Badira urte batzuk Igeldo eskolak pertsonen arteko berdintasunaren alde lanean ari dela. Berdintasunaren eta tratu onaren bidean lana egitea txertatuta dute eskolako Hezkuntza Proiektuan, Patioaren eraldaketatik orain komunen eraldaketara egin dute bidea, generorik gabeko dutxak jarriz aldageletan.
2018-2019 ikasturtean, KONPETENTZIA ZIENTIFIOAren lanketaren baitan, eskolan sortzen diren hondakinen birziklapena aitzaki, eskola osoan proiektua garatu dute.
Proiektu honetan, ziklo bakoitzak aurrikusitako erronka bati erantzuna emateko bere ikasprozesua, planifikatu eta aurrera eman du.
Honek komunitate osoan islada izan du eta honen adibide hirugarren zikloaren azken ekoizpena: kotoizko zorrotxoa.
AMA LURRA gure PLANETA denon arteko jarrera ARDURATSUAK ADOSTU eta AURRERA eraman.
2076. Kilometroan lekukoa eramatea egokitu zaigu, eta horretarako elkartu gara Berritzeguneko gehiengoaren izenean talde sendo bat ideia sendo batekin: Sistema eragilean klika egin eta hori bururaino eramatea. “Beraz, klika! Instalatu eta elika" eginez geure egunerokoan euskaraz bizitzen jarraituko dugu, are gehiago emozioz betetako KORRIKAren bultzada baliatuz.
Elkartasunean eta elkarri lekukoa emanez 2 alditan burutu dugu
Ohi denez, hilean behin Donostialdeko IKT dinamizatzaileak elkartzen gara Berritzegune honetan gure etaparekin lotuta konpetentzia digitaleko hainbat gai jorratzeko.
Bilkura horiei aurten beste elkargune bat gehituko diegu: monografikoak.
Bertan gai bakar bat landuko dugu, momentuaren edo interesen arabera.
Adibidez, hurrengo egunetarako hauek daude programatuta:
Saio hauetan parte hartzeko ez da beharrezkoa zentroko IKT dinamizatzailea izatea; konpromisoa da etortzen den irakasleak bere mailan-zikloan eragin beharko lukeela eta bertan jasotako informazioa lankideei helarazi.
Izena eman behar da Berritzeguneko aplikazioan, kopuru minimoa elkartuko garela ziurtatzeko.
Saio hauen berri izan nahi baduzu, foro honetan apuntatu.