2016-17 ikasturteko Eskola Hiztun Bila Jardunaldiaren XX. edizioa ospatu berri da urriaren 25 eta 26an Leioan
(EHUko Areto Nagusian). Aurtengo aztergaia "Euskara ardatz eta ikasle eleaniztunak helburu dituen
ikastetxearen Hizkuntza Proiektua" izan da.
2
egunetan zehar 600 lagun inguruk jarraitu
dituzte gure arteko eta kanpoko adituen esanak, Erkidegoko ikastetxeen
proposamenak eta Normalkuntza Taldetik egindako ekarpenak.
Batetik,
honako hauek izan dira hizlariak eta garatu dituzten ideiak:
-
Ines
García eta Leire Díez de Gereñu (EHU): Euskara ardatz eta ikasle
eleaniztunak helburu dituen eskolaren ezaugarriak, betekizunak eta erronkak.
-
Vicent
Pascual Granell (Institut d’ Estudis Catalans, IEC):Hizkuntzen Trataera
Integratua (bateratua eta dibertsifikatua) IHiPn,bateti, eta bestetik Hizkuntzen
Trataera Integrala (arloetako edukien eta hizkuntza alderdien programazio
bateratua) IHiPn.
-
Uri
Ruiz Bikandi (EHU): Ikasgelan nola egin lan euskara H2 duten ikasleek
euskarazko gaitasun egokia gara dezaten?
Ideiok
errealitatean nola gauzatzen diren erakusteko, eskolako eragileek ekarpenak
egin zituzten beren praktikak azalduz:
-
San
Martin Agirre LHI (Bergara): Hizkuntzen Tratamendu Integratua garatzeko
modu bat.
-
Koldo
Mitxelena LHI (Errenteria): Ikastetxeren IHiPa, egindako ibilbidea eta
hartutako zenbait erabaki esanguratsu.
Amaitzeko,
Hizkuntza normalkuntzako aholkularien IkasPro lantaldearen ekarpena plazaratu
zen IHiPari begira proposamenak eta iradokizunak HNren ikuspegitik lana
eskainita.
Jardunaldia amaitu bada ere, bertan landutako
gaietan sakontzeko aukera izango da azaro eta abenduko Normalkuntzako mintegi-bileretan (Oiartzun-Irun
eta Donostiako elkarlaneko lan-saioetan).
Eskola Hiztun Bila XXri buruzko informazioa luze-zabal
kontsultatu ahal izateko espresuki sortutako sites honetan aurki daiteke
materiala: https://sites.google.com/site/eskolahiztunbila201617/
edo https://goo.gl/cVnrxK
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina