2015(e)ko urtarrilaren 10(a)

Ikaskuntza Zerbitzua Proiektuak: ikasteko modu alternatibo bat?

Donostiako Berritzegunea Ikaskuntza Zerbitzu Proiektuen gaia lantzen aritu gara azken ikasturteetan zehar. Hain zuzen ere 11-12 eta 12-13 ikasturteetan, beste Hezkuntza Laguntza Zerbitzuekin batera (Valenciako CEFIRE, ´Hospitalet eko Servei Educatiu , Cantabriako CEP), Dos Mares izeneko Proiektuan hartu genuen parte MEC-eko ARCE markoaren barruan Ikaskuntza Zerbiztuari buruzko hainbat lan burutuz. Tartean, "Ikaskuntza-Zerbitzu Proiektuei aholku emateko gidaliburua" osatu eta argitaratu dugu 2014 urtean. Gaztelerazko Gida ere ikusgai dago: "Guía para el Asesoramiento de proyectos de Aprendizaje Servicio"


Aholkularitza Gida honetan, Ikaskuntza
Zerbitzuaren kontzeptua, osagaiak,
baldintzak, eremuak eta ikaskuntzen
inguruan aritu gara, eta ikastetxeetan 
aurkitu daitezkeen bost egoeren 
inguruan antolatu dugu aholkularitza:



1- Ikaskuntza-Zerbitzuari buruzko informazioa eta hedapena
2- Heziketa-Jardunbide egokien identifikazioa
3- Proiektu batean laguntzea
4- Ikaskuntza-Zerbitzua ikastetxearen proiektua
5- proiektuaren ebaluazioan laguntzea




Ikaskuntza-zerbitzua metodologia berria ez bada ere,
esperientzian oinarritutako hezkuntza garatzeko modu eraginkorra bihurtzen ari da.
Metodologia honek bi arlo hauek uztartzen ditu ondo egituratutako proiektu bakar batean:
  • alde batetik eduki, trebetasun eta balioen ikaskuntza eta bestetik, 
  • komunitateari zerbitzu ematea, 
Proiektuan parte-hartzaileek ikasi egiten dute eta, aldi berean, inguruneko benetako premietan lan egiten dute, hobetzeko asmoz.
Ikaskuntza-Zerbitzu Proiektuek, proiektuetan oinarritutako faseak izaten dituzte, eta hausnarketa, erregistro-komunikazioa, eta ebaluazioa fase guztietan lantzen dira:

  • Motibazio fasea. 
  • Diagnostikoa edo abiapuntuaren ezarpena (Zer dakigu, zer jakin nahi dugu)
  • Diseinua eta planifikazioa (Zein ataza eta jarduera egingo ditugu helmugara ailegatzeko)
  • Lanen gauzatzea (Informazioa bilatu, antolatu, landu, komunikatu...)
  • Itxiera

Ikaskuntza-Zerbitzuko hainbat esperientzia garatu dira eta garatzen ari dira mundu osoan zehar. Gure artean Zerbikas, Euskadin Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa sustatzen duen Zentroa da eta Ikaskuntza-Zerbitzuaren inguruko praktikak bildu ditu adinka antolatuak:


  • Irakurlagunak, Kontzertuak egoitzetan, Odol emate kanpainak, Auzoko berri biltzaileak, Antizurrumurru kanpaina, Zibermanagers, Bakean jolasten ikasi patioan, auzoko energiaren eraginkortasuna hobetu, banka etikoa ezagutzera eman, ondarearen kudeaketa, arte eszenikoak giza eskubideak bultzatzeko, kafea eta hitzak, genero berdinatsunaren kontzientzia bultzatu, gazteak auzoan barrena, konekta gaztea-edadeko pertsonei mundu digitalean laguntzen...

    Zerbikas erakundeak ere Ikaskuntza Zerbitzua Proiektuak lantzeko gida desberdinak argitaratu ditu eta oso erabilgarriak izaten ari direla esan dezakegu:



    Donostiako Berritzeguneak San Telmon antolatu genuen Ikaskuntza Zerbitzua Proiekuei buruzko Jardunaldian gaur egun gizartearen heziketari buruz aritu ginen eta ikasleen ahotsa ere entzun genuen. Autore batzuk esaten duten bezala Ikaskuntza Zerbitzua, "oso beharrezko den iraultza pedagogikoa" izan daiteke.

    iruzkinik ez:

    Argitaratu iruzkina