentzua aurkitu diote ikasle askok, heldu askok eta agure askok elkarlanean ikaskuntza-zerbitzu proiektu bat garatuz..




Honelako proiektuak ugaritzen ari dira. Hain zuzen ere, egin berria da ere "Gazte Irekia" deialdian aurkeztutako proiektuen azalpena. Solidaritatea eta kooperazioa bultzateko uneak eta guneak sortzearen garrantzia azpimarratzen duena.

Ildo honetan ari gara ere Donostiako Berritzegunean, "Ikaskuntza Zerbitzua" proiektuak eskola eta komunitatearen artean sustatuz. Gure 14-15 eskaintzan azaltzen den bezala, bigarren hiruhilabetan antolatuko dugu prestakuntza gune bat, proiektu hauen nondik norakoak eta esperientziak azaltzeko.