Otsailaren bukaeran zein Martxoan zehar egindako ikastaroan aspektu batzuk nabarmendu dira.
Lehenengoa, bistan dago: eremu digitalean baliabide asko
daudela Hizkuntza Komunikaziorako Gaitasunaren barruan den Literatura eremua landu
nahi bada.
Bigarrengoa, oso baliabide aberatsak nahiz erabilgarriak –erakargarriak,
bizigarriak- daudela.
Hirugarrena, hau guztia ez dela hiru saiotan ematen. Aspektu
batekin edo bestearekin lantzen hasiz gero uste baino denbora gehiago behar dela.
Lau, Google
tresnaren garrantzia zein Smart Notebookena. (dudarik gabe, ikusi zenez, beste
batzuk sar daitezke).
Bost, elkarkidetzako proiektuek duten proiekzioa. Gainerakoan,
partekatze errealitatea –era fisiko batean ez bada egiten- gure eskuetan dago. Hori
tresna gehienek ahalbidetzen dute.
Sei, Liburuaren funtzioa unibertso digitalean. Mundu osoko hiritarren
kopuru politak liburuen aztarnak,
iritziak, ideiak, sareen atzetik dabiltzatela.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina