Planifikazio dokumentuak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Planifikazio dokumentuak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016(e)ko otsailaren 4(a)

Hizkuntza Proiektua lantzeko Mintegiaren 4. saioa


Nahi izanez gero saio honen abiapuntua "eleaniztasun" kontzeptua sakontzea izan da. 
Izan ere Mintegiko aplikazio digitalean (Moodle) eskegita daukagun "Europako Erreferentzi Markoa", dokumentu honek dituen alderdi ugari nahiz anitzen artean, ongi adierazten digu termino horren esanahia. Honetan datza orain arte izan den eredutik atereaz hizkuntzak ikasteko zein irakasteko eredu berria. Hain zuzen ere gako honetatik hizkuntzen antolamendurako zein ikasleen ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetarako aspektu berri batzuk (komunikazio ikuspegia, trataera bateratua,...) eratortzen dira.

Mintegiko saioan ere Hizkuntza Proiektua egiteko behin betiko Gida plazaratu genuen, baita honek dituen atalak komentatu nahiz xehetasun batzuk egin genituen ere.

Atal garrantzitsu bat ikastetxeen ekarpenena da; egun honetan zenbait ikastexek beraien Hizkuntza Proiektuen kronograma -eta aurkibideak- nahiz sarreretaz ekoiztutakoaz elkarrizketatu ahal izan genuen. Beste kasu batzuetan atal horiek baino gehiago aurkeztu zituzten.

Diagnostiko fasea (gehienbat hizkuntzen ikas-irakaskuntzari buruzko datuak) datorren aztergaia izango dugu hurrengo saiorako.

Hasierako "eleaniztasun" gaiari helduta, Gidan ere modu xume batean "eleaniztasunaz" hitz egiten da. Hona hemen hau tratatzeko Gidatik ateratako tresna bat.  

2013(e)ko irailaren 20(a)

Urteko Plana eta Memoria egiteko gida





Ikastetxeko Urteko Plana eta Memoria oinarrizko dokumentuak izaten dira ikasturtez ikasturte.


Ikastetxeko Urteko Plana, adostasun prozesu baten ondorioa izaten da eta bertan jasotzen dira hainbat erabaki.



Dokumentu hau ikastetxeko beste dokumentu eta prozesu batzurekin lotuta egoten da: 
  • Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua,
    Urteko Pana: Adostasun prozesuen ondorioa
  • Ikastetxeko Curriculum Proiektua,
  • Antolakuntza eta Jarduera Araudia
  • Hobekuntza Plana
  • Programazioak
  • Prestakuntza eta Berrikuntza Proiektuak
  • ...

 Eta Hauek dira bere osagaiak:
  • Helburuen justifikazioa, ikastetxearen ezaugarriak, Plana egiteko prozesua 
  • Helburu orokorrak, adierazleak
  • Irakaskuntza-Jardueren programa 
  • Eskolaz kanpoko Jardueren programa
  • Ikastetxeko zerbitzuak
  • Ekonomia-kudeaketarako Plana
  • Hezkuntza-komunitateari informazio Plana
  • Ikastetxe Urteko Planaren garapenaren jarraipena
  • Eranskinak 
Urteko Plana egiteko gidan aurkitu daitezke alderdi hauek garatuta. Gazteleraz ere eskura dago. Gida hauetan MEMORIA egiteko gida ere aurkitzen da.