
Sarrera honen xede nagusia ezaugarri horiek ezagutaraztea da.
PISA proiektua ikasleek hezkuntza-sistema guztietan oinarrizkotzat hartzen diren konpetentzietan duten errendimendua nazioarte mailan konparatzeko neurri komun bat finkatu beharrari erantzuteko asmoz sortu zen. Horretarako lankidetza- marko bat eratu zen helduaroko bizimodura igarotzeko behar diren ezagupenei eta trebetasunei dagozkien hezkuntza-helburuak finkatzeko eta betetzeko. 2000. urtez geroztik hiru urtez behin egin da eta 15 urteko ikasleek egiten dute ebaluazioa, 2003.tik Euskadin lagin propio daukagu, gure hezkuntza-sistemaren datuak sakonki analizatzeko.
Ondoko argazkian ikus daiteke 2000. urtetik ebaluatu diren konpetentziak programa desberdinetan :
PISA 2015ean konpetentzia berri bat ebaluatuko da:
FINANTZETARAKO KONPETENTZIA.
Ikasleriaren %10k egingo du.
Eta beste kontu garrantzitsua, PROBLEMEN EBAZPENAREN KONPETENTZIA ebaluatuko da lankidetzan, hau da talde txikietan lan egiteko gaitasuna ebaluatuko da.
Proba guztiak ordenagailuz egingo dira, aurreko ebaluazio diagnostikoetan esperientzia baliatuz ordenagailuaren eragina txikiagotuko dela emaitzetan espero da. Aplikatzeko kontratatutako enpresak behar diren baliabide informatikoak eramango ditu eta probak USB batean joango dira, beraz ez da beharrezkoa izango wifirik, ezta ere Interneteko konexiorik.
Euskadin 120 ikastetxek, sare desberdinetatik, parte hartuko dute, horietatik 14 dira lagin estatalean parte hartuko dutenak eta horietan bakarrik, familientzat eta irakasleentzat bete behar diren galdetegiak beteko dira. Guztira Euskadiko 5000 ikasle parte hartuko dute, gehien bat ikastetxe bakoitzean 15 urteko 42 ikaslek parte hartuko dute eta horietatik gehien bat finantzetarako konpetentzia 12 ikaslek egingo dute.
PISA 2015 egutegia Euskadin:
- Apirilaren 13tik 30etara ikastetxeekin lehendabiziko kontaktua suertatuko da.
- Maiatzaren 4tik 22ra aplikazioa.
Eta ISEI-IVEI webgunean laster batean bideo batzuk jarriko dira , ordenagailuz egingo diren proben simulazioak ezagutzeko eta ikasleei erakusteko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina