2014(e)ko ekainaren 26(a)

Larramendi Ikastetxean, "Esku bizia" proiektua. Ikaskuntza-Zerbitzua bidean

.
 


Ikasturte honetan  Larramendiko DBH 4. mailako ikasleek "Esku Bizia" edo "Mano Viva" proiektua garatu dute. Eta ikasleen lana ez da eskola barruan bakarrik gelditu. Ikastetxeko paretetatik at, ikasle eta irakasleek elkarlanean aritu dira Antigua auzoko Gurutze Gorriko Zaharren Egoitzarekin eta Topic, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroarekin.



https://www.youtube.com/watch?v=CUVVKGqJRMU
 Karmele Cruz, Encarni Genua eta Urtxintxa eskolako kideekin lankidetzan, eta Ainhoa De Andres irakaslearen gidaritzapean, ikasleek pertsonaiak eta historioak sortu dituzte esku txotxongiloak erabiliz, eszenatoki eta guzti.
Disziplinarteko proiektua izan da, Curriculumeko hainbat arlo eta konpetentzia uztartu dituena: hizkuntza komunikazioa, artea eta kultura, giza eta herritar konpetentzia, autonomia eta ekimena...

Ikasleek eta heldu guztiek ikasitakoa partekatu egin dute. Norekin? Gurutze Gorriko Zaharren egoitzakideekin. Egindako historioak erakutsi eta kontatu zituzten ikasleek. Baina, ondoren, eta bertako arduradunekin bat eginez (Eva eta Montse) Zaherren egoitzako biztanleei historioak asmatzen, txotxongiloak mugitzen, pertsonaiak sortzen irakatsi zieten. Adin desberdinetako pertsonak elkarlanean, sormen lanean...
Larramendiko ikasle eta irakasleek ikasi, ikasi egin dute. Orain lehen baino gauza gehiago egiten dakite. Eta gainera, auzoari, komunitateari zerbitzu bat egin diote ikasitakoarekin. Perstonak, ezagutzak, auzoa...aberastu egin dira. Elkarren berri jakin dute. Ikasitakoari zentzua aurkitu diote ikasle askok, heldu askok eta agure askok elkarlanean ikaskuntza-zerbitzu proiektu bat garatuz..




Honelako proiektuak ugaritzen ari dira. Hain zuzen ere, egin berria da ere "Gazte Irekia" deialdian aurkeztutako proiektuen azalpena. Solidaritatea eta kooperazioa bultzateko uneak eta guneak sortzearen garrantzia azpimarratzen duena.

Ildo honetan ari gara ere Donostiako Berritzegunean, "Ikaskuntza Zerbitzua" proiektuak eskola eta komunitatearen artean sustatuz. Gure 14-15 eskaintzan azaltzen den bezala, bigarren hiruhilabetan antolatuko dugu prestakuntza gune bat, proiektu hauen nondik norakoak eta esperientziak azaltzeko.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina