liburuak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
liburuak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016(e)ko abenduaren 19(a)

Donostiako Berritzegunea ere Donostiapedian

Donostiapedia liburua,  auzolanean idatzitako Donostiako liburua, osatu berri da Donostia 2016ren baitan. Abenduaren 15ean egin zen bere aurkezpen ofiziala, Easo kaleko egoitzan.  Parte hartu duten herritar guztiei euren lana eskertzeko antolatutako ekitaldian Donostiako Berritzegunea ere han izan ginen beste 35 partaideekin batera.

Donostiapedia liburuak, Donostiari buruzko ezagutza bildu, Euskal Wikipedia indartu eta hiriari buruzko informazioa handitu, zabaldu eta modu errazean eskuragarri jartzea lortu nahi izan du. Horregatik sustatu dugu Berritzegune honetatik ere, gure hiriko irakaskuntza ageriko egin nahi dugulako, hain zuzen ere.

Bide urratzaile izan nahi dugu, beraz,  baliabide interesgarri honetan parte hartuz; bide batez, beste eragileak ere horretara animatu nahi ditugu, gure eskolek asko baitute kontatzeko bere proiektuez: Nor diren, Ikastetxearen helburuak eta eskaintza, ibilbidea, aurreko partaideak eta egungoak, instalakuntzak, aisialdia, anekdota-bilduma…

Oraingoan Donostiako Berritzegunea eta Donostiapedia eskutik hartuta aritu diren bezala, etorkizunean Donostiako eragileekin, eta bereziki Hezkuntzakoekin,  bidea elkarrekin egiten jarraitu nahiko genuke. Hala bedi!

2016(e)ko maiatzaren 4(a)

Zuhaiztiko mediatekara egindako ibilbide pedagogikoa



Apirilean 26an eta Donostiako Berritzeguneak antolatzen dituen Ibilbide Pedagogiko ekimenaren barruan, Zuhaiztiko Mediatekara bisita egin genuen irakasle , aholkulari eta liburutegietako arduradun batzuk eta koordinatzailea ere.

Han eskolako zuzendaria Feli Barrenetxeak eta Mediatekaren arduraduna Marga Rodriguezek ongietorri beroa eman ziguten.


Bi orduko saioan mediatekaren garrantzia eskola proiketuan , liburutegiaren antolaketa bikaina eta ikasleen partaidetzari adierazi eta azaldu ziguten.

Margak egindako azalpena gogoberotasun handiz eta konbentzimendu osoz emandakoa izan zen . Mediatekaren arrakasta faktore desberdinetan datza , bina nik bi aipatuko nituzke: zuzendaritzaren babesa eta apostua eta irakasleen eta ikasleen konpromisoa.

Beraiek azaldutako diagrama honetan ondo ikusten da Mediatekaren kokapena Zuhaiztiko Hezkuntza Proiektuan

Mediateka lana eta helburuak hola laburbildu genitzake:

1.- Curriculumaren euskarri eta sostenua izatea.

2.- Irakurmena eta idazmena ikasteko, asialdirako eta komunikatzeko erabiltzea.

3.- Irakurzaletasuna bultzattzea.

4.- Erabiltzaileen(ikasleen) prestakuntzari eustea: informaziora nola iritsi

5.- Eskolako baliabideak zentralizatzea, aukeratzea, eskuratzea eta zabaltzea.

Irakurketa bultzatzeko ekintzetan hauek dira aipagarrienak:
    • Liburutegiaren Eguna urriaren 24a : kartelak eta pregoia. liburu banaketa eta ipuin eta markatzaile lehiaketa.
    • Maleta bidaiariak: Haur Hezkuntzako irakasleekin koordinatua, familiartean irakurketa sustatzeko helburuarekin eta 8 maleta prestatzen dira etxez etxe bidaiatzeko.
    • Liburuaren astea: liburuaren egunarekin bat eginez, eskolako kide guztiek parte hartzen dute ekintzez beteriko astean. Kamishibai ipuinak, irakurketa maratoia, munduko kulturak, idazleen bisita...
    • Poemas del Universo : LH 6 ikasleekin "Unibertsoa" proiektuaren batera. Poemak eta poetak landuz.
    • Aldizkako lehiaketa: erabiltzen da liburutegiko ikasle erabiltzaileen prestakuntzarako eta mediatekako ikasle laguntzaileekin batera prestatzen da.
    • Irakur lagunak: Hau proiketu berria da ikasturte honetan martxan jarria. Ikasketa kooperatiboa eta berrdinen arteko tutoretza ardatza duelarik.
    Gauza asko daude esateko eta esan dudan bezala saioa bikaina izan zen baina sarrera asko luzatuko litzateke, beraz Margak gurekin konpartitu zuen esaldi batekin bukatuko dut:

    "Una biblioteca no es un lujo, sino una de las necesidades de la vida"
    (Henry Ward Beecher)

    Y una de las necesidades de la educación, añadiria yo.
    Mila esker Zuhaizti!!.

    2016(e)ko otsailaren 22(a)

    Zuhaizti HLHI: Mediateka


    Zuhaiztiko aholkulari erreferente naizenez, gaur eskolako mediateka bisitatzeko eta Margarekin, bertako arduradunarekin hiztegiteko aukera izan dut.
    Dakizuenez Zuhaiztiren metodologia proiektu lanean oinarritzen da eta Mediateka ere testuinguru horretan kokatzen da, ikasleek proiektu baten informazio eta dokumentazio fasean Mediatekara jotzen dute baina  jarduera eta ekimen gehiago egiten dira ere.

    Mediatekaren liburutegia
    Mediatekaren ipuin kontaketa eta ikusteko gunea

    Mediateka irekita dago eguerditan eta eskolak bukatu ondoren arratsaldeko 17:30 arte eta bertan ikasleak eta gurasoak egon daitezke lanean edota irakurtzen. Gurasoek ere bere txokoa dute, liburuekin eta prestamo zerbitzuarekin ere, Mediateka Zuhaizti hezkuntza komunitatearen benetazko bilgune bihurtuz.

    Eskola orduetan talde guztiak pasatzen dira mediatekatik eta bere ordutegian islatzen da, irakasle batekin edo mediatekako arduradunarekin joaten dira eta han ataza desberdinak garatzen ari diren proiektuaren barruan burutzen dituzte.
    Joan zen ikasturtean zehar 663 ikasle talde pasatu ziren eskola ordutegian, 5.880 ikasle eguerdian eta 1.996 arratsaldean!!!!

    Eguneroko funtzionamendutik aparte zenbait ekintza antolatzen dira ere ikasturtean zehar, irakurketaren zaletasuna bultzatzeko helburuarekin: 

    LIBURUTEGIAREN EGUNA
    LIBRUAREN ASTEA: Apirilean eta liburuaren eguna ospakizunekin batera . Hainbat idazle, ipuinlari etortzen dira eta ikasleek beraiek kontaketa maratoia, kamishibai ipuinak eta beste liburutegiekin ere ekintzak elkartrukatzen dira.

    IPUINAREN TXOKOA
    MALETA BIDAIARIAK: Haur Hezkuntzako irakasleekin koordinaturik familia artean irakurketa sustatzeko materialekin zortzi maleta prestatzen direlarik.
    LEHIAKETAK

    Ikasleen parte hartzea ez da bakarrik mugatzen liburutegiaren "bezero" gisa, baizik ikasleek ere mediatekaren mantenu eta kudeaketa lanean ere aritzen dira bolondres gisa.

    Ikasturte hoentan mediatekaren proiektu bikain honen "spin off" gisa beste ekimen berri batean dabiltza: 5.mailako eta 1. mailako berdinen arteko tutoretza hain zuzen. momentuz bi talde ari dira eta momentuz oso balorazio ona egiten ari dira. 

    Zoriondu besterik ez zait geratzen.

    2015(e)ko apirilaren 22(a)

    Liburuaren Nazioarteko Eguna-Día Internacional del Libro

    Hilaren 23an, Cervantes nahiz Shakespeare paregabeko idazleen heriotzari omenaldia egiten, ospatzen da Liburuaren Nazioarteko Eguna (Día Internacional del Libro). Egia esan, liburua baino gehiago Irakurketa Eguna zelebratzen da. Hau entzun orduko irakurketa hitzak duen eskolarekiko konnotaziorik ezin da baztertu. Beraz, hezkuntza esparruak egun honetan zoriontsu egon beharko luke eta nonnahi liburuari zein irakurmenari tarte handi bat eskaini beharko litzaieke. Animatu zaitezte bada eta bai liburuak bai irakurketak protagonista bihurtu egunean zehar.



    Egun honek ere berri bitxiak dakartza. Bi aukeratu ditut aipamen gisan. Lehenengoa Tabakalerakoa da eta berarekin batera garai honetan dagoen ekimen baten informazioa: bookcrossing delakoarena. Bestea, nola ez, 2014 urteko Cervantes Saria irabazi zuen idazlearena, Juan Goytisolorena: berak idatzitako bi liburu -argitaratugabekoak- Cervantes Institutuak (argazkian, obrak gordetzen diren tokia eta idazle bera) ezagutaraziko ditu idazleak ehun urte betetzen dituenean, hots, 2031ko urtarrilaren 5ean. Ordurarte badaukagu denbora asmatzeko liburu ezezagun horiek zertaz joango diren eta eskola ariketa -proiektu bat- ere egiteko: Juan Goytisolo bezalako idazle batek zer idatz dezake etorkizunean, 2031. urtean, guk irakur dezagun?. Eta proiektuari jarraituz, zergaitik ez zabaldu galdera bera guk hobeto ezagutzen ditugun idazle multzora edo eskolan lantzen ditugun idazle taldera?. Zer idatziko du Bernardo Atxagak etorkizunean?, eta Javier Mariasek?, eta beste batzuek?.