Azaroaren 9an Amelia Barquínen
saioa izan eta gero aste bat beranduago ikastaroaren parte-hartzaileentzat antolatuta
zegoen 3. saioari heldu zitzaion. Aurreko jardunaldiei birpasa eman ondoren, hirugarren saio honetako gairik nagusienak Hizkuntza Tratamendua, alde batetik, eta Ikaslearen Norbanako Plana, bestetik, izan ziren. Denborarik ezean lehenengoa bakarrik
jorratu ahal izan zen.
Elkarreraginean egon eta zenbait
txosten nahiz iradokizunak komentatu ondoren hona hemen saioan ateratako
zenbait ondorio edo ildo nagusi:
Entzumena prozesuaren garrantzia.
Ahozko trebetasun honetatik hizkuntzarekin zer ikusia
duten beste trebetasunak ere kontuan hartu behar direla.
Ahozkoaren ulermena (entzumena) landu behar da, ahaztu
gabe zer den entzutea ere edo entzuten jakitea ere jokoan dagoela.
Hiztegiaren garrantzia.
Hizkuntzen jarrerak irakatsi egin behar direla.
Hizkuntza Proiektuaren erreferentzia ikastetxe batean.
Hizkuntzaren jabekuntzaren faseak begiztatzea.
Hizkuntza ikaskuntzaren oinarriak present izatea.
Hizkuntza programa(zioa)-ren marko bat izatea
BESTALDETIK, AZKENEKO BERRIEK diotenez Hezkuntza Saileko arduradunek plan berria mahai gainean jartzea erabaki dute. Izena: "2016-2020ko eskola inklusiboaren eta kultura artekoaren eremuan Ikasle Etorkinei Hezkuntza-arreta emateko II Plana".
"Erkidegoko Herritar Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroaren Hezkuntza Batzordea"n aukeztu dute. Baita beste foro batzuetan ere. Ekarpenak egiteko epe bat jarri nahi dute.
IREKIA webgunean daukazue aurrerapen moduan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina