tresnak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
tresnak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016(e)ko urriaren 27(a)

"Kulturartekotasuna eta hizkuntzak indartzea" ikastaroa: 1. eta 2. saioak

Aurten ere ikastetxeei esaten zaie “ikasle etorkinentzako hezkuntza-arretarako plana: kulturarteko proiektua eta hizkuntza indartzeko proiektua (2012-2015)” ikastetxeko urteko planean zehaztuta agertu behar dutela (ikusi “ildo estrategikoen eta lanabesen laburpen taula, I eranskina, 16-17 ikasturtea antolatzeko hasierako ebazpenean).

Honek esan nahi du zehaztutako planaren arabera gai honekiko estrategiak nahiz jarduerak zabaldu behar direla urtean zehar. Hauetako batzuk hizkuntza indartzeko irakaslearenak –ikastetxean irakasle honek zer funtzio bete behar dituen eta hau garatzen hasteko zer baliabide dituen - gertatzen dira. Beraz aldez aurretik hau guztia zehaztua badago hobeto.

Honetaz hitz egin zen pasa zen urriaren 19an noiz eman baitzen “kulturartekotasuna eta hizkuntzak indartzea” delako ikastaroaren 1. saioa.




Hurrengo saioei begiratuta 1. saio horretatik ondorioztatzen diren hainbat gai aipatzeko modukoak lirateke. Hona hemen batzuk:

1,.Talde bereziak ala ez egitea (noiz, non,…)
2.-Hizkuntzen antzekotasuna (hizkuntza erromanikoak,…)
3.-Ama hizkuntzaren garrantzia (oinarrizko ezagupenak,…autoestima,…)
4.-Familiaren eragina (giroa, senideen artekoaren garrantzia,…)
5.-Testuinguru soziolingüistikoaren eragina (esperientzia,…)
6.-Eskolako partaide antzekoak (ikasleen jatorria,…)
7.-Eskolaren plana (kulturarteko plangintza, hizkuntzena,..)
8.-Ebaluazioa (ikaslearen errealitatea,…)
9.-Hizkuntzen trataera integratzailea (bateratua,…)
10.-Eleaniztasun ideia (kontzeptua, tresnak,…)
11.-Autoestimaren garrantzia (tutoretza,….)
12.-Hizkuntza orokorraren prozesuak (entzumena,…)
………………………………………….

2. saioan, eta kulturarteko esparruaz hitz egiteko gonbidatu bat izango dugu, hain zuzen ere HUHEZI-Mondragon Unibertsitateko irakaslea den Amelia Barquín. Unibertsitateko "Berrikuntza eta esku-hartzea testuinguru kulturanitz eta eleanitzetan" delako departamentuan lan egiten du. Kasu honetan 2. saio hau irekita izango da eta tratatutako gaia honako hau izango da:

“Kulturartekotasuna ikastetxean: indarguneak, dilemak eta erronkak”

Nahi izanez gero saioan parte hartzeko eta izen-ematea egiteko esteka hau eskura duzu: 

Bestaldetik Amelia Barquinen bloga ezagutzeak emango liguke aukera gaurko egunetan gai hauen presentzia izateko.

2016(e)ko apirilaren 20(a)

Hizkuntza Proiektua lantzeko Mintegiaren 6. Saioa


 Joan den asteartean (apirilak 19) egindako saioan Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua aurrera eramateko ibilbidearen beste atal batzuk jorratu ziren.

Bata Diagnostiko Fasearena zen. Aurreko saioan aztertua bazen ere honetan Ebaluazio Diagnostikoak ematen duen informazioarekin zer egin edo nola planteatu gai hau aritu ginen aurreko saioan adierazitako taula bat bete eginez. Dudarik gabe parte hartzen duten ikastetxeen komentario nahiz ekarpen onuragarriez baliaturik egin ahal izan zen.

Beste atal bat azkeneko honetatik eratortzen da: Garapen faseari hasiera ematen zaionean zer alderdi hartu kontuan, zer tresna eta zertarako, jakina adibide batzuk zein gogoetarako ideien laguntzaz.

Gainerakoan iturri ezberdinetako txostenak nahiz informazioak erabili ziren.

Ondorioa: Eleaniztasunerantz bidean Diagnostiko fasea garrantzitsua bada Garapenarena beste hainbeste edo gehiago dela esan liteke, noski Ikastetxeko benetako beharrizanei heltzeko aspektu ezberdinak era egoki batean zorroztu badira.

2016(e)ko otsailaren 4(a)

Hizkuntza Proiektua lantzeko Mintegiaren 4. saioa


Nahi izanez gero saio honen abiapuntua "eleaniztasun" kontzeptua sakontzea izan da. 
Izan ere Mintegiko aplikazio digitalean (Moodle) eskegita daukagun "Europako Erreferentzi Markoa", dokumentu honek dituen alderdi ugari nahiz anitzen artean, ongi adierazten digu termino horren esanahia. Honetan datza orain arte izan den eredutik atereaz hizkuntzak ikasteko zein irakasteko eredu berria. Hain zuzen ere gako honetatik hizkuntzen antolamendurako zein ikasleen ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetarako aspektu berri batzuk (komunikazio ikuspegia, trataera bateratua,...) eratortzen dira.

Mintegiko saioan ere Hizkuntza Proiektua egiteko behin betiko Gida plazaratu genuen, baita honek dituen atalak komentatu nahiz xehetasun batzuk egin genituen ere.

Atal garrantzitsu bat ikastetxeen ekarpenena da; egun honetan zenbait ikastexek beraien Hizkuntza Proiektuen kronograma -eta aurkibideak- nahiz sarreretaz ekoiztutakoaz elkarrizketatu ahal izan genuen. Beste kasu batzuetan atal horiek baino gehiago aurkeztu zituzten.

Diagnostiko fasea (gehienbat hizkuntzen ikas-irakaskuntzari buruzko datuak) datorren aztergaia izango dugu hurrengo saiorako.

Hasierako "eleaniztasun" gaiari helduta, Gidan ere modu xume batean "eleaniztasunaz" hitz egiten da. Hona hemen hau tratatzeko Gidatik ateratako tresna bat.  

2015(e)ko irailaren 25(a)

HPBak dituzten ikasleen hezkuntza ibilbiderako praktika onak

Ikasturte honetan ere PTekin elkarlanean aritzeko saioak prestatu dira. Lehenengo saioa irailak 17an izan zen, bertan izan zinetenok aurten jorratuko diren gai ezberdinak ezagutzeko aukera izan zenuten. Haien artean Arreta Goiztiarra, Golden 5 eta Portaera zailtasunak besteak beste. Saio horretan hainbat dokumenturen berri eman zen, eta beti bezala haiek topatu nahi dituen edonork Donostiako Berritzeguneko HPB aholkularitza atalean eskuratu ditzake
http://g01.berritzeguneak.net/eu/asesorias.php?asesoria=21 

2015(e)ko martxoaren 5(a)

Izandako ikastaro bat: HTB-TIL eta esperientzien koordinazioa

Hizkuntz eremuan bizi garen kinka honetan funtzeskoa da hitz egitea ikastetxeko bertako taldeen ekimenei buruz. Eleaniztasunaren erronkan ikastetxeek hizkuntz proiektuak lantzearekin batera hizkuntzen arteko elkarlanei nahiz hizkuntzak ez diren irakasgaien hizkuntza egoerei aurre egin behar dizkiete.


Otsailaren 11an, 25ean eta martxoaren 4ean, nahi izanez gero Uholde Handian, Donostiako Berritzegunean edukitako HTB-TIL-i buruzko ikastaroan tratatu diren edukiak –trinkoak izan badira ere- esteka honetan ikus daitezke.

2015(e)ko martxoaren 2(a)

Arrazakeria ikasgelan-Incidentes racistas en el aula

Martxoaren 11an ikasgelan arrazakeriarekin zer ikusi duten gertaerei buruzko saio bat (Incidentes racistas en el aula) izango dugu Donostiako Berritzegunean. Izan ere, saioaren hizlariak -Kepa Otero- eskarmentu handia dauka arrazakeria gaia tratatzeko estrategietan. Beraz, saio horretatik aurrera bere proposamenak, egokiak izateaz gain, arazo horren inguruko beste ikuspegi bat edukitzeko baliagarriak izango zaizkigu.


Sos arrazakeria webean eskegituta dagoen baliabide bat ("Manual para la prevención y gestión de incidentes racistas en el aula", Kepa Otero) funtsezkoa litzateke. Adibide gisan, 1.7 atalean ("La transmisión de la desconfianza") kulturartekotasunak bere eragina behar bezala garatzeko adierazten dituen komentarioen artean azpimarratutako hiruzpalau lerro: 

 "Hemos visto, pues, los efectos que tiene la sociedad de la desconfianza en lo económico, en lo político y en lo social. Trataremos ahora de acercarnos al reflejo que ello tiene en lo educativo, antes de plantear alternativas (en el capítulo siguiente). Así, analizaremos por un lado las dudas que plantea la existencia de una amplia bibliografía sobre interculturalidad para posteriormente ver el reflejo que tiene en el currículum y libros de texto". 

Esan bezala, gai honekiko esperientzia nahiz hausnarketak trukatzeko unea ezin hobea martxoaren 11ko saioa. Informazio gehiago eta izen ematea egiteko aukera helbide honetan aurki dezakezu. 

2013(e)ko maiatzaren 31(a)

Eskola 2.0rako esteka gomendatuak

Berritzeguneko aholkulari talde batek, "on-line" dauden hainbat baliabide eta tresna aztertu ondoren, bilduma bat osatu du. Hona hemen bilduma horren etiketak.