Donostiapedia
liburua, auzolanean idatzitako
Donostiako liburua, osatu berri da Donostia 2016ren baitan. Abenduaren 15ean
egin zen bere aurkezpen ofiziala, Easo kaleko egoitzan. Parte hartu duten herritar guztiei euren lana
eskertzeko antolatutako ekitaldian Donostiako Berritzegunea ere han izan ginen beste
35 partaideekin batera.
Donostiapedia
liburuak, Donostiari buruzko ezagutza bildu, Euskal Wikipedia indartu eta
hiriari buruzko informazioa handitu, zabaldu eta modu errazean eskuragarri
jartzea lortu nahi izan du. Horregatik sustatu dugu Berritzegune honetatik ere,
gure hiriko irakaskuntza ageriko egin nahi dugulako, hain zuzen ere.
Bide
urratzaile izan nahi dugu, beraz, baliabide
interesgarri honetan parte hartuz; bide batez, beste eragileak ere horretara animatu nahi
ditugu, gure eskolek asko baitute kontatzeko bere proiektuez: Nor diren,
Ikastetxearen helburuak eta eskaintza, ibilbidea, aurreko partaideak eta egungoak, instalakuntzak,
aisialdia, anekdota-bilduma…
Oraingoan
Donostiako
Berritzegunea eta Donostiapedia
eskutik hartuta aritu diren bezala, etorkizunean Donostiako eragileekin, eta bereziki Hezkuntzakoekin, bidea
elkarrekin egiten jarraitu nahiko genuke. Hala bedi!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina