Nahi izanez gero saio honen abiapuntua "eleaniztasun"
kontzeptua sakontzea izan da.
Izan ere Mintegiko aplikazio digitalean (Moodle) eskegita daukagun "Europako Erreferentzi Markoa",
dokumentu honek dituen alderdi ugari nahiz anitzen artean, ongi adierazten digu
termino horren esanahia. Honetan datza orain arte izan den eredutik atereaz
hizkuntzak ikasteko zein irakasteko eredu berria. Hain zuzen ere gako honetatik
hizkuntzen antolamendurako zein ikasleen ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetarako
aspektu berri batzuk (komunikazio ikuspegia, trataera bateratua,...) eratortzen
dira.
Mintegiko saioan ere Hizkuntza Proiektua egiteko behin betiko Gida plazaratu genuen, baita honek dituen atalak komentatu
nahiz xehetasun batzuk egin genituen ere.
Atal garrantzitsu bat ikastetxeen
ekarpenena da; egun honetan zenbait ikastexek beraien Hizkuntza Proiektuen
kronograma -eta aurkibideak- nahiz sarreretaz ekoiztutakoaz elkarrizketatu ahal
izan genuen. Beste kasu batzuetan atal horiek baino gehiago aurkeztu zituzten.
Diagnostiko fasea (gehienbat hizkuntzen ikas-irakaskuntzari
buruzko datuak) datorren aztergaia izango dugu hurrengo saiorako.
Hasierako "eleaniztasun" gaiari helduta, Gidan ere modu xume batean
"eleaniztasunaz" hitz egiten da. Hona hemen hau tratatzeko Gidatik ateratako tresna bat.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina