2014(e)ko ekainaren 13(a)

La Anunciata ikastetxeko Agenda 21 proiektuak




Donostiako La Anunciata ikastetxeko 3. eta 4. DBH eta 1. eta 2. Batxilergoko ikasleek urtean zehar garatutako
ikerketa proiektuak azaldu dituzte gaur ostirala, 17:30etan, ikastetxeko Areto Nagusian guraso, irakasle eta ikasleen aurrean.

 Aurrekoan lau ikasle talde herriko Kultur Aretoan aritu baziren ere, gaurkoan beste lau talde aritu dira beste hainbeste proiektuetan.




Proiektuak azaldu dituzten ikasleek kideen eta entzuleen agurra jaso dute.
"Light produktuak: aukera 
ona al dira?"  proiektua azaldu dute lehenik 1. Batxilergoko ikasleek. Elikadura orekatu baten garrantzia azpimarratuz.

"Desodorante komertzialak edo etxean egindakoak? Produktuen konparaketa ondoren, bakoitzaren eragina azaldu digute.

"Korredore ekologikoak" gaiaren bidez  Donibaneko ikastetxe batekin aritu dira  proiektua garatzen: animaliek lurraldean barrena pasatu eta bizirauteko lekuak eta baldintzak erakutsi dizkigute
                                                                                                                                                                                  "Nola entzuten dugu? Antxoko 
kontaminazio 
akustikoaren mapa"  Mobileko aplikazio bat erabili dute soinu mapa egiteko eta datu bilketa haundia egin badute ere, tresna digitalak erabiltzeko gaitasuna dutela erakutsi digute, besteak beste.


Proiektu hauetan bide jakin bat erabili dute: gaia aukeraketa (arazo bati erantzuna aurkitzeko adibidez), helburuak finkatu, hipotesiak egin, datu bilketa antolatu, datuak aztertu, ondorioak atera (hipotesia bat datozenak edo ez)

Agenda 21 ek marko aproposa eskaintzen du ikasleen protagonismoa kontutan hartzeako. Ikasleen hainbat konpetentzia bultzatzen dira: zientifiko-teknologikoa, matematikoa, komuniaziozkoa, digitala, ikasten ikasi, ekimena eta autonomia...Eta ikastetxeko irakasleen laguntzarekin (Juan Carlos Lizarazu izan da proiektu hauen gidari) ikasle kritikoak izaten badakitela ere erakutsi digute.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina