
Bi konpetentziak definitzeko IVEI-ISEI-tik osatu diren dokumentuak landu ditugu:
- Matematika eta Zientziarako konpetentzien erreferentziazko markoak.
- Liberatu diren frogen ereduak, Matematikan eta Natur Zientzietan.
Natur Zientzietan, bi egoera edo testuinguru landu ditugu:
1. Umeen alergiak.
2. Imanak.
Irakasleek, probak irakurri dituzte eta galdera batzuei jarraituz eta beren zalantzak, iradokizunak eta proposamenak konpartitu ditugu.
Bi egoerak zuzentzeko adierazpenak eman eta probatu dira.
Natur Zientzietarako ere, egoera berri bat aurkeztu da, adibide moduan irakasleak beraien ebaluazio ereduan txertatzeko: Zentzumenak
Gero matematikaren egoera bat aurkeztu da: "Eskolako lasterketa"
Irakasleen zalantzak eta iradokizunak partekatu ditugu eta bukatzeko proba zuzendu dugu.
Saioan erabili zen aurkezpena, esteka honetan eskura dago.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina