2014(e)ko urriaren 1(a)

Gelako harremanak hobetzeko mintegia: Golden 5 programa




Irailaren 23an egin zen Donostiako Berritzegunean gelako harremanak bideratzeko programa saioaren aurkezpena. Sevillako Unibertsitateko MÂȘ Jose Lera izan genuen gurekin 30 ikastetxeetako 70 partaiderekin batera.



Saioaren ebaluazio orokorra oso baikorra izan zen. Egindako ebaluazioan, oinarri teorikoaren ikuspegi globala eta proposamenen praktikotasuna azpimarratu ziren.


Mintegian izena emateko...

Aurkezpen saioaren ondoren, gaia modu praktikoan lantzeko mintegia datorren urriaren 22an hasiko dugu, goizeko 9:00-13:30 tartean.

Golden 5 programan bost eremu daude: Gela kudeaketa, Harremanak eraikitzen, Giro soziala, Ikaste doitua eta Familia-eskola harremana. 14-15 ikasturtean hasiko dugun mintegi honetan bost eremuak landu nahi ditugu, hiru ikasturtetan zehar. Urriaren 22ko mintegi saioa "Harremanak eraikitzen" gaiarekin hasiko gara. Momentuz, Donostiako 15  ikastetxek eman dute izena eta epea irekita dago urriaren 20rarte


Hau da mintegiaren egutegia:

URRIAREN 22: 9:00-13:30
AZAROAREN 19: 11:30-13:30
URTARRILAREN 28: 9:00-13:30
OTSAILAREN 25: 11:30-13:30
APIRILAREN 29: 9:00-13:30
MAIATZAREN 13: 11:30-13:30





Mintegi saioetan gelan eta ikastetxean martxan jartzeko proposamen praktikoak egingo dira. "Agenda" izeneko dokumentua erabiliko dugu praktiken erregistroa eginez, oinarrizko pausoak eta estrategiak probatzen joateko. Praktika hoien harira egingo ditugu teoriarekin alderaketak eta aurrerabideak. Praktika eta teoriaren joan etorri honetan gela eta ikastetxean ditugun beste proiektuekin ere uztarketak egiten joango gara norbera bere testuinguruan: Ikaskuntza kooperatiboaren proiektua, Tutoretza Planak, Elkarbizitza Planak...Azken finean, ikastetxeak eskuhartean dituen planen arteko loturak eginez.
Programa honen beste erreferentziak batzuk ere sarean aurkitu daitezke.
Gehiago jakiteko, ikus hemen Argian argitaratutako erreportai bat.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina