2013(e)ko otsailaren 7(a)

Ikasleen laguntza gela arruntean: Ikaskuntza kooperatiboa




Donostiako Berritzegunean, hirugarren ikasturtez, "Ikaskuntza Kooperatiboa" proiektua lantzen ari gara. Momentu honetan, bi mintegi ditugu martxan: Hasiera fasekoa eta Orokortzen-Finkatze fasekoa.
Eskualdeko hainbat ikastetxe ari dira bi mintegietan eta Ikastetxeko Proiektuetan: Aiete LH, Igeldo LH, Arantzazuko Ama, Herrera LH, Zubieta LH, Lauaizeta BHI, Sto Tomas, Ekintza, Larramendi, Sta Teresa, San Ignazio...
Beste hainbat ikastetxe ere hurbilpena egiten hasiak dira. Eta honela, Gipuzkoa mailan, ehun ikastetxe baino gehiago ari dira-gara honetan, 3000 ikasle baino gehiagorekin.

Ikastetxe bakoitzean, irakasle talde deseberdinak ari dira gelako aniztasuna inklusio bidetik lantzen, ikasleen ikaskuntza prozesuaren autonomia eta personalizazioa bultzatzen, elkarlana eta autoerregulazioa sustatzen.

Bide honetan, BGko mintegi desberdinetatik ari gara proiektu honen uztarketa egiten: Ikaskuntza kooperatiboaren mintegitik aparte, Orientazio mintegia, Laguntza Irakasleen mintegia, Kontsultoreen mintegia, Berariazko Indartze Proiektuen mintegia...Eta honela, ikastetxeko irakasle perfil desberdinak artikulatzen dute bere praktika gela arruntean.

Marko honetan irakurri behar da ondoko aurkezpen hau.VIc-eko Unibertsitateako Jose Ramon Lagok azaldu zuen aurrekoan eta irakasle talde askotan lantzen ari direna. Bertan, Ikaskuntza Kooperatiboko hiru eremuetako dinamiken (Kohesio dinamikak, Arloak Ikasteko dinamikak, Kooperazioa ikasteko dinamikak) egokitzapena azaltzen du, ikasleen laguntza gelan arruntean ikusten bait du. Eta hori da hai zuzen momentu honetan ikusten dugun erronkarik nagusienetako bat. Eta errealitatean, bai ikastetxe eta Berritzegunetako praktiketan, laguntzak antolatu eta erabakitzeko moduan (politikan) eta irakasle taldeek pentsatzen eta sinesten duten kulturan hori da ikusten ari garena.

Ikasleen laguntza gela arruntean: Ikaskuntza kooperatiboa

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina