AZKEN SARRERAK

2014(e)ko iraila 15

Golden 5, gelako harremanak hobetzeko programa


Datorren irailaren 23an, GOLDEN 5 programa aurkezten izango dugu Sevillako Unibertsitateko Mª Jose Lera irakaslea.

Donostiako Berritzegunean programa hau ezagutu eta martxan jartzeko asmoa dugu ikasturte honetatik aurrera eta datorren asteko ostegunean aurkezpen saioa egin ondoren, GOLDEN 5 mintegia hasiko dugu urriaren 22an.


Hauek izango dira mintegi honetako datak:  

urriaren 22an, (M: Jose Lera)
azaroaren 19an, (Berritzegunea)
urtarrilaren 28an, (M. Jose Lera)
otsailaren 25ean, (Berritzegunea)
apirilaren 29an, (M. Jose Lera)
maiatzaren 27an(Berritzegunea)






Saio hauetan, programa honen nondik norakoak ikusi ditugu,
tartean, bost eremuak

 


1- Gela kudeaketa                                                           

2- Harremanak eraikitzen
3- Giro soziala
4- Eskola-Familia harremanak
5- Ikaste doitua

Eremu bakoutzean landu daitezkeen pausoak ere ikusiko ditugu.


Honez gero, Donostiako 17 herri  ikastetxek 8 itunpeko ikastetxek eman dute bere izena.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina