Azken aldi honetan hezkuntza eremuan diren zenbait
erakundetik (E.J.) Hizkuntza Proiektu bat garatu behar dela esaten da. Egia da garai
honetan hizkuntzek beste protagonismo bat dutela eta euren aprendizaia gero eta
beharrezkoagoa suertatzen ari dela. Hizkuntzak ikasi eta menperatzean, komunikazioa,
bizitzaren errepresentazioa eta ikasteko prozesuak dira nahitaezko alorrak hiztunek
aurrera egin dezaten era arrakastatsu batean.
Beraz Donostiako Berritzegunean (G01) bestelako eskaera kontuan
hartzeaz gain aurrekoa abiapuntu bihurtzen da. Asmo orokor horrekin antolatzen dugu
“euskara ardatz eta ikasle eleaniztunak helburu dituen Hizkuntza Proiektuari
buruzko” Mintegia. Bataz beste Hizkuntza Proiektuaren sentsibilizazio fasean (ikusi
diapositiba) ondo adierazten dira gizartean gertatu zaizkigun aldaketak eta
aldi berean Hizkuntza Proiektuaren beraren zentzua.
Lehenengo saioa burutua (urriak 11), beste sei gelditzen
dira asmoak errealitate bihurtzen joateko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina