2018(e)ko azaroaren 23(a)

IKT monografikoak

Ohi denez, hilean behin Donostialdeko IKT dinamizatzaileak elkartzen gara Berritzegune honetan gure etaparekin lotuta konpetentzia digitaleko hainbat gai jorratzeko. Bilkura horiei aurten beste elkargune bat gehituko diegu: monografikoak.
Bertan gai bakar bat landuko dugu, momentuaren edo interesen arabera. Adibidez, hurrengo egunetarako hauek daude programatuta:
Saio hauetan parte hartzeko ez da beharrezkoa zentroko IKT dinamizatzailea izatea; konpromisoa da etortzen den irakasleak bere mailan-zikloan eragin beharko lukeela eta bertan jasotako informazioa lankideei helarazi.
Izena eman behar da Berritzeguneko aplikazioan, kopuru minimoa elkartuko garela ziurtatzeko.
Saio hauen berri izan nahi baduzu, foro honetan apuntatu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina