2018-2019 ikasturtean ere "Eskolen arteko lankidetza proiektuetan" parte hartzeko gonbidapena zabaldu nahi dugu. Haur Hezkuntzatik hasita, Bigarren Hezkuntzaraino izango duzue aukera lankidetza proiektuetan jarduteko zuen ikastalderekin.
Proiektu hauek oso aproposak dira ikasleek komunikazio konpetentziak, konpetentzia digitala, eta diziplina baitako konpetentzia oro jorratzeko modu eraginkorrean beste eskoletako ikasleekin modu kolaboratiboan. Funtsean, ikasleek burututako lan produkzioak beste eskolekin eta familiekin elkarbanatuko dituzte sarean, erakuslehio aparta gertatuz euren motibaziorako.
Izena eman ondoren, proiektuak adosteko aukera zabalduko zaie parte-hartzaileei, beti ere, Berritzeguneko laguntza gertutik jasoz.
Hauek dira lankidetzarako proposamenak:
- PELUTXEAK : Haur Hezkuntza 5 urteko ikastaldeei zuzenduta. (* HH4, LH1* ere bai)
>>> Sartu izena emateko formularioan - ASMAKILO : Lehen Hezkuntza 1. eta 2. ikasmailako ikasleei zuzendua.
>>> Sartu izena emateko formularioan - GURE HERRIETAN ZEHAR : Lehen Hezkuntza 3. eta 4. mailako ikasleei zuzendua.
>>> Sartu izena emateko formularioan - HAMAIKA HAIZETARA: Lehen Hezkuntza 5. - 6. eta DBHko 1eko ikastaldeei zuzendua.
>>> Sartu izena emateko formularioan
Argibide gehiago lankidetza.proiektuak*berritzegunenagusia.eus
>>> Urriaren 26ra arte <<<
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina