2016(e)ko urriaren 16(a)

Claret Ikastola Ikas Komunitatea

Ikastolak izan duen lehenengo aldaketa izen aldaketa izan da: Mariaren Bihotza ikastolatik CLARET IKASTOLA izatera.

Klaretarren Euskal Herriko lurraldeetako ikastetxeek, hezkuntza programa berdina duen talde bat osatu dute. Horrela Bizkaiko Askartza Claret, Donostiako Mariaren Bihotza Ikastola eta Iruñako Cardenal Larraonak izena aldatu dute eta hemendik aurrera, Claret Askartza, Claret Ikastola eta Claret Larraona deituko dira.

Ikastetxe desberdinen elkarketak, logotipo eta irudi berria ekarri dio ikastolari. Logotipoa xumea eta alaia aukeratu dute.



Claret Ikastolak badu beste erronka bat, ikastola IKAS KOMUNITATE bihurtzea. Helburu hori dela eta, ikastolako irakasle taldeak, senideak eta irakasleak ez direnak prestakuntzarekin hasi dute ikasturtea. Ikas komunitatea izateko eta erabakia hartzeko prestakuntza sakona jaso dute. Proiektu honetan ezinbestekoa baita denon partaidetza.
Prestakuntza jaso eta gero, irakasle taldeak aho batez Ikas Komunitatea izateari baietza eman zion.



Urriaren 4ean ikastolan Gurasoen batzarra ospatu zen. Bertan Mateo Larrauri (EHko Claretarren probintziala), Aitor Kamiruaga (Ikastolako Zuzendari Orokorra), Miren Etxabe (Zuzendari Pedagoikoa) eta Rocio Garcia Carrión (Deusto Unibertsitateko irakaslea) izan ziren.

Ikas komunitateak zer ziren azaldu zuten eta Ikastolak horretan bihurtzeko zein pausu eman behar dituen argi utzi zuten.

Zeuden kezkak argitu eta gero senideen bozketa egin zen. Jaso ziren botoak denak aldekoak izan ziren, bertakoen artean ez zen ezezko botorik jaso.

Aurtengo ikasturtea ilusio berriekin hasiak dira Claret ikastolako irakasle, senide eta komunitatea osatzen duten pertsona guztiak. Ikas Komunitatea izatea erabaki eta gero, denon artean nahi dugun eskola amestea izango da hurrengo lana.

Ni irakasle, ni guraso, ni jantokiko begirale, ni ikasle " Nolako ikastola nahi dudan amestu behar dut"."

Nahi dugun ikastola amestea izango da hurrengo pausoa.

ZORIONAK !

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina