Goikoan azaltzen den irudia Hizkuntza Proiektua lantzeko
Mintegiko aplikazio digitalekoa da. Bertan saioz saioko edukiak azaleratzen
ditugu.
Orain arte bi saio besterik ez ditugu egin –datorrena abenduaren
hasieran-. Besteak beste saioen helburu garrantzitsu bat parte hartzen diren
ikastetxeen artean era egoki batean bat etortzea litzateke; horrela aurrerantzean ibilbide komuna garatuko da. Oro har, bi saio hauetan adierazitako lanak nahiz azpitaldeen elkarerraginak
honako hauek izan dira:
- Ezagutu hizkuntzei dagozkien deialdiak, iradokizunak, dokumentazioa.
- Begiztatu nahiz komentatu beste ikastetxeetan sortutako praktika onen markoak.
- Ezagutu Hizkuntza Proiektuaz sortuak diren beste plataforma digital batzuk.
- Hurbildu Mintegiko parte hartzaileek beren ikastetxeetatik ekartzen dituzten ekarpenetara.
- Ezagutu galderak, hausnarketak, aukerak, alde batetik, hizkuntzei buruzko diagnosia egiteko, eta bestetik, hizkuntza proiektu bat idazten hasteko.
- Eduki edozein ikastetxetan hizkuntzen esparruaz sentsibilizatzeko hasierako iradokizun batzuk.
- Proposatu ikastetxean hizkuntzen ardura nahiz kudeaketa dauzkan lan talde (edo hizkuntza batzordea)-aren partaide ezberdin zein bakoitzaren betebeharrak.
- Jarraitu hizkuntza proiektu bat egiteko gida ofizialaren argitaratzearen prozesuari.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina