2014(e)ko urtarrilaren 24(a)

HBSP (PREE) Mintegia- 3. saioa

       Atzo, egin zen 3. saioa eta sekuentzia didaktiko bat aurkeztu zen: JARABEAK
       Bereziki, sekuentzia Natur Zientzietako edukiak ikasteko egina dago, hain zuzen ere, disoluzioa,  bere ezaugarriak eta kontzentrazio kontzeptuak lantzeko, baina ahaztu gabe ikasleek idatzizko testuak ulertu behar dituztela,  ahoz zein idatziz ikasitakoa azaldu behar dutela, Zientziak arloan ikasitakoa testuinguru desberdinetan aplikatzen ikasi behar dutela: akademikoa, pertsonala eta soziala. Hau da, konpetentzia zientifikoa garatzeko, Zientziari buruzko gaiak irakurri eta hitzegiten jakin behar dutela.
    
       LEER.ES webguenan dagoen "JARABES" unitate didaktikoan oinaritzen da, Mª Jesún Martín-Diez egilearena.

      Sekuentzia didaktikoa bitan bananduta dago: ikaslearentzat materiala eta irakaslearentzat.
 
Hona hemen dituen ikasleentzako jardueren izenburuak:


  1. JARABEAK ZER ETA ZERTARAKO?
  2. ZER IKASIKO DUGU BOTIKA-JARABEEI BURUZ?
  3. HARTALDI BAKOITZEAN ZENBAT?
  4. BOTIKA BATEN PROSPEKTOA ULERTZEN 
  5. BOTIKA-JARABE BAT LABORATEGIAN PRESTATZEN
  6. ZER DIRA GENERIKOAK?  

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina