Aurten ere ikastetxeei esaten
zaie “ikasle etorkinentzako hezkuntza-arretarako plana: kulturarteko proiektua
eta hizkuntza indartzeko proiektua (2012-2015)” ikastetxeko urteko planean
zehaztuta agertu behar dutela (ikusi “ildo estrategikoen eta lanabesen laburpen
taula, I eranskina, 16-17 ikasturtea antolatzeko hasierako ebazpenean).
Honek esan nahi du zehaztutako
planaren arabera gai honekiko estrategiak nahiz jarduerak zabaldu behar direla
urtean zehar. Hauetako batzuk hizkuntza indartzeko irakaslearenak –ikastetxean irakasle
honek zer funtzio bete behar dituen eta hau garatzen hasteko zer baliabide
dituen - gertatzen dira. Beraz aldez aurretik hau guztia zehaztua badago
hobeto.
Honetaz hitz egin zen pasa zen
urriaren 19an noiz eman baitzen “kulturartekotasuna eta hizkuntzak indartzea”
delako ikastaroaren 1. saioa.
Hurrengo saioei begiratuta 1. saio
horretatik ondorioztatzen diren hainbat gai aipatzeko modukoak lirateke. Hona
hemen batzuk:
1,.Talde bereziak ala ez egitea
(noiz, non,…)
2.-Hizkuntzen antzekotasuna
(hizkuntza erromanikoak,…)
3.-Ama hizkuntzaren garrantzia
(oinarrizko ezagupenak,…autoestima,…)
4.-Familiaren eragina (giroa,
senideen artekoaren garrantzia,…)
5.-Testuinguru soziolingüistikoaren
eragina (esperientzia,…)
6.-Eskolako partaide antzekoak (ikasleen
jatorria,…)
7.-Eskolaren plana (kulturarteko plangintza,
hizkuntzena,..)
8.-Ebaluazioa (ikaslearen errealitatea,…)
9.-Hizkuntzen trataera
integratzailea (bateratua,…)
10.-Eleaniztasun ideia (kontzeptua,
tresnak,…)
11.-Autoestimaren garrantzia
(tutoretza,….)
12.-Hizkuntza orokorraren prozesuak
(entzumena,…)
………………………………………….
2. saioan, eta kulturarteko esparruaz hitz egiteko gonbidatu bat izango dugu, hain zuzen ere HUHEZI-Mondragon Unibertsitateko irakaslea den Amelia Barquín. Unibertsitateko "Berrikuntza eta esku-hartzea testuinguru kulturanitz eta eleanitzetan" delako departamentuan lan egiten du. Kasu honetan 2. saio hau irekita izango da eta tratatutako gaia honako hau izango da:
“Kulturartekotasuna ikastetxean: indarguneak, dilemak eta erronkak”
Nahi izanez gero saioan parte hartzeko eta izen-ematea egiteko esteka hau eskura duzu:
“Kulturartekotasuna ikastetxean: indarguneak, dilemak eta erronkak”
Nahi izanez gero saioan parte hartzeko eta izen-ematea egiteko esteka hau eskura duzu:
Bestaldetik Amelia Barquinen bloga ezagutzeak emango liguke aukera gaurko egunetan gai hauen presentzia izateko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina