2016(e)ko irailak 7

Ongi etorri 2016-2017 ikasturtera

Ikasturte hasieran aurkitzen gara beste behin, ohi bezala, aurrean jarritako erronka ugariei erantzun behar diegu. Unea da orain, indarberriturik, ikasturte bukaeran aurreikusten genituen planei gogoz heltzeko berriro ere.

Berritzeguneko zeregina ikastetxeek hobekuntza bidean urratsak egiteko dituzuen behar zehatzekin lotu nahi dugu.  Hori dela eta, Berritzegunetik egingo den prestakuntza-aholkularitza eskaintzan bide hori egiteko baliagarriak izan daitezkeen prestakuntza-aholkularitza prozesuak landu nahi ditugu.

Hona hemen 2016-2017 ikasturterako Berritzeguneko eskaintza jasotzen duen liburuxka .
Bertan jasotzen diren jardueretan parte hartzeko http://g01.berritzeguneak.net/eu/ -en eman behar da izena. 



2016(e)ko irailak 4

KOMUNIKAZIOA eta AUTISMOA

Ikastaro honekin eman diogu hasera ikasturteari. Bertan, Hezkuntza Sailerako lan egiten duten Gipuzkoako EHI eta logopedak bildu dira formakuntza saio honetan.

IRIDIA taldeko psikologoa den Laura Velayos-ekin landu duguna :

  • TEA duten haurrengan ematen diren komunikazio premiak nola ebaluatu ikasi dugu.
  • Komunikazio eskuharmenerako helburuak.
  • Komunikazio nahia eta  eta bapatekotasuna sustatzeko estrategiak.
  • Komunikazioa Haunditzeko sistemak: PECS, SCHAEFFER...
  • Familiekin lan egiteko tresnak.

Formakuntza saioan kasu praktikoak ikusi ditugu, elkarrekin saio komunean egunerokotasunean izaten diren zalantzak eta kezkak argitzearekin batera.




Loturakhttp://www.equipoiridia.com/web_ei/
http://www.pecs-spain.com/pecs.php
http://www.aumentativa.net/signos.php
http://arasaac.org
http://www.asociacionalanda.org/web/index.php?option=com_docman&Itemid=820
http://www.imageneseducativas.com/coleccion-de-actividades-metodo-teacch-y-guia-de-trabajo/

2016(e)ko maiatzak 24

Hizkuntza Proiektuari buruzko Mintegiaren amaiera


Donostiako Berritzegunean Hizkuntza Proiektuaren Mintegiaren azkeneko saioa (7.a) burutu eta gero hasieratik bukaeraino egindako ibilbideari begirada bat ematea nahitaezkoa da. Hortik doa segidan adierazten dena. 

Batez beste Hizkuntza Proiektua aztergai moduan izatean bospasei azpigai nagusi jorratu dira: 
-Ikastetxeko Koordinazioa (Partaideak-Arduradunak) 
-Diagnosia ( ikastetxe batek dituen informazio iturririk gehienak profitatuz) 
-Garapena (Helburuak zehazteko tresnak, Hizkuntzaren planteamendua) 
-Garapena (Plan Estrategikoa) 
-Baliabideak teknologi berrietan (Moodle), informazioa 
-Ikastetxeen esperientziak partekatu 

Prestakuntzaren ikuspegitik agian beste batzuen artean aspektu bat gailentzen da. Nola egin ikastetxe bakoitzak daraman hizkuntzekiko esperientziak bat egin dezala besteek daramatenarekin?. Hain zuzen ere hortxe dago koska ze gero Mintegiaren saioetan zehazten diren galderak zein atazak denei baliagarriak suertatu behar baitzaizkie. 

Beraz, emandako iradokizunak zein aholkuak alde batetik eta erabilitako tresnak zein baliabideak bestetik ildo horretatik zihoaz, hots, nolabaiteko kutsu orokorretik ikastetxe bakoitzean duen kutsu partikularrera abiatzeko ildotik. 

Gainerakoan ez da esan behar formakuntza honen partaide ororen arteko elkarreragina funtsezkoa suertatzen denik.

Saioaren amaieran, baliabide hornitzearen ildotik jarraituz, Mintegiaren aplikazioan (Moodle) Ignacio Vilaren hitzaldi bati ("Prácticas educativas en entornos plurilingües") buruzko bideoa aipatu eta ikusi zen oso gainetik. Interesgarria delakoan hemen ere txertatzen da. 


Minutu batzuen edukiak:
4:20- Inmigración y niveles educativos parecidos
8:50- Creciendo la diversidad
10:00-Los últimos 7 años, Plan Inclusión, interculturalidad, plurilingüismo
12.45-Competencia plurilingüe
14:40-Una lengua base
19:02-Incorporación tardía, aulas de acogida
23:00-Aprender una lengua....
24:30-Prácticas educativas y predominio lengua oral
27:00-Incorporación todas las lenguas
..................

Bukatzeko Hizkuntza Proiektuaren erronka honekin Mintegi honen bidez urrats bat eman dela esan genezake, aurrerantzean ere beste urrats batzuk faltako ez zaizkigula kontuan harturik. 

2016(e)ko maiatzak 18

Berdinen arteko tutoretza hizkuntzan eta, orain, matematikan

Urte batzuk daramatzagu Donostiako zonaldean Bikoteka Irakurtzen eta Idazten, berdinen arteko tutoretzan oinarritzen den programarekin eta urrats handiak eman dituzte hainbat eta hainbat ikastetxeetan.

Bikoteka irakurtzen cc-by-sa Berta Martinez


Programa martxan dutenentzat lagungarria da Berritzegunean sortutako Bikoteka Irakurtzen Donostia sitea, bertan eskuratu daitezkeelako programa aurrera eramateko behar diren materialak eta mintegian sortzen ditugun baliabideak partekatzeko aukera ematen digulako.

20tik gora ikastetxe izan dira 2011tik hona noiz edo noiz Bikoteka irakurtzen (eta idazten) mintegiko partaide, baina, badakigu beste hainbatek sarean jarritako materialei esker beren kabuz lantzen dutela.

Une honetan, berrikuntza batekin gatoz. Bikoteka Irakurtzen-en sortzaileek, berdinen arteko tutoretzan funtsa hartuta, matematika konpetentzia garatzeko beste programa bat diseinatu dute: Raonem en parella (Razonar en pareja). Eta, urtebeteko pilotajearen ondorioak eskura izanik, ikasleen problemen ebazpenerako eta arrazoinamendurako gaitasuna eta, are gehiago, matematikarako autokontzeptua asko hobetzen dela jakin dugu.

Gure berritzegunean, Donostiako ikastetxeetan Bikoteka Irakurtzen duen arrakasta ikusita, Matematikako konpetentzia garatzeko beste bide hau bultzatzea oso interesgarria iruditzen zaigu. Horregatik, programa ezagutzeko, Bartzelonako UAB-ko GRAI (Grup de Reserca sobre Aprenentatge entre Iguals) taldeko Marta Flores Coll irakaslea gonbidatu dugu.

Ikastaroa datorren asteartean, maiatzak 24, 9:30etik 12:30era izango da. Gaztelaniaz izango da. Informazio zehatza jakin nahi baduzue, hemen aurkituko:
http://g01.berritzeguneak.net/eu/actividades_detalle.php?codigo=1570G01C42

Eta izen ematea ondoko estekan egin dezakezue:
http://g01.berritzeguneak.net/eu/inscripcion.php?codigo=1570G01C42 

Jakintza Ikastola auzoko bizitza hobetzen

Proiektu ederra egin dute Jakintza Ikastolan eskola eta auzoaren arteko erlazioa sustatzeko. Jakintza Ikastola (ikasleak, irakasleak, langileak eta gurasoak), Tabakalerako hezkuntza taldea eta Antiguako auzokideen arteko elkarlanaren bidez garatu dute.

Tabakalerako kultur proiektuen prozesuan kokatzen da ekimena. Hezkuntza komunitate eta Elkarteekin programan, hain zuzen ere. Azken urteetan “Haurren Hiria” bezalako esperientziei esker, hirigintza, hiritarren parte hartzea, eskola eta hezkuntza kontzeptuak modu zabalago batean ulertzen dira eta espazio publikoa, hezkuntza proiektuak garatzeko testuinguru eta lanerako espazio bilakatu da, eraldaketa sozialerako aukerak eskainiz.

Jakintzako ikasleak beren gustuko txokoak planoan adierazten   cc-by-sa Tabakalera

Abiapuntua honako hau izan da:
Nolakoak dira gure eskolako eta inguruko espazio publikoak? Nola eraldatu eskola eta auzoaren arteko erlazioa? Helburua, hiria, hezkuntza eta praktika kolaboratiboak bultzatzea eskolako espazioetan eta auzoan.

Eta lehenengo deialdi honetan Jakintza Ikastolak aurkeztutako proiektua izan da aukeratua. Egitasmoa Erregezain eta Heriz kaleak lotzen dituen pasabidea biziberritzearen desiotik sortzen da. Toki berezia da, bai ikastolako ikasleek eta bai bizilagunek erabiltzen dutelako. Leku atseginagoa bihurtzeko helburuarekin, gustuko dituzten auzoko toki batzuk esploratzen aritu dira, pasabiderako proposamenak eta ideiak jasotzeko. Ondoren, eraldaketa denon artean diseinatu eta garatu dute kultur-trukerako espazio bat sortuz.

Horrekin guztiarekin, auzoa eta eskolaren arteko harremanak estutu nahi dituzte, eskola auzora ateraz eta auzoko txoko batzuk “eskola” bihurtuz. Ikastolatik auzora! Pasabide berriaren irekiera ekainaren 3an izango da, arratsaldeko 17:00etan

Jarraian,  ikus eta entzun dezakezue protagonistek beraiek kontatutakoa.


Jakintza Ikastola: Hiria, hezkuntza eta praktika kolaboratiboak from Tabakalera on Vimeo.