ebaluazioa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
ebaluazioa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016(e)ko apirilaren 15(a)

LHko 3. mailako barne-ebaluazio diagnostikoa: Zientzia eta Matematikarako konpetentziak



Apirilaren 14an, 9:00etatik 12:00ak arte, Donostiako Berritzeguneko areto nagusian, LHko 3. mailako egingo den ebaluazio diagnostikoari buruzko hirugarren, eta azken saioa burutu genuen. Aurreko asteetan Hizkuntza Komunikaziorako Konpetentziari buruzko bi saio, bata ingelesa arlorako eta beste bat gaztelaniazko eta euskarazko arloetarako egin ziren.


       Bi konpetentziak definitzeko IVEI-ISEI-tik osatu diren dokumentuak landu ditugu: 

Natur Zientzietan, bi egoera edo testuinguru landu ditugu:
1. Umeen alergiak.
2. Imanak.

Irakasleek, probak irakurri dituzte eta galdera batzuei jarraituz eta  beren zalantzak, iradokizunak eta proposamenak konpartitu ditugu.

Imanen froga aztertzeko, aretoan bertan galderen esperimentazioa egiterik zegoen, hau da, imanek dituzten ezaugarriak eta propietateak ikusgai jarri dira, nolabait ikasleekin egin behar zen moduan.

Bi egoerak zuzentzeko adierazpenak eman eta probatu dira.

Natur Zientzietarako ere, egoera berri bat aurkeztu da, adibide moduan irakasleak beraien ebaluazio ereduan txertatzeko: Zentzumenak


Gero matematikaren egoera bat aurkeztu da: "Eskolako lasterketa"
 Irakasleen zalantzak eta iradokizunak partekatu ditugu eta bukatzeko proba zuzendu dugu.

 Saioan erabili zen aurkezpena, esteka honetan eskura dago.


2015(e)ko irailaren 24(a)

Ebaluazioa ikastearen zerbitzuan

Dolors Quinquer, Bartzelonako UAB-eko irakaslea cc-by-sa Donostiako Berritzegunea
Dolors Quinquer gurekin izateko atsegina izan dugu Berritzegunean. Zonaldeko irakasleekin konpartitu dugu ebaluazioaren inguruan ekarritako perlaz betetako hitzaldia:
"Nolakoa da zure libreta? Nolakoa da eskolan erabiltzen duzuen nota-koadernoa? Zerk agintzen du zutabe horietan?
"Benetan eskatzen ari zarenaren inguruan ikasleari ematen diozun mezurik argiena, ebaluatzeko moduarekin egiten duzu"
"Ebaluazioa ikas dezaten erabiltzea da kontua. Ebaluazio baliagarria interesatzen zaigu"
"Zeintzuk diren ezagutza-giltzarriak eta zeintzuk ezagutza-apaingarriak garbi bereiztuz egin dezagun programazioa eta ebaluatu dezagun"
Era horretako gogoetak tartekatuz (plater gustagarri batean usain-belar zipriztinak bailiran), joan da aletzen sekuentzia didaktikoaren faseetan egin behar den ebaluazio lana.

Azaldu, transmititu, animatu eta konbentzitu nahi gaitu Quinquerek. Hain garbi ikusten du irakastea zer den, non ez baita konformatzen ideiak botatzearekin. Ideia horiek gureak egin ditzagun nahi du. Eta horretarako eskaini dizkigu tresnak, materialak eta ereduak. Baina ez nolanahiko materialak eta ereduak, ikasgelako jardunean diseinatuta eta ikasgelan jorratutakoak baizik.

Azalpenaren bukaeran, kezkez eta zailtasunez hitz egiteko aukera izan dugu eta argigarriak eta pizgarriak izan dira Dolors Quinqueren ekarpenak. Maistra bat da, zalantzarik gabe.

2015(e)ko martxoaren 19(a)

PISA 2015 Euskadin

            Joan zen martxoaren 18an, Bilbon PISA (Ikasleen Nazioarteko Ebaluaziorako Programa) jardunaldia ospatu zen. Bertan PISA 2015 garapenari buruzko adierazpenak eta ezaugarriak ezagutu arazi ziren.
           PISA 2015ean konpetentzia zientifikoa izango den ebaluatuko den  konpetentzia nagusia. Hori dela eta,  Jose Ignazio PĂ©rez irakasleak konpetentzia horri buruz hitz egin zuen, hiritarren konpetentzia zientifikoaren garapena  eta gizarte baten garapen demokratikoaren arteko lotura azpimarratuz.  Gero, Alfonso Echazarra HELGA (OCDE)ko analistak azken PISA2012ko emaitzak eta etorkizunari begira programak hartuko dituen dimentsioak kontatu zituen. Azken ponentzia,  Xabier Mugikaren eskutik etorri zen, bera ISEI-IVEIko zuzendaria da eta PISA 2015ko programaren ezaugarriak Euskal Erkidegoan deskribatu zituen.
       Sarrera honen xede nagusia ezaugarri horiek ezagutaraztea da.

       PISA proiektua ikasleek hezkuntza-sistema guztietan oinarrizkotzat hartzen diren konpetentzietan duten errendimendua nazioarte mailan konparatzeko neurri komun bat finkatu beharrari erantzuteko asmoz sortu zen. Horretarako lankidetza- marko bat eratu zen helduaroko bizimodura igarotzeko behar diren ezagupenei eta trebetasunei dagozkien hezkuntza-helburuak finkatzeko eta betetzeko.  2000. urtez geroztik hiru urtez behin egin da eta 15 urteko ikasleek egiten dute ebaluazioa, 2003.tik Euskadin lagin propio daukagu, gure hezkuntza-sistemaren datuak sakonki analizatzeko.

        Ondoko argazkian ikus daiteke 2000. urtetik ebaluatu diren konpetentziak programa desberdinetan :

PISA 2015ean konpetentzia berri bat ebaluatuko da:
FINANTZETARAKO KONPETENTZIA.
Ikasleriaren %10k egingo du.


 
       Eta beste kontu garrantzitsua, PROBLEMEN EBAZPENAREN KONPETENTZIA ebaluatuko da lankidetzan, hau da talde txikietan lan egiteko gaitasuna ebaluatuko da.
        Proba guztiak ordenagailuz egingo dira, aurreko ebaluazio diagnostikoetan esperientzia baliatuz ordenagailuaren eragina txikiagotuko dela emaitzetan espero da. Aplikatzeko kontratatutako enpresak behar diren baliabide informatikoak eramango ditu eta probak USB batean joango dira, beraz ez da beharrezkoa izango wifirik, ezta ere Interneteko konexiorik.
       Euskadin 120 ikastetxek, sare desberdinetatik,  parte hartuko dute, horietatik 14 dira lagin estatalean parte hartuko dutenak eta horietan bakarrik, familientzat eta irakasleentzat bete behar diren galdetegiak beteko dira. Guztira Euskadiko 5000 ikasle parte hartuko dute, gehien bat ikastetxe bakoitzean  15 urteko 42 ikaslek parte hartuko dute eta horietatik gehien bat finantzetarako konpetentzia 12 ikaslek egingo dute.

        PISA 2015 egutegia Euskadin:
  • Apirilaren 13tik 30etara ikastetxeekin lehendabiziko kontaktua suertatuko da. 
  • Maiatzaren 4tik 22ra aplikazioa. 
     Oso garrantzitsua aurreko PISA 2012an liberatutako frogak ezagutzea.
     Eta ISEI-IVEI webgunean laster batean bideo batzuk jarriko dira , ordenagailuz egingo diren proben simulazioak ezagutzeko eta ikasleei erakusteko.