2015(e)ko irailaren 25(a)

HPBak dituzten ikasleen hezkuntza ibilbiderako praktika onak

Ikasturte honetan ere PTekin elkarlanean aritzeko saioak prestatu dira. Lehenengo saioa irailak 17an izan zen, bertan izan zinetenok aurten jorratuko diren gai ezberdinak ezagutzeko aukera izan zenuten. Haien artean Arreta Goiztiarra, Golden 5 eta Portaera zailtasunak besteak beste. Saio horretan hainbat dokumenturen berri eman zen, eta beti bezala haiek topatu nahi dituen edonork Donostiako Berritzeguneko HPB aholkularitza atalean eskuratu ditzake
http://g01.berritzeguneak.net/eu/asesorias.php?asesoria=21 

2015(e)ko irailaren 24(a)

Ebaluazioa ikastearen zerbitzuan

Dolors Quinquer, Bartzelonako UAB-eko irakaslea cc-by-sa Donostiako Berritzegunea
Dolors Quinquer gurekin izateko atsegina izan dugu Berritzegunean. Zonaldeko irakasleekin konpartitu dugu ebaluazioaren inguruan ekarritako perlaz betetako hitzaldia:
"Nolakoa da zure libreta? Nolakoa da eskolan erabiltzen duzuen nota-koadernoa? Zerk agintzen du zutabe horietan?
"Benetan eskatzen ari zarenaren inguruan ikasleari ematen diozun mezurik argiena, ebaluatzeko moduarekin egiten duzu"
"Ebaluazioa ikas dezaten erabiltzea da kontua. Ebaluazio baliagarria interesatzen zaigu"
"Zeintzuk diren ezagutza-giltzarriak eta zeintzuk ezagutza-apaingarriak garbi bereiztuz egin dezagun programazioa eta ebaluatu dezagun"
Era horretako gogoetak tartekatuz (plater gustagarri batean usain-belar zipriztinak bailiran), joan da aletzen sekuentzia didaktikoaren faseetan egin behar den ebaluazio lana.

Azaldu, transmititu, animatu eta konbentzitu nahi gaitu Quinquerek. Hain garbi ikusten du irakastea zer den, non ez baita konformatzen ideiak botatzearekin. Ideia horiek gureak egin ditzagun nahi du. Eta horretarako eskaini dizkigu tresnak, materialak eta ereduak. Baina ez nolanahiko materialak eta ereduak, ikasgelako jardunean diseinatuta eta ikasgelan jorratutakoak baizik.

Azalpenaren bukaeran, kezkez eta zailtasunez hitz egiteko aukera izan dugu eta argigarriak eta pizgarriak izan dira Dolors Quinqueren ekarpenak. Maistra bat da, zalantzarik gabe.

2015(e)ko irailaren 15(a)

Saio bat: "La evaluación al servicio del aprendizaje (Ciencias Sociales)"

Irailaren 24an, bere Irungo Berritzegunearen parte hartzeaz baliatuz, Donostiako Berritzegune honetan izango dugu Dolors Quinquer Villamitjana irakaslearen bisita. Azken urte hauetan ere gure artean egon da. Aldi honetan Gizarte Zientziei dagokien ebaluazioaz hitz egingo digu. Hona hemen saio honen proposamenaz diona:

"Actualmente un número no menospreciable de docentes de geografía, historia y arte han incorporado a sus clases la cooperación entre iguales y los métodos didácticos interactivos en los que el alumnado tiene un cierto grado de protagonismo, mientras que en lo referente a la evaluación están en boga las rúbricas y los portfolios. Todo ello en un contexto en el cual prima la aplicabilidad y la transferencia de lo que se aprende.

Sin duda la evaluación puede convertirse en un instrumento muy útil para el docente y también para el alumnado, siempre y cuando se tome conciencia de sus posibilidades para contribuir al aprendizaje. Según J.B. Biggs: “La forma en que se evalúa una materia es el mensaje más claro que recibe un estudiante sobre lo que se le pide y el grado de profundización que debe alcanzar”. 
.................................................................................


Ikasturte berri honi begira beti interesgarria litzateke pixkat gehiago sakontzea gai hau. Irailaren 24ko saioaren nondik norakoaz eta izen emateaz gehiago jakin nahiko bazenute hementxe (lotura honetan) daukazue aukera.