Ikasturte honetan Santo Tomás Lizeoan "Cibermanager" proiketua garatu dute.
Atzo arratsaldean, proiektuaren azken jarduera egin zen, DBH 3. mailako ikasleek LH 5. eta 6.mailetako ikasleen gurasoei, zertan datzan, zer ikasi duten, zer irakatsi dieten, zer suposatu duen proiketuaren garapena Lizeoan, etab., era fresko, azkar eta zehatz batean adierazi zieten.
Saioan gurasoen partaidetza haundia egon zen, 60-70 guraso joan ziren eta bukaeran galderak egiteko garaian, aita eta ama askok galderak eta iritsiak bota zituzten, DBH.3. mailako ikasleak gaian adituak bihurtzen, eta esan behar da ikasleak primeran erantzun zutela.
Saioan agerian jarri zen gurasoen beharrak gai honekiko, hau da nola bultzatu seme-alabengan eskuko telefono eta sare sozialeen erabilpena arduratsua eta egokia.
Saioan, kontzeptu desberdinak azaldu ziren: ciberbullyng, pribatasuna mantentzeko aholkuak, etabar.
Erabilpen zuzena egiteko ikasleek osatutako aholku-zerrenda zabaldu zen, hona hemen:
- Gauza bat Internetera igotzerakoan, bertan gordeta gelditzen dela eta baita publikatu denaren kontrola galtzen dela ere kontuan hartzea.
- Gurasoek beren seme-alabei gaurko aurkezpenean azaldutako arazoei buruz ahartaraztea.
- Interneten agaetzen den edozer gauzari kasurik ez egitea birusak izan daitezkelako. Adibideak: opariak, mezu ezezagunak etabar.
- Ordenagailua etxeko eremu publiko batean jartzea gomendatzen da, umeak zertan dabiltzan ikusteko.
- Historiala begiratzea seme-alabak non ibili diren jakiteko, baldin eta arraroa den zerbaiten susmoa badago.
- Gurasoek seme-alabei errespetuz jokatzen irakastea.
- Hainbat sare edo orietan pasahitz ezberdinak edukitzea.
- Joku bat Internetetik jaisterakoan beste gauza bat deskargatzea gerta liteke, beraz, kontuz ibili behar da erabilpenarekin.
- Esan beharra dago sare sozialak elkar komunikatzeko oso egokiak direla ez bada beraien erabilera desegokia egiten
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina